Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • Behotsik eta Los Tonos Humanosek ‘Eguberriko kantata’ gabonetako obra estreinatzen dute antzokian

    Behotsik eta Los Tonos Humanosek ‘Eguberriko kantata’ gabonetako obra estreinatzen dute antzokian

    http://barakaldodigital.blogspot.com.es/2017/12/behotsik-y-los-tonos-humanos-estrenan.html

    Behotsik gazte orkestra, 15 eta 28 urte arteko musikariek osatua, Barakaldora itzultzen da,  udal antzokira hain zuzen ere, ‘Eguberriko kantata’-ren estreinaldi absoluturako — 20.00etan eta doako sarrerarekin — Borja Mollá Moral barakaldarraren obra originala. Ikuskizuna oholtzara igoko da Galdakaoko Los Tonos Humanos errenazimendu eta barroko ganbera abesbatzaren partaidetzarekin. Kantata hau “gabonetako eszena ohikoenetatik igaroko den bidaia sinfonikoa da, musikaren indar bakegilearen bitartez, data hauetan falta ezin den itxaropen, bake eta elkartze mezua igortzeko asmoa duena, gabon-kanten lenguaia sinplea esanahi konplexuagoekin uztartuz, orkestrazio koloretsu baten eta armonia modulakorren babesean”, orkestraren esanetan.

    Behotsik

    28 abendua, 2017
    Berriak
    Eguberriko Kantata, Prentsa
  • Eguberriko Kantata, 28 osteguna, Barakaldo Antzokian

    Eguberriko Kantata, 28 osteguna, Barakaldo Antzokian

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5291985/joven-orquesta-behotsik-presenta-eguberriko-kantata/

    Ostiral guztietan bezela, Behotsikek beraien musika eta esperientziak elkarbanatzen ditu entzuleekin, eta kasu honetan, Borja Mollá, Unai Ibáñez y Ioritz Madariagak datorren asteko ostegunean Barakaldo Antzokian egingo duten estreinaldia aurkezten digute.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/12/22/2228313/20171222_19121809_0010908708_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    22 abendua, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Eguberriko Kantata, Prentsa
  • Gabonetarako egokiak ez diren kantak

    Gabonetarako egokiak ez diren kantak

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5277090/villancicos-no-aptos-navidad/

    Gabonak zatitzen duten urteko sasoia da. Badira gogo eta ilusioz jasotzen dutenak, baita ez gogoaraztea eskertuko dutenak ere. Gabon-kantak dira Gabonetako soinu nagusia, baina hainbat taldek aukera ikusi dute abesti hauekin ‘politikoki desegokiak’ izateko.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/12/15/2225314/20171215_19310014_0010892702_002_001_ENTREVISTA_B.mp3

    Behotsik

    15 abendua, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • “Eguberriko Kantata”ren estreinaldia Barakaldon

    “Eguberriko Kantata”ren estreinaldia Barakaldon

    Datorren abenduaren 28an, gure orkestrako kide den Borja Molláren Eguberriko Kantata estreinatuko dugu Barakaldoko Udalak antolatutako Gabonaldia ekimenaren baitan.

    Behotsik orkestrarentzat momentu berezia izango da, izan ere, obra bat estreinatzea gutxitan egiten den gauza da. Gainera, hain oroitzapen ederrak sortarazten dizkigun Barakaldo Antzokia bezalako toki baten egiteak handiagoa bilakatzen du zirrara hori.

    Jerusalem zaharretik Gorbeako magaletaraino, Eguberriko Kantata gabonetako eszena ohikoenetatik igaroko den bidaia sinfonikoa da. Ibilaldi honek, musikaren indar bakegilearen bitartez, data hauetan falta ezin den itxaropen, bake eta elkartze mezua igortzeko asmoa dauka, gabon-kanten lenguaia sinplea esanahi konplexuagoekin uztartuz, orkestrazio koloretsu baten eta armonia modulakorren babesean.

    Horretarako, Galdakaoko Los Tonos Humanos ganbera abesbatzarekin bat egingo dugu, zeinekin pasa den denboraldiko Musika – Música jaialdian lan egin genuen.

    Kontzertua doakoa izango da, baina sarrera hartu beharko da, gaurtik aurrera, antzokiko txarteldegian bertan.

    Obra eder eta interesgarri honetaz gozatzeko eta urte amaiera ospatzeko aukera paregabea dela uste dugunez, gonbitea luzatzen dizugu eta bertan elkar ikustea espero dugu.

    Behotsik

    12 abendua, 2017
    Berriak
    Barakaldo, Borja Mollá, Eguberriko Kantata, Kontzertua
  • Behotsikeko mutilek Atienza familiaren azken gorabeherak ekarri dizkigute

    Behotsikeko mutilek Atienza familiaren azken gorabeherak ekarri dizkigute

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5272495/los-chicos-behotsik-traen-ultima-peripecia-familia-atienza/

    Beraien ostiraletako atalean, Behotsik Orkestrako hiru kideek, Ioritz Madariaga, Borja Mollá eta Unai Ibáñezek, hilabetea ixten dute Atienza familiaren ibileren urte honetako azken kapituluarekin. Giza talde berezi bat, beraien herritik irten eta Euskadin bizitza berri, zail eta dibertigarri hasi behar duena.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/12/13/2224297/20171213_19254624_0010887265_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    1 abendua, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa

Proudly Powered by WordPress