• Londresera bidaiatuko dugu Musika – Música 2019 jaialdian

    Londresera bidaiatuko dugu Musika – Música 2019 jaialdian

    Aurten ere badator Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Musika – Música 2019 jaialdia, datorren otsailaren 28a eta martxoaren 3a artean Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko dena.

    Oraingoan, jaialdiak Londres eta New Yorkera bidaiatuko du XIX. eta XX: mendeen artean izandako dinamika kultural eta musikal sendoa bizitzeko, bere konposagile nagusienen bitartez: