• Omako basora bisita

    Omako basora bisita

    Astelehenean EuroCamerata orkestrarekin eman genuen kontzertuaren ondoren, zeinek arrakasta handia izan zuen eta Deustuko San Pedro eliza ia beterik egon zen, atzokoak atseden eguna izan behar zuen.

    EuroCameratako gure lagun alemaniarrekin batera, Omako basoa ikustera joan ginen, bata Laidako hondartzara ere, eta eguraldiak asko lagundu ez zuen arren, egun polita igaro genuen.

    Ez ahaztu oraindik bi kontzertu ditugula EuroCamerata orkestrarekin: gaur arratsaldean Larrabetzun, eta bihar, Lekeition. Bertatik ikusiko dugu elkar.

  • Bilboko kaleetan

    Bilboko kaleetan

    Pasa den abuztuaren 8an, beste egun batzuen artean, Behotsik orkestrako kide batzuk Bilboko kaleetan zehar jotzen egon ziren, bertatik buelta bat ematen egon zen jendearen artean arrakasta handia lortuz.

  • Alemaniatik bira

    Alemaniatik bira

    Badira pare bat aste Behotsik orkestra EuroCamerata orkestrarekin eman duen Alemaniako biratik itzuli denetik. Arrakasta handiko hiru kontzertu eman ditugu, prentsaren aldetik kritika onak jasoz. Adi ibili Alemaniatik egin genduen bidaiko argazkiak, bideoak eta informazio gehiagorako.

    Gogoratu EuroCamerata orkestra berriro batuko dela, Bilbon kasu honetan, Bilbon bertan, Larrabetzun eta Lekeition hiru kontzertu emateko.