• Stop Sanfilippo argazkiak

    Stop Sanfilippo argazkiak

    Pasa den urtarrilaren 24an Stop Sanfilippo fundazioaren alde eskeini genuen kontzertuko argazki berriak, Eriz Elorza argazkilariaren lana. Gure galerian ikusi ditzazkezue.

  • Musika-Música 2014: data eta ordutegia

    Musika-Música 2014: data eta ordutegia

    Gaur Bilbao 700 fundazioak Musika – Música jaialdiaren edizio berria aurkeztu du, aurten Beethoven eta Brahmsen omenez egingo dena. Jaialdiaren web gunean aurkitu dezakezue informazio guztia.

    Behotsik orkestrak martxoaren 7an, ostirala, arratsaldeko 20:30tan joko du, Bilboko Euskalduna Jauregiko Vienako Lorategiak Kioskoan, kontserbatorioen atalaren barruan. Beethovenen Egmont, obertura opus 84 eta piano eta orkestrarentzako 5. kontzertua opus 73 “Emperador”, eta Brahmsen 4. hungariar dantza joko ditugu.

    Bertan ikustea eta kontzertuaz gozatzea espero dugu.

  • 1.130 € Stop Sanfilipporentzat

    1.130 € Stop Sanfilipporentzat

    Hemen dituzue pasa den urtarrilaren 24an Deustuko Unibertsitateko paraninfoan eman genuen kontzertuko argazki batzuk, Stop Sanfilippo erakundea laguntzeko. 400 pertsona baino gehiago hurbildu ziren eta 1.130 euro bildu ziren.

    Hemendik, eskerrak eman nahi diogu Bilboko Esclavas del Sagrado Corazón – Fátima ikastetxeari, ekimen hau antolatzeagatik eta guk parte hartzea posible egiteagatik.