• Igor Stravinskyren bizitzaren armonia eta isiluneak

    Igor Stravinskyren bizitzaren armonia eta isiluneak

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behin Igor Stravinskik Rimski-Kórsakoven musikari buruz “hortzetako mina bezain oldalkorra eta kokaina bezain atsegina” zela esan zuen. Hausnarketa horrek argi utzi zuen konpositore errusiarrak, XX. mendeko 10. eta 20. hamarkadetan Parisen bizi izan zena, droga hori ezagutzen zuela . Dena dela, bere droga gogokoena alkohola zen, whiskya bereziki. Hain zuen gustukoa non askotan bere izena “Igor Strawhisky” izan behar zela esaten zuen. Estatu Batuetan birak egin behar zituenean, lege lehorra indarrean zegoelarik, alkohola kafe termoa batean eramaten zuen.

    Konpositore errusiarraren musikaz haratagoko berezitasunetako bat da. Eta Behotsikek eszenatokitik kanpoko bizitza erakusten digu: bere gustu sexualak, bere harremanak, bere eguneroko gozamenak… Jeno hutsa, musika barruan eta kanpoan.

  • Behotsikek Elisabeth Jacqet de La Guerre jeinua ekartzen digu

    Behotsikek Elisabeth Jacqet de La Guerre jeinua ekartzen digu

    Jatorrizko artikulua hemen


    Borjak eta Josebak, Behotsik orkestraren izenean, Musika Izaren Azpian atalaren entrega berria ekarri digute, non Elisabeth Jacquet de La Guerre konpositorearen poztasun eta malurak ezagutuko ditugun.

    Konpositoreak Luis XIV erregea liluratu zuen, zeinek artista moduan izan zuen goren unean lagundu zion, baina dena ez zen poza izan. Behin ezkondu zela, bere bizitza guztiz aldatu zen.

  • Behotsikek bete-betean harrapatu du Mozart

    Behotsikek bete-betean harrapatu du Mozart

    Jatorrizko artikulua hemen


    Mozart berri bat ezagutu ezazu musika klasikoa inoiz ikusi ez dugun modu batean aurkezten digun atal bikain honekin.

  • Clara Schumann, Robert Schuman eta Brahmsen arteko maitasun triangelua

    Clara Schumann, Robert Schuman eta Brahmsen arteko maitasun triangelua

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsik orkestrak Johannes Brahmsen aurpegi desberdina eraskuten digu. Solasaldi arrosen erara, musika klasikoa barruko arropa jantzita atalaren entrega berria.

  • Agindutakoa bete behar denez, Bachi buruzko entrega berria daukagu

    Agindutakoa bete behar denez, Bachi buruzko entrega berria daukagu

    Jatorrizko artikulua hemen


    Konpositore barrokoak uste baino askoz informazio gehiago ezkutatzen zuen izaren azpian. Anna Magdalena bere bigarren emaztearekin bakarrik hamahiru seme-alaba izan zituen.

    Behotsikek musika klasikoa perspektiba dibertigarrienetatik erakusten jarraitzen du.

  • Behotsikek Bach barruko arropa jantzita erakusten digu

    Behotsikek Bach barruko arropa jantzita erakusten digu

    Jatorrizko artikulua hemen


    Berriz ere ahoan bilorik gabe, musika klasikoaren konpositore handi baten trapu zaharrak aterako dituzte. Gaur Bach handiaren txanda da.

    Vivaldiren dizipulua izan zen. Protestantismoaren garaian, musika mezu jainkotiarren esanetara egon zen, ebanjelioa entzun zitekeen zeozer bilakatuz. Baina gaur ez dugu ikusiko nola idatzi zituen Bachek bere himno handiak. Bere trapu zahar guztiak agerian geratuko dira…

  • Sirtakia Anthony Queenekin jaio zen

    Sirtakia Anthony Queenekin jaio zen

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsik Tours bidaia agentziak menu grekoa zerbitzatzen digu, eta altxor batekin hasten dira: musika Periclesen garaian entzuten zuten moduan. Autorea: Cretako Mesomedes eta obra: Némesisen himnoa. Garai haretatik mantendu diren konpositore honen epigrametako bat da. Jarraian, gure musikariek sirtakiaren erritmora dantzarazten digute, Anthony Queen protagonista den Zorba grekoa filmerako espresuki konposatu zutena, nahiz eta hain ezaguna egin da zeinen Grezoako folklorearen parte bilakatu den. Ondoren, Mikis Theodorakisek idatzitako musika klasikoaren ikutu bat eta, postre moduan, Greziak 2005ean Eurovisión jaialdia irabazteko aurkeztu zuen abestia.

  • Musika-bidaiak munduan zehar

    Musika-bidaiak munduan zehar

    Jatorrizko artikulua hemen


    Lehenengo geldialdi honetan Hego Amerikara bidaiatuko dugu. Kolonbian lurra hartzen dugu currulaoa ezagutzeko, jatorri afrikarra duena. Kolonbiar Karibetik porroa heltzen zaigu, eta Andeetako eskualdean bambucoa dantzatzen da. Venezuelan La gaita de Santa Lucía aurkitu dezakegu, baita Fuga con pajarillo ere, musika klasikoa folklorearekin batzen duena, eta calipsoaren eredu bat. Unai Ibáñez eta Karmele Elizaranekin egon gara.

