• EuroCamerata 2016

    EuroCamerata 2016

    2012. urtetik aurrera bezela, Behotsik orkestrak EuroCamerata nazioarteko gazte orkestrarekin lan egingo du EuroCamerata 2016 udako biran zehar, Alemaniara bidaiatu eta bertan kontzertuak emanez.

    EuroCamerata orkestrak, 1997an sortua, urtero Europako herrialde desberdinetako musikari gazteak biltzen ditu Europan zehar kontzertuak emateko. Jatorriak, hizkuntzak eta kulturak sortu ditzazkeen sailtasunak alde batera utzita, elkartu egiten dira musika batera egiteko. Aurten, Obersulmeko musika eskolako ikasleek eta Behotsik orkestrako kideek osotuko dute, eta Sergiu Andrei maisuak eta gure orkestrako zuzendari den Igor Giménezek zuzenduko dute.

    Pasa den urtean bezela, orkestra uztailean Alemaniara mugituko da Stuttgart inguruko hainbat hiritan kontzertu batzuk emateko, Baden-Württemberg estatuan.

    Hauek dira aurtengo udako birako aurreikusitako datak:
    – uztailaren 17a – St. Kilian Evangelische Kirche, WÜSTENROT
    – uztailaren 19a – Katholische Barock Kirche, ERLENBACH
    – uztailaren 21a – Vater-Unser Kirche, WILLSBACH

    Kontzertuen orduen, entseguen eta programaren inguruko informazio gehiago izateko, adi egon gure sare sozialetan argitaratzen dugun guztiari.

  • A Disney Dream, ametsetako arrakasta

    A Disney Dream, ametsetako arrakasta

    Pasa den igandean “A Disney Dream” bira bukatu genuen sarrera guztiak saldu ziren Barakaldo Antzokian eman genuen kontzertuarekin. Bira aurkeztu genuenean esan genuen bezala, A Disney Dream ordura arte egin dugun proiekturik garrantzitsu eta handizaleenetako bat izan da, eta benetan harrituta geratu gara publikoarengandik jaso dugun harrera ikustean.

    Bilbon, Portugaleten eta Barakaldon hiru kontzerturen ondoren, 1500 sarrera baino gehiago saldu ostean, eta Barakaldo Antzokian sarrerak agortu zirelarik, ezin dugu kontzertuetara gu ikustera etorri zareten bakoitzari eskerrak eman baino besterik egin. Guretzako izugarrizko plazerra izan da umeak, baita nagusiak ere, gehien gustatzen zaigunarekin, musika egitea hain zuzen ere, gozatzen ikustea.

    Hemendik, proiektu hau aurrera atera, eta guztion laguntzarekin, horrenbesteko arrakasta lortzen lagundu diguzuen guztioi eskerrak eman nahi diegu:

    Daniel Lorcari, pianoan esertzeko bere eskuak eta denbora lagatzeagatik.

    Miryam Ortiz, Enrique Castañeda, Egoitz Poza, Aintzane Corchado eta Álvaro Luzuriaga perkusio joleei y haien irakasle den Alejandro Pérezi.

    María Barrado eta Aitor Fernández abeslariei, beraien ahotsak eta ekipoa modu eskuzabalean uzteagatik.

    Tropic Dance dantza eskolako dantzari guztiei, ikuskizun guzti honetan alaitasuna eta mugimendua jartzeagatik.

    Arteta musika eskolari, gu ezagutu gabe mota honetako proiektuak bultzatzeagatik, eta batez ere Marta, Susana, Sergio, María eta Paulari.

    Rakel, Mari Jose eta Iboni, kontzertuetarako eszenografiarako diseinu, gauzatze eta muntaketa lan guztiagatik.

    Ioritz Madariagari, kontzertuetan irudi eta bideoekin egindako lan guztiagatik.

    Berrio-Otxoa ikastetxeari entseguetarako beraien instalazioak lagatzeagatik.

    Horrelako proiektuei esker, eta publikoarengandik jasotako erantzunari esker, Behotsik izeneko proiektu zoro honekin aurrera jarraitzeko gogo handiagoekin gaude. Eskerrik asko!

  • Bilboko Gau Zuria 2016

    Bilboko Gau Zuria 2016

    Datorren zapatuan, ekainak 18, Bilbok bere gau handia ospatuko du, Gau Zuria. Jai horrekin gogoratzen da uriko fundazioaren 716. urteurrena eta aukera paregabea da argiz eta soinuz, iradokizunez eta adierazpenez beteriko bide batean paseatzeko.

    Bilbao 700 Fundazioak urtero antolatzen du Bilboko Gau Zuria eta edizio honetan berak ekoitzi du programa. Aitzakia perfektua da gaua bere pluraltasunean parerik gabeko uri batean bizitzeko. Uriaren sinfonia ederra. Eta sinfonia hori lortzeko, Bilbao 700 Fundazioak 23 hitzorduko programa bat diseinatu du. Uriko 23 lekutan bilduko da herritarren interesa, Gau Zurian parte hartzeko eta interaktuatzeko.

    Behotsik Orkestrak Bilborentzat hain garrantzitsua den ekitaldi honetan parte hartuko du, eta “Bilbao, hiri baten sinfonia” ikuskizuna emango du Bilboko Udaletxean.

    Bilbao, hiri baten sinfonia

    Bilbo gure sinfonia izan daiteke. Horretarako betekizun guztiak izango dituzu: mugimenduak, denborak eta egiturak; abesbatzaren jarraibideak dituen interprete-multzo zabala; pieza labur zein luzeak eskainiko dizkiguten ahots argi eta adierazgarriko solistak,… Hau guzti honengatik eta gehiagorengatik Bilbo maite dugu, giza-tamainaren araberako hiria, egun bakarrean ezagutzeko aukera duena… Bilbo, bizitzeko dugun espazio partekatua da.

    Ekainaren 18ko gauean zehar hainbat emanaldi emango ditugu Bilboko udaletxe aurrean: 22:30; 23:15; 00:00; 00:45. Horietako batean ikustea espero zaitugu, musikaz, argiaz eta udaletxeko fatxadan proiektatuko diren irudiez gozatzeko.