Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • Behotsik Fair Saturday-an

    Behotsik Fair Saturday-an

    BEHOTSIK – Fair Saturday

    Fair Saturday egitasmoaren barruan Behotsik orkestrak, Caledonian Road taldeak eta Joecom orkestrak kontzertu berezia eskaini zuten Azkuna Zentroan atzo. Emanaldia Sanfilippo Euskadi GKEaren alde antolatu zen eta musikari ugarik parte hartu zuten. Argazkitan ikusi daiteken bezala publikoak ez zuen hutsik egin eta bat egin zuen ekimen honekin.

    Ohore bat aukeratua izana momentu magiko hau iruditan gordetzeko…

    Behotsik

    27 azaroa, 2017
    Berriak
    Argazkiak, Fair Saturday, Prentsa
  • Musikak ezustean hartu du Abandoko geltokia

    Musikak ezustean hartu du Abandoko geltokia

    http://www.elcorreo.com/fotos/bizkaia/201702/10/musica-toma-sorpresa-estacion-212048406882-mm.html

    Behotsik

    10 otsaila, 2017
    Berriak
    Argazkiak, Bilbo, Musika – Música, Prentsa
  • Bira arrakastatsua EuroCameratarekin

    Bira arrakastatsua EuroCameratarekin

    Aste bat igaro da Alemaniatik itzuli garela, EuroCamerata gazte orkestra internazionalarekin bira arrakastatsua egin ondoren.

    Hiru kontzertu eman genituen Baden-Württemberg lurraldean zehar. Jendetza etorri da kontzertuetara, eta horren eredu da Wüstenrot herrian eman genuen kontzertuan gertatu zena. Orkestra eszenatokitik irten ondoren, jendeak hala eskatuta, beste obra bat jotzera itzuli behar izan zen.

    Urtero bezela, esperientzia ikaragarria izan da, musikari alemanekin lan egiteko aukera paregabea izanik, eta batez ere, haiekin eta gure orkestrako kideen artean lotura gero eta sendoagoak egiteko. Errepikatzekoa, zalantza gabe.

    Gure galerian ikus ditzakezue bidaia honetako argazki batzuk.

    Behotsik

    5 abuztua, 2015
    Berriak
    Alemania, Argazkiak, EuroCamerata
  • La orquesta Behotsik llena la casa de cultura de San Vicente con su concierto de clásicos del rock (ESP)

    La orquesta Behotsik llena la casa de cultura de San Vicente con su concierto de clásicos del rock (ESP)

    La joven orquesta Behotsik, integrada por músicos de 15 a 28 años, ha llenado el salón de actos de la casa de cultura de San Vicente con su concierto con temas clásicos del pop rock.

    Los integrantes del grupo de percusión del conservatorio de Barakaldo Alejandro Pérez, Miryam Ortiz e Iratxe Aspillaga se han unido en esta ocasión a un espectáculo en el que han sonado canciones como ‘Lau teilatu’ de Itoiz; ‘With or without you’ de U2, Thriller’ de Michael Jackson, ‘Smells like teen spirit’ de Nirvana o ‘Stairway to heaven’ de Led Zepellin.

    “Hacer música entre amigos pero sobre todo, hacerlo en un buen ambiente” es el objetivo de esta formación musical nacida en 2011 como asociación musical sin ánimo de lucro.

    Behotsik

    21 ekaina, 2015
    Berriak
    Argazkiak, Behotsik Symphonic Rock Tour 2015, Prentsa
  • Musika – Música argazkiak

    Musika – Música argazkiak

    Pasa den martxoaren 6an Musika-Música 2015 jaialdian eskeini genuen kontzertuko argazkiak, Ioritz Madariagak ateratakoak. Gure galerian ikusi ditzazkezue.

    Behotsik

    11 martxoa, 2015
    Berriak
    Argazkiak, Bilbo, Musika – Música
  • Kontzertua prestatzen

    Kontzertua prestatzen

    Pasa den asteburuko entseguko argazkiak, datorren ostegunean, abenduak 18, Barakaldoko Maila Profesionaleko Udal Musika Kontserbatorioan arratsaldeko 20:00etan eskeiniko dugun kontzertua baino lehen egin dugun azken entsegukoak hain zuzen ere.

    Behotsik

    16 abendua, 2014
    Berriak
    Argazkiak, Entsegua
  • Bilboko Alde Zaharrean

    Bilboko Alde Zaharrean

    Azken larunbateko argazki batzuk uzten dizkizuegu, non Bilboko Alde Zaharretik jotzen ibili ginen.

