Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • Kirola egiteko musika klasikoa

    Kirola egiteko musika klasikoa

    Jatorrizko artikulua hemen


    Dena ez da korrika egitea izango. Gimnasia, dantza edo pilates nahiago dutenentzako, Behotsikek obra sorta berezia eskeintzen digu. Camille Saint-Saënsen Dantza Bakanalarekin has gaitezke, Stravinskiren Suzko Txoriarekin motibatu eta Vivaldiren udako ekaitzarekin bukatu.

    

    Behotsik

    8 maiatza, 2020
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Haurren tamainako musika klasikoa

    Haurren tamainako musika klasikoa

    Jatorrizko artikulua hemen


    Obra hauetan ohikoa da animali bakoitza instrumentu edo melodia bereizgarri batek ordezkatzea. Hau Prokofieven Peru eta Otsoan aurki genezake, baita Camille Saint-Saënsen Animalien Karnabalean. Paul Dukasen Azti Ikastunak ospea lortu zuen gure artean Disneyren Fantasia filmeari esker. Behotsik orkestrakoek itxialdi arratsalde honetarako proposatzen diguna da.

    Behotsik

    24 apirila, 2020
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Aldarrikapen gerrazaleak koronabirusaren aurka

    Aldarrikapen gerrazaleak koronabirusaren aurka

    Jatorrizko artikulua hemen


    Lilí Marlenek ospea lortu zuen fronte alemanean Bigarren Mundu Gerran. Rule Britannia! britaniar abesti aberkoia da, zeinen ospea Inperioaren itsasoko hedapenarekin batera hazi zen. To arms in Dixie konfederatuen ereserkia izan zen Sezesio Gerra estatubatuarrean zehar. Behotsikek proposatzen dizkiguten abestia guzti hauek ezagutzen ditugu.

    Behotsik

    17 apirila, 2020
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Setio baterako musika

    Setio baterako musika

    Jatorrizko artikulua hemen


    Dimitri Shostakovichek bere Leningrado sinfonia idatzi zuen alemaniar bonben azpian. Setioak 900 egun iraun bazituen ere, gose larria egon bazen ere, milio bat baino bizi gehiago galdu ziren arren, hiriko orkestra ahulduak, gosearen eta gaixotasunen biktima, Leningrado hiritik haratago entzun ahal izatea lortu zuen, lerro alemanenganaino ere helduz. Momentu gogoangarria izan da, eta Behotsik orkestrako Borja Mollá eta Unai Ibáñezek istorioa kontatu eta Graffitiko entzuleentzat sinfoniako mugimendu hunkigarrienetako bat jo digute.

    Behotsik

    3 apirila, 2020
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Beethovenen hamaika aurpegiak

    Beethovenen hamaika aurpegiak

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsikek konpositore aleman handiaren cover batzuk ekarri dizkigute. Batzuk harrigarriak dira, Ilargi Zuria sonataren punk doinuak dituen gitarra bertsioa bezala. Beste batzuk ezagunagoak ditugu. Bederatzigarren Sinfoniaren kasua da, honen mugimendu entzutetsuena, Alaitasunaren Oda hain zuzen ere, askotan bertsionatu eta gaur egun Europar Batasunaren ereserkia delarik. Beethovenen moda ez da inoiz pasako, klasiko aparta baita.

    Behotsik

    27 martxoa, 2020
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Tekla zuri eta beltzen artean bizirauten

    Tekla zuri eta beltzen artean bizirauten

    Jatorrizko artikulua hemen


    Gaur ezin izan dugu ezer erosi Behotsiken instrumentu dendan, egoera dela eta itxi behar izan duelako. Hala ere, Unai Ibáñez eta Borja Mollá kolaboratzaileek, Behotsik gazte orkestrako musikariak, musika instrumentu gehiago erakutsi dizkigute. Unai eta Borjak, egun hauetan “Sobreviviré” eta “Resistiré” abestiak entzuteaz aspertuta, soinu banda bezala ere balio dizkiguten iradokizun batzuk ematea erabaki dute… eta bide batez, pianoaren inguruan hitz egin digute.

    Behotsik

    20 martxoa, 2020
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Hungariar zinbaloia afinatzeko artea

    Hungariar zinbaloia afinatzeko artea

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsiken instrumentu denda bisitatu dugu, eta Borja Mollá eta Unai Ibáñez aurkitu ditugu hungariar zinbaloiarekin praktikatzen. Dimentsio handiko harizko instrumentua dela azaldu digute, bi eskuekin mazak erabiliz jotzen dena. Bere jatorria, Unaik eta Borjak azaldu digutenaren arabera, XIII. mendean dago, herri ijitoak Europara ekarri zuenean. Gaur egun, Hungaria, Errumania, Ukrania eta Irango musikan entzun dezakegu. Hungariar zinbaloiaz interpretatuko zenbait obra entzun ditugu, baina… zinbaloia erosi al dugu?

    Behotsik

    13 martxoa, 2020
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Xaramelak baino askoz gehiago

    Xaramelak baino askoz gehiago

    Jatorrizko artikulua hemen


    Katajjaq izena dauka eta kanta diafoniko eta ludikoa da. Gainera, bi emakumeek egindako jokoa da, aurrez aurreko lehiaketa batean aurka egiten dutelarik. Euskarazko itzulera “eztarriko jokoak” izango litzateke, izan ere, inuitek ez daukate “musika” definitzeko hitzik. Hau da Behotsiken aste honetarako proposamena.