  • Musikarekin alde egin

    Musikarekin alde egin

    Jatorrizko artikulua hemen


    Dena paketetan gordeta dutelarik, kurtsoaren nondik norakoa aztertzea dagokie Behotsik orkestrakoei. Hile hauetan zanfoña, sitarra, Paraguaiko arpa baita organoa ere ikusi ditugu, azken hau tutuz tutu desmuntatu behar izan dena enbalatu ahal izateko. Konfinamenduaren kurtsoa izan da hau, zeinetan Unai Ibáñez eta Borja Mollák Leningradoko sitioari omenaldia egin zioten. Baina instrumentu guztiak ez daude gordeta. Berezi bat geratzen da Galderrentzat: pandereta.

  • Liturgiko eta makabroaren artean

    Liturgiko eta makabroaren artean

    Jatorrizko artikulua hemen


    Barrokoan organoa nonahi dagoen instrumentua da: ezin da erlijio-musika ulertu instrumentu hau gabe. Biraderadun organora joaten bagara, kirolean erabiltzen dela ikusi dezakegu, beisbol taldeak animatzeko hain zuzen ere. Baina alde iluna ere badu, izan ere, organoak bilauaren sarrera iragartzeko balio du. Zentzu honetan, Operako Mamuko obertura argi antzeman daitekeen obra da. Hau da gaur Behotsiken musika dendan eskuratuko dugun instrumentua.

  • Behotsik Radio Euskadiko III. Bakarrizketa Lehiaketaren finalean

    Behotsik Radio Euskadiko III. Bakarrizketa Lehiaketaren finalean

    Pepi Labrador Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren III. edizioan irabazlea izan da. Bartzelonako umorista honek 2000 euroko saria lortu du Algo Pasa con Pepi bere bakarrizketarekin.

    Entzuleek Iñigo de Lascoitiren El crossfit, la nueva normalidad hautatu dute, webguneko 2255 bozkarekin. Iruñeako monologistak 500 euro eraon ditu etxera.

    Gainerako finalistak Raquel Torres bilbotarra, Eñaut Zuazo gasteiztarra, Txiki donostiarra eta Hernaniko Noemí Cupido izan dira, Soy selfinómana, Ya no quedan nombres como los de antes, Zu eta zure kuadrila 40 urtekin eta Llorar en público bakarrizketekin hurrenez hurren.

    Saioa Segio Arrospide eta Galder Pérezek zuzendu dute, eta aurreko edizioetako monologista irabazleen (Gemma Martínez e Ibon Belandia) parte hartzea izan du, baita Behotsik & Nerea Alberdiren emanaldi musikalak ere, Dj lanetan egon den Miren Narbaizarenaz gain. Epaimahaia Imanol Ituiño mago eta aktoreak, Mery Urcelay aktoreak eta Mikel Zumeta kritikoak osatu dute.

  • Atzo eta gaurko trikitia

    Atzo eta gaurko trikitia

    Jatorrizko artikulua hemen


    Gaur Unai Ibáñezekin batera Asier Lemos trikitilaria etorri da. Instrumentu hau jotzen duten gazteetako bat da Asier. Leon, Maurizia eta Basilio ahaztezinek arin arina dantzarazi ziguten beraien trikiti, alboka eta panderoarekin. Tapia eta Leturia instrumentuaren iraultzarako beharrezko zubia izan ziren. Eta Kepa Junkerak orbitan jarri zuen beste erritmo eta folklore batzuekin nahastuz.

  • Musikaren historiako momentutzarrak

    Musikaren historiako momentutzarrak

    Jatorrizko artikulua hemen


    Rock musikan Smoke in the water abestiaren riffa jo nahi izan dugun moduan, musika klasikoan oboejole, bibolinjole eta txelo joleek bere trebezia agertzeko momentutzarrak daude. Behotsik orkestrako musikariek solo horietako batzuk aukeratu dituzte, hala nola, Tchaikovskiren laugarren sinfoniaren bigarren mugimenduko oboea, Lohengrin operako preludioko bibolinak edo Diktadore Handia filmean entzun daitekeen Wagnerren opera.

  • Zurekin hondartzan

    Zurekin hondartzan

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsiken instrumentu dendan sartzen gara gure loredun alkandorarekin eta gure pay-payarekin. Zerbait freskoa nahi dugu eta gure musikariek ukelelea gomendatzen digute, Hawain jatorria duen gitarra akustikoa. Hang izeneko instrumentua ere eskeintzen digute, metalezko danbor berezia, lapiko baten taparen itxurakoa.

  • Pegar eta abarketa arima

    Pegar eta abarketa arima

    Jatorrizko artikulua hemen


    Kriskitin xumeak musika herrikoaren parte izatetik musika jaso igaro dira, “Las bodas de Luis Alonso” zalzuelan gertatzen den moduan. Dultzaina danok ezagutzen dugun beste instrumentu bat da, Nafarroan gaita izenez ezaguna.

    Pegarrarekin edo abarketekin ere musika egin daiteke, Behotsik orkestrako Borja Mollá eta Unai Ibañezek erakusten diguten moduan, Bailén Portugaleterekin Independentzia Gerraren bitartez lotzen duen istoria harrigarria azaltzen digutelarik.

  • Gaztazko bateria eta konfinamendurako beste instrumentu batzuk

    Gaztazko bateria eta konfinamendurako beste instrumentu batzuk

    Jatorrizko artikulua hemen


    Deseskalatze garai honetan Behotsik orkestraren instrumentu denda aurretiko hitzorduarekin zabaltzen du, eta oraindik eskariak iritsi ez direnez, alternatiba oso zaporetsua eskaintzen digute: eguneroko objektuekin instrumentuak egitea, hala nola zurgagailu tutuarekin edo gaztazko bateria bat. Unai Ibañez eta Borja Mollák erakusten digute. Efektua harrigarria da.