• Ane Legarretarekin entsegua

    Ane Legarretarekin entsegua

    Pasa den larunbateko entseguan bisita berezi bat izan genuen. Entseguko zati baterako, Igor Giménez gure zuzendariak bere postua utzi eta Ane Legarreta gazteak hartu zuen.

    Ane Legarreta galdakaoztarra, oinarrizko musika ikasketak Galdakaoko Musika Eskolan eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan burutu ondoren, Zuzendaritza ikasten dabil Oviedoko Conservatorio Superior de Música del Principado de Asturias zentroan. Gainera, 2015eko urtarriletik aurrera Galdakaoko Udal Musika Bandaren zuzendaria da.

    Entseguan L. v. Beethovenen 7. sinfoniaren 2. mugimendua (Allegretto) eta Juan Carlos Pérezen Bizkaieraz obrak landu genituen. Entsegu eraginkorra izan zen, non denok asko ikasi genuen, eta zalantzarik gabe, errepikatzeko modukoa izan zena. Eskerrik asko Ane!

    Behotsik orkestra ez profesionala izanik, gustukoa eta lagungarria dugu musikari profesionalekin lan egitea, esperientzia aberasgarria baita orkestrako kide bakoitzarentzat, baita zuzendari lanak egingo dituenarentzat ere, praktika moduan balio baitzaio. Horregaitik, gure entseguren bat zuzendu nahi baduzu, bidal iezaguzu mezua info@behotsikorquesta.com helbidera.

  • Kontzertua prestatzen

    Kontzertua prestatzen

    Pasa den asteburuko entseguko argazkiak, datorren ostegunean, abenduak 18, Barakaldoko Maila Profesionaleko Udal Musika Kontserbatorioan arratsaldeko 20:00etan eskeiniko dugun kontzertua baino lehen egin dugun azken entsegukoak hain zuzen ere.

  • Ikasturtea hastera goaz

    Ikasturtea hastera goaz

    Orain dela bi aste, Behotsik orkestrak ikasturte berri hau hasi zuen. Ikasturte honetarako, programa klasiko bat prestatzen ari gara kurtsoaren lehenengo zatirako, programa barroko bat Musika-Música 2015 jaialdirako eta rock musikadun beste programa bat kurtso amaierarako.

    Hona hemen pasa den larunbateko entseguko irudi batzuk. Gustatuko zaizuela espero dugu.

  • Arraizpe Dantza Taldearekin entsegua

    Arraizpe Dantza Taldearekin entsegua

    Atzo entsegua izan genuen Bilboko Errekalde auzoan bertako Arraizpe Dantza Taldearekin. Aurreratu genuen moduan, euskal dantza talde honek euskal musika eta dantza herrikoiaren historia birpasatuko duen ikuskizuna prestatzen ari da, Euskal Herria Bizi. Bertan parte hartuko dugu eta maiatzean eta ekainean emango ditugu kontzertu pare bat.

    Hona hemen prestatzen ari garenaren zati bat.

  • Kurtsoko lehen entsegua

    Kurtsoko lehen entsegua

    Pasa den larunbatean Behotsik orkestra entsaiatzen hasi zen berriro ere, programa handi batekin eta proiektu berri itxaropentsu askoz betetako kurtso honekin hasteko gogo handiekin. Hona hemen entseguan grabatutako irudi batzuk.

  • Behotsiken entsegua

    Behotsiken entsegua

    Behotsik orkestraren entsegua Bilbon, pasa den ekainaren 29an, EuroCamerata orkestrarekin egingo duen udako bira baino lehen. Schuberten Unfinished Symphonyko zatiak.

    Gure YouTube-ko kanalean harpidetu zaitezkete.