• Musikarekin alde egin

    Musikarekin alde egin

    Jatorrizko artikulua hemen


    Dena paketetan gordeta dutelarik, kurtsoaren nondik norakoa aztertzea dagokie Behotsik orkestrakoei. Hile hauetan zanfoña, sitarra, Paraguaiko arpa baita organoa ere ikusi ditugu, azken hau tutuz tutu desmuntatu behar izan dena enbalatu ahal izateko. Konfinamenduaren kurtsoa izan da hau, zeinetan Unai Ibáñez eta Borja Mollák Leningradoko sitioari omenaldia egin zioten. Baina instrumentu guztiak ez daude gordeta. Berezi bat geratzen da Galderrentzat: pandereta.

  • Liturgiko eta makabroaren artean

    Liturgiko eta makabroaren artean

    Jatorrizko artikulua hemen


    Barrokoan organoa nonahi dagoen instrumentua da: ezin da erlijio-musika ulertu instrumentu hau gabe. Biraderadun organora joaten bagara, kirolean erabiltzen dela ikusi dezakegu, beisbol taldeak animatzeko hain zuzen ere. Baina alde iluna ere badu, izan ere, organoak bilauaren sarrera iragartzeko balio du. Zentzu honetan, Operako Mamuko obertura argi antzeman daitekeen obra da. Hau da gaur Behotsiken musika dendan eskuratuko dugun instrumentua.

  • Behotsik Radio Euskadiko III. Bakarrizketa Lehiaketaren finalean

    Behotsik Radio Euskadiko III. Bakarrizketa Lehiaketaren finalean

    Pepi Labrador Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren III. edizioan irabazlea izan da. Bartzelonako umorista honek 2000 euroko saria lortu du Algo Pasa con Pepi bere bakarrizketarekin.

    Entzuleek Iñigo de Lascoitiren El crossfit, la nueva normalidad hautatu dute, webguneko 2255 bozkarekin. Iruñeako monologistak 500 euro eraon ditu etxera.

    Gainerako finalistak Raquel Torres bilbotarra, Eñaut Zuazo gasteiztarra, Txiki donostiarra eta Hernaniko Noemí Cupido izan dira, Soy selfinómana, Ya no quedan nombres como los de antes, Zu eta zure kuadrila 40 urtekin eta Llorar en público bakarrizketekin hurrenez hurren.

    Saioa Segio Arrospide eta Galder Pérezek zuzendu dute, eta aurreko edizioetako monologista irabazleen (Gemma Martínez e Ibon Belandia) parte hartzea izan du, baita Behotsik & Nerea Alberdiren emanaldi musikalak ere, Dj lanetan egon den Miren Narbaizarenaz gain. Epaimahaia Imanol Ituiño mago eta aktoreak, Mery Urcelay aktoreak eta Mikel Zumeta kritikoak osatu dute.

  • Atzo eta gaurko trikitia

    Atzo eta gaurko trikitia

    Jatorrizko artikulua hemen


    Gaur Unai Ibáñezekin batera Asier Lemos trikitilaria etorri da. Instrumentu hau jotzen duten gazteetako bat da Asier. Leon, Maurizia eta Basilio ahaztezinek arin arina dantzarazi ziguten beraien trikiti, alboka eta panderoarekin. Tapia eta Leturia instrumentuaren iraultzarako beharrezko zubia izan ziren. Eta Kepa Junkerak orbitan jarri zuen beste erritmo eta folklore batzuekin nahastuz.

  • Musikaren historiako momentutzarrak

    Musikaren historiako momentutzarrak

    Jatorrizko artikulua hemen


    Rock musikan Smoke in the water abestiaren riffa jo nahi izan dugun moduan, musika klasikoan oboejole, bibolinjole eta txelo joleek bere trebezia agertzeko momentutzarrak daude. Behotsik orkestrako musikariek solo horietako batzuk aukeratu dituzte, hala nola, Tchaikovskiren laugarren sinfoniaren bigarren mugimenduko oboea, Lohengrin operako preludioko bibolinak edo Diktadore Handia filmean entzun daitekeen Wagnerren opera.

  • Zurekin hondartzan

    Zurekin hondartzan

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsiken instrumentu dendan sartzen gara gure loredun alkandorarekin eta gure pay-payarekin. Zerbait freskoa nahi dugu eta gure musikariek ukelelea gomendatzen digute, Hawain jatorria duen gitarra akustikoa. Hang izeneko instrumentua ere eskeintzen digute, metalezko danbor berezia, lapiko baten taparen itxurakoa.

  • Pegar eta abarketa arima

    Pegar eta abarketa arima

    Jatorrizko artikulua hemen


    Kriskitin xumeak musika herrikoaren parte izatetik musika jaso igaro dira, “Las bodas de Luis Alonso” zalzuelan gertatzen den moduan. Dultzaina danok ezagutzen dugun beste instrumentu bat da, Nafarroan gaita izenez ezaguna.

    Pegarrarekin edo abarketekin ere musika egin daiteke, Behotsik orkestrako Borja Mollá eta Unai Ibañezek erakusten diguten moduan, Bailén Portugaleterekin Independentzia Gerraren bitartez lotzen duen istoria harrigarria azaltzen digutelarik.

  • Gaztazko bateria eta konfinamendurako beste instrumentu batzuk

    Gaztazko bateria eta konfinamendurako beste instrumentu batzuk

    Jatorrizko artikulua hemen


    Deseskalatze garai honetan Behotsik orkestraren instrumentu denda aurretiko hitzorduarekin zabaltzen du, eta oraindik eskariak iritsi ez direnez, alternatiba oso zaporetsua eskaintzen digute: eguneroko objektuekin instrumentuak egitea, hala nola zurgagailu tutuarekin edo gaztazko bateria bat. Unai Ibañez eta Borja Mollák erakusten digute. Efektua harrigarria da.

  • Kirola egiteko musika klasikoa

    Kirola egiteko musika klasikoa

    Jatorrizko artikulua hemen


    Dena ez da korrika egitea izango. Gimnasia, dantza edo pilates nahiago dutenentzako, Behotsikek obra sorta berezia eskeintzen digu. Camille Saint-Saënsen Dantza Bakanalarekin has gaitezke, Stravinskiren Suzko Txoriarekin motibatu eta Vivaldiren udako ekaitzarekin bukatu.

  • Haurren tamainako musika klasikoa

    Haurren tamainako musika klasikoa

    Jatorrizko artikulua hemen


    Obra hauetan ohikoa da animali bakoitza instrumentu edo melodia bereizgarri batek ordezkatzea. Hau Prokofieven Peru eta Otsoan aurki genezake, baita Camille Saint-Saënsen Animalien Karnabalean. Paul Dukasen Azti Ikastunak ospea lortu zuen gure artean Disneyren Fantasia filmeari esker. Behotsik orkestrakoek itxialdi arratsalde honetarako proposatzen diguna da.

  • Aldarrikapen gerrazaleak koronabirusaren aurka

    Aldarrikapen gerrazaleak koronabirusaren aurka

    Jatorrizko artikulua hemen


    Lilí Marlenek ospea lortu zuen fronte alemanean Bigarren Mundu Gerran. Rule Britannia! britaniar abesti aberkoia da, zeinen ospea Inperioaren itsasoko hedapenarekin batera hazi zen. To arms in Dixie konfederatuen ereserkia izan zen Sezesio Gerra estatubatuarrean zehar. Behotsikek proposatzen dizkiguten abestia guzti hauek ezagutzen ditugu.

  • Setio baterako musika

    Setio baterako musika

    Jatorrizko artikulua hemen


    Dimitri Shostakovichek bere Leningrado sinfonia idatzi zuen alemaniar bonben azpian. Setioak 900 egun iraun bazituen ere, gose larria egon bazen ere, milio bat baino bizi gehiago galdu ziren arren, hiriko orkestra ahulduak, gosearen eta gaixotasunen biktima, Leningrado hiritik haratago entzun ahal izatea lortu zuen, lerro alemanenganaino ere helduz. Momentu gogoangarria izan da, eta Behotsik orkestrako Borja Mollá eta Unai Ibáñezek istorioa kontatu eta Graffitiko entzuleentzat sinfoniako mugimendu hunkigarrienetako bat jo digute.

  • Beethovenen hamaika aurpegiak

    Beethovenen hamaika aurpegiak

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsikek konpositore aleman handiaren cover batzuk ekarri dizkigute. Batzuk harrigarriak dira, Ilargi Zuria sonataren punk doinuak dituen gitarra bertsioa bezala. Beste batzuk ezagunagoak ditugu. Bederatzigarren Sinfoniaren kasua da, honen mugimendu entzutetsuena, Alaitasunaren Oda hain zuzen ere, askotan bertsionatu eta gaur egun Europar Batasunaren ereserkia delarik. Beethovenen moda ez da inoiz pasako, klasiko aparta baita.

  • Tekla zuri eta beltzen artean bizirauten

    Tekla zuri eta beltzen artean bizirauten

    Jatorrizko artikulua hemen


    Gaur ezin izan dugu ezer erosi Behotsiken instrumentu dendan, egoera dela eta itxi behar izan duelako. Hala ere, Unai Ibáñez eta Borja Mollá kolaboratzaileek, Behotsik gazte orkestrako musikariak, musika instrumentu gehiago erakutsi dizkigute. Unai eta Borjak, egun hauetan “Sobreviviré” eta “Resistiré” abestiak entzuteaz aspertuta, soinu banda bezala ere balio dizkiguten iradokizun batzuk ematea erabaki dute… eta bide batez, pianoaren inguruan hitz egin digute.

  • Hungariar zinbaloia afinatzeko artea

    Hungariar zinbaloia afinatzeko artea

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsiken instrumentu denda bisitatu dugu, eta Borja Mollá eta Unai Ibáñez aurkitu ditugu hungariar zinbaloiarekin praktikatzen. Dimentsio handiko harizko instrumentua dela azaldu digute, bi eskuekin mazak erabiliz jotzen dena. Bere jatorria, Unaik eta Borjak azaldu digutenaren arabera, XIII. mendean dago, herri ijitoak Europara ekarri zuenean. Gaur egun, Hungaria, Errumania, Ukrania eta Irango musikan entzun dezakegu. Hungariar zinbaloiaz interpretatuko zenbait obra entzun ditugu, baina… zinbaloia erosi al dugu?

  • Xaramelak baino askoz gehiago

    Xaramelak baino askoz gehiago

    Jatorrizko artikulua hemen


    Katajjaq izena dauka eta kanta diafoniko eta ludikoa da. Gainera, bi emakumeek egindako jokoa da, aurrez aurreko lehiaketa batean aurka egiten dutelarik. Euskarazko itzulera “eztarriko jokoak” izango litzateke, izan ere, inuitek ez daukate “musika” definitzeko hitzik. Hau da Behotsiken aste honetarako proposamena.