    Behotsik

    6 martxoa, 2020
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • John Denver, nire banjoa eta ni

    John Denver, nire banjoa eta ni

    Jatorrizko artikulua hemen


    Hauek bai bizitzaren gorabeherak! Gaur egun inork ez luke esango banjoa Afrikan jaio zenik. Bere soinu bereizgarri hori sute ondoan jotzen ari den cowboy batekin lotzen dugu. Uztartzekotan, batera doaz banjoa eta John Denver, Iparramerika sakonaren esentzia hobekien adierazten duen country abeslaria. Baina banjoa irlandar musikan ere bada, eta Estatu Batuetara iritsi ziren inmigrante hauek izan ziren pasa den mende erdian hedatu zutenak. Gaur Behotsik orkestraren musika instrumentu dendan banjoa joko dugu.

    Behotsik

    28 otsaila, 2020
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Behotsiken dendara goaz sitar bat erostera

    Behotsiken dendara goaz sitar bat erostera

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsikekoek instrumentu moldakorra dela esaten digute, soinu delikatu eta distiratsua duena, ragen garapen geldoa adierazteko ezinhobea dena, baita interpretazio birtuosoa egiteko ere. Harizko instrumentua da, gitarraren familiakoa, baina gider handiagoarekin. 60. hamarkadan oso ezaguna izan zen beatlemaniaren barruan.

    Behotsik

    15 azaroa, 2019
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Zanfoña edo txiroaren gaita

    Zanfoña edo txiroaren gaita

    Jatorrizko artikulua hemen


    Arreta jarri ezazue margolaritzaren maisu handien obretan; bodegoi horretan, atzekaldean, itxuraz bibolina izan daitekeen instrumentu bat agertzen da. Zanfoña edo zanfonaz ari gara. Harizko instrumentua da, eskuleku bat biratuz jotzen dena. Eskuleku honek karkasa barrualdeko gurpil bat birarazten du, eta gurpilak hari batzuk igurzten ditu, soinua sortuz. Zanfonaren aldaera asko daude, Europa osoan zehar hedatu zelarik. Inguruan zamorar gaita edo txiroaren gaita bezala ere ezagutzen dugu. Behotsiken instrumentu dendan aurkitu dezakegun bitxikerietako bat da, beti bezain harrigarri.

    Behotsik

    8 azaroa, 2019
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Kristalezko armonika: Benjamin Franklinetik Harry Potter arte

    Kristalezko armonika: Benjamin Franklinetik Harry Potter arte

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsik orkestrako Borja Mollá eta Unai Ibáñezek, kristalezko armonika aurkezten digute. Un extraño instrumento ideado por Benjamin Franklinek asmatutako instrumentu bitxia da, Lammermooren Lucia operan entzun egin zena. Gainera, Harry Potter filme sagako soinu bandako melodia nagusiaren parte da.

    Behotsik

    25 urria, 2019
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Ze instrumentu ote da hori?

    Ze instrumentu ote da hori?

    Jatorrizko artikulua hemen


    Musika egiteko objeturik izatekotan, Unai eta Borjak beraien dendan daukate. Froga egin eta didyeriduarengatik galdetzen diegu. Barkatu, didgeridoo idazten da. Australiako antzinako herrietan erabiltzen zen zurezko flauta moduko batez hitz egiten gabiltza. Bere funtzio nagusia dantza edo abeslari bat laguntzea da. Bere soinua nolakoa den erakusten digute, baita bere historioa azaldu ere.

    Behotsik

    11 urria, 2019
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Badakizu zer den erhua? Zein soinu izango du?

    Badakizu zer den erhua? Zein soinu izango du?

    Jatorrizko artikulua hemen


    Unai, bibolin jolea dena, zailtasunak ditu erhua jotzeko, bibolin txinatarra. Borjak herrialdetik bibolin mota hauetako unitate bi baino ez atera ahal izateko arrazoia azaltzen digu.

    Behotsik

    4 urria, 2019
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Behotsiken instrumentu denda

    Behotsiken instrumentu denda

    Jatorrizko artikulua hemen


    Inauguraziora aurreratzen gara eta horregatik, obretan harrapatzen ditugu. Unaik eta Borjak mundu osoko instrumentuak ekarriko dituztela ziurtatzen digute, baina momentuz, bibolina baino ez daukate. Hori bai, Behotsikek instrumentu izugarri hau erabiltzen du Bach eta Tchaikovskyren obra batzuk, eta country eta folk abesti batzuekin gozarazteko.

    Behotsik

    20 iraila, 2019
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken instrumentu denda, Prentsa
  • Badakizu zein den musika klasikoaren top ten?

    Badakizu zein den musika klasikoaren top ten?

    Jatorrizko artikulua hemen


    Guridi, Prokofiev eta Mozart dira musika klasikoaren arrakasten sailkapeneko lehen postuak betetzen dituzten konpositoreetako batzuk. Baina haietako bat ere ez dago lehen postuan. ¿Asmatuko al duzu nor den? Behotsikek badu erantzuna.

    Behotsik

    21 ekaina, 2019
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Behotsiken Denbora Makina, Prentsa
Aurreko orrialdea
1 2 3 4 … 10
Hurrengo Orrialdea

Proudly Powered by WordPress