• EuroCamerata 2015

    EuroCamerata 2015

    2012. urtetik aurrera bezela, Behotsik orkestrak EuroCamerata orkestrarekin lan egingo du udako bira batean, Alemanian kontzertuak emanez.

    EuroCamerata orkestra, 1997an sortua, urtero batzen da Europako herrialde desberdinetan kontzertuak emateko. Aurten, Obersulmeko musika eskolako ikasleek eta Behotsik orkestrako kideek osotuko dute, eta Sergiu Andrei maisuak eta gure orkestrako zuzendari den Igor Giménezek zuzenduko dute.

    Pasa den urtean bezela, orkestra uztailean Alemaniara mugituko da Stuttgart inguruko hainbat hiritan kontzertu batzuk emateko, Baden-Wutemberg estatuan.

    Hauek dira aurtengo udako birako aurreikusitako datak:
    – uztailaren 19a – Vater-Unser Kirche, WILLSBACH
    – uztailaren 21a – St. Kilian Evangelische Kirche, WÜSTENROT
    – uztailaren 23a – Katholische Barock Kirche, ERLENBACH

  • Ane Legarretarekin entsegua

    Ane Legarretarekin entsegua

    Pasa den larunbateko entseguan bisita berezi bat izan genuen. Entseguko zati baterako, Igor Giménez gure zuzendariak bere postua utzi eta Ane Legarreta gazteak hartu zuen.

    Ane Legarreta galdakaoztarra, oinarrizko musika ikasketak Galdakaoko Musika Eskolan eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan burutu ondoren, Zuzendaritza ikasten dabil Oviedoko Conservatorio Superior de Música del Principado de Asturias zentroan. Gainera, 2015eko urtarriletik aurrera Galdakaoko Udal Musika Bandaren zuzendaria da.

    Entseguan L. v. Beethovenen 7. sinfoniaren 2. mugimendua (Allegretto) eta Juan Carlos Pérezen Bizkaieraz obrak landu genituen. Entsegu eraginkorra izan zen, non denok asko ikasi genuen, eta zalantzarik gabe, errepikatzeko modukoa izan zena. Eskerrik asko Ane!

    Behotsik orkestra ez profesionala izanik, gustukoa eta lagungarria dugu musikari profesionalekin lan egitea, esperientzia aberasgarria baita orkestrako kide bakoitzarentzat, baita zuzendari lanak egingo dituenarentzat ere, praktika moduan balio baitzaio. Horregaitik, gure entseguren bat zuzendu nahi baduzu, bidal iezaguzu mezua info@behotsikorquesta.com helbidera.