    Behotsik

    23 urria, 2014
    Berriak
    Argazkiak, Bilbo, Kaleetan
  • Behotsik Bilboko kaleetan

    Behotsik Bilboko kaleetan

    Pasa den larunbatean, urriaren 11n, Begoñako Andra Mariaren Egunarekin bat eginez, Behotsikeko zenbait kide kalera urten ginen jotzera. Gure musika ezagutzera emateko eta musika talde txikietan praktikatzeko aukera paregabea, datozen asteetan errepikatuko duguna. Beraz, adi egon berriro urtengo garenerako.

    Larunbateko argazki batzuk uzten dizkizuegu, gustatuko zaizkizuelakoan.

    Behotsik

    13 urria, 2014
    Berriak
    Argazkiak, Bilbo, Kaleetan
  • EuroCamerata 2014: argazkiak

    EuroCamerata 2014: argazkiak

    Uztailean zehar EuroCamerata orkestrarekin batera egin genuen birako argazkiak. Argazki eta bideo gehiago lortzen ditugunean, gure galerian ikusi ahalko dituzue.

    Behotsik

    1 abuztua, 2014
    Berriak
    Alemania, Argazkiak, EuroCamerata
  • Concerts4Good: argazkiak

    Concerts4Good: argazkiak

    Pasa den ekainaren 28an Deustuko Unibertsitateko paraninfoan eman genuen Concerts4Good kontzertuko argazkiak. Gure galerian ikusi ditzazkezue. Eskerrik asko antolakuntzari irudiengatik.

    Behotsik

    1 abuztua, 2014
    Berriak
    Argazkiak, Bilbo, Concerts4Good
  • Euskal Herria Bizi: argazkiak

    Euskal Herria Bizi: argazkiak

    Pasa den maiatzaren 17an Arraizpe Dantza Taldearekin batera Bilboko Errekalde auzoan Euskal Herria Bizi ikuskizunaren barruan eskeini genuen kontzertuko argazkiak. Gure galerian ikusi ditzazkezue.

    Behotsik

    27 maiatza, 2014
    Berriak
    Argazkiak, Bilbo, Euskal Herria Bizi
  • Musika – Música argazkiak

    Musika – Música argazkiak

    Pasa den martxoaren 7an Musika-Música 2014 jaialdian eskeini genuen kontzertuko argazkiak, Eriz Elorza argazkilariaren lana. Gure galerian ikusi ditzazkezue.

    Behotsik

    14 apirila, 2014
    Berriak
    Argazkiak, Bilbo, Musika – Música
  • Euskadiko Musikari Gazteen VIII. Lehiaketa

    Euskadiko Musikari Gazteen VIII. Lehiaketa

    Pasa den asteburuan, Bilboko Kontserbatorioan Euskadiko Musikari Gazteen VIII. lehiaketa ospatu da, non gure bi kide sarituak izan diren.

    Garoa Zelaia gure tronpa-joleak Haize Metaleko A kategoriako Lehen Saria jaso du.

    Era berean, Jon Ander Arcenillas gure klarinete-joleak Haize Egurreko A kategoriako Ohorezko Aipamena jaso du.

    Zorionak Behotsik orkestra guztiaren partez!

    Behotsik

    7 apirila, 2014
    Berriak
    Argazkiak, Sariak
  • Stop Sanfilippo argazkiak

    Stop Sanfilippo argazkiak

    Pasa den urtarrilaren 24an Stop Sanfilippo fundazioaren alde eskeini genuen kontzertuko argazki berriak, Eriz Elorza argazkilariaren lana. Gure galerian ikusi ditzazkezue.

    Behotsik

    19 otsaila, 2014
    Berriak
    Argazkiak, Bilbo, Stop Sanfilippo
  • 1.130 € Stop Sanfilipporentzat

    1.130 € Stop Sanfilipporentzat

    Hemen dituzue pasa den urtarrilaren 24an Deustuko Unibertsitateko paraninfoan eman genuen kontzertuko argazki batzuk, Stop Sanfilippo erakundea laguntzeko. 400 pertsona baino gehiago hurbildu ziren eta 1.130 euro bildu ziren.

    Hemendik, eskerrak eman nahi diogu Bilboko Esclavas del Sagrado Corazón – Fátima ikastetxeari, ekimen hau antolatzeagatik eta guk parte hartzea posible egiteagatik.

    Behotsik

    5 otsaila, 2014
    Berriak
    Argazkiak, Stop Sanfilippo
  • EuroCamerata 2013ko argazkiak

    EuroCamerata 2013ko argazkiak

    Behotsik orkestrak 2013ko udan zehar EuroCamerata orkestrarekin batera Alemania eta Euskal Herritik eman duen birako argazki berriak. Argazki eta bideo gehiago lortzen ditugun heinean, galerian zintzilikatuko ditugu. Gustatuko zaizuelakoan gaude.

    Behotsik

    25 iraila, 2013
    Berriak
    Alemania, Argazkiak, EuroCamerata
1 2
Hurrengo Orrialdea

Proudly Powered by WordPress