Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • ‘Guridi Soinuak’ Musika – Música 2018 Auzoz Auzo programan

    ‘Guridi Soinuak’ Musika – Música 2018 Auzoz Auzo programan

    Aurten ere Bilbao 700 Fundazioak Auzoz-Auzo kontzertuen programa antolatu du Bilboko Euskalduna jauregian martxoaren 1, 2, 3 eta 4an izango den Musika – Música 2018 jaialdiaren atariko moduan. Horrela bada, hirugarren urtez segidan Bilbao 700 Fundazioak musika klasikoa eramango du Bilboko barruti guztietako auzoetara.

    Oraingoan, protagonistak gerren arteko aldiko (1814-1945) musikagileak dira: Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius edo Falla, besteak beste.

    Auzoz-Auzo zikloko jardueren artean kontzertuak, ipuin-kontalariak zuzeneko musikarekin, umeentzako tailerrak eta kontzertu didaktikoak, familientzako kontzertuak, hitzaldiak eta monologoak daude. Eskaintza bete-betea, Bilboko auzoetara edizio honetako “lagin” bat eramango duena. Bilbao 700 Fundazioak era eta guztietako musika klasikoa eramango du Casilda Andrearen Parkeko pergolara, Deustuko Unibertsitatera, Bidebarrietako Liburutegira edo Erruki Etxera, besteak beste.

    Behotsik Orkestrak otsailaren 24an kontzertua emango du Bilboko Casilda Iturrizar Parkean, goizeko 12etan. Oraingo honetan, Guridi, Prokofiev eta Turinaren doinuak prestatu ditugu mugimenduz beteriko kontzertu berezi baterako.

    Pablo Puga izango da zuzendari gonbidatua

    Pasa den urtean bezela, kontzertu berezi honetarako zuzendari gonbidatua izango dugu. Kasu honetan, Pablo Puga musikari vigoarra izango dugu zuzendari Auzoz Auzo programako kontzertu honetan.

    Pablo Puga Musika - Música 2018
    Pablo Puga

    Pablo Puga (Vigo, 1998). Bost urterekin hasten da bibolina ikasten eta zazpirekin Vigoko Kontserbatorio Profesionalean sartzen da Edita Shulman irakaslearekin. Orquestra Xove 430, OSV 430 eta Orquesta Joven de la Sinfónica de Galicia orkestretan jo izan du, Alberto Zedda, Dima Slobodeniouk, Krzysztof Penderecki edo Andrés Salado zuzendariekin. Gaur egun Musikenen egiten ditu bere ikasketak Tatiana Samouil irakaslearekin.

    2015ean orkestra zuzendaritza klaseak jasotzen hasi zen José Triguerosen eskutik. Stravinskyren “La historia del soldado”ko hiru mugimendu zuzendu zituen Galiziako Sinfonikako Orkestra Gazteko ganbara kontzertu batean, baita Galiziako Gazte Orkestra Sinfonikoko kideek osatutako ganbara talde bat ere. 2016. urtean, Madrilgo Academia Opus23 orkestra zuzendaritza akademian onartua izan zen eta Miguel Romea eta Andrés Saladoren eskutik klaseak jasotzen ditu gaur egun arte.

    Behotsik

    30 urtarrila, 2018
    Berriak
    Bilbo, Kontzertua, Musika – Música
  • Behotsikek ito barik egin du bere itsas bidaia

    Behotsikek ito barik egin du bere itsas bidaia

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5365588/la-joven-orquesta-behotsik-pone-musica-actualidad/

    Unai Ibáñez garaile irten da bigarren astez. Sorpresa danborraren, flotagailuaren eta ardoaren artean egin duten erlazioa izan da. Datorren asterako zapia, txoria eta luzokerra lotzeko erronka izango dute.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/01/29/2241534/20180129_11221105_0010979607_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    26 urtarrila, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Irratiko hiru momentutarako hautatutako musika

    Irratiko hiru momentutarako hautatutako musika

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5350974/musica-escogida-tres-diferentes-momentos-radio/

    Borja Mollák, ‘Graffiti’-ra bueltan, bizarrari buruz hitz egin zuten saio honetako momentu bat aukeratu du, zeini The Bandettes taldearen The Beard Song jarri zion. Asier Lemosek, Zaramaren Iñaki, ze urrun dago Camerún abestia jarri zion ‘Fuera de Juego’ saiotik ateratako kirol momentuari. Azkenik, Unai Ibáñezek Jesús Torquemadak ‘Boulevard informativo’-n Trump presidenteari buruz hitz egin zuen momentua hautatu zuen U2ren Get Out of Your Own Way abesti berriarekin lotzeko.

    Aurreko astean trena, marakak eta bonbilla lotzeko lana izan zuten, eta horretarako, Opa, Voy a Hacer un Corral abestia erabili zuten. Datorren astean danborra, flotagailua eta ardoa erlazionatu beharko dituzte.

    Aste honen ondoren Unai eta Asier parean geratu dira, bakoitzak aste batean irabazi eta gero.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/01/22/2238831/20180122_14071700_0010964436_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    19 urtarrila, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Errefuxiatu eta abiadura handiko trenarentzako musika

    Errefuxiatu eta abiadura handiko trenarentzako musika

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5335902/musica-personas-refugiadas-tren-alta-velocidad/

    Urteko lehenengo emanaldian Behotsik Gazte Orkestrak Radio Euskadiko programazioko bi momentu aukeratu ditu. Asier Lemosek ‘Boulevard magazine’ saioko momentu bat hautatu du, non Mediterraneoan bizitza galtzen duten errefuxiatuen arazoaz hitz egiten zuten. Momentu honentzako abestia Izarok Mikel Urdangarinekin batera abesten duen Errefuxiatuarena izan da.

    Bere aldetik, Unai Ibáñezek Abiadura Handiko Trenari buruz mintzatzen ziren ‘Ganbara’ko momentu bat ekarri du y eta Rock and roll train deitzen den AC/DCren abestia jarri dio. Unaik lau boto lortu ditu abesti honekin, Lemosek hiru botorekin geratu den bitartean.

    Aste honetarako zeukaten erronkan giza bihotz bat eta sardina-lata erlazionatu behar zituzten. Ozeko Aztia filmeko Latorrizko Gizonaren If Only I Had A Heart abestia izan da froga gainditzeko aukeratu dutena. Datorren asterako, ordea, tren bat, maraka batzuk eta bonbilla bat lotu beharko dituzte, motibo musikalak baino ez erabiliz.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/01/15/2235946/20180115_12100013_0010949862_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    12 urtarrila, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Behotsikek 3 Errege Magoak musikarekin erlazionatzen ditu

    Behotsikek 3 Errege Magoak musikarekin erlazionatzen ditu

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5317111/behotsik-behotsik-relaciona-3-reyes-magos-musica/

    Ioritz, Borja eta Unaik, Joven Orquesta Behotsik Gazte Orkestrako kideak, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrentzako abesti bana aukeratu dute egun magiko honetan.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/01/05/2232578/20180105_19113516_0010930739_002_001_BEHOTSIK_REY.mp3

    Behotsik

    5 urtarrila, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa

Proudly Powered by WordPress

Loading Comments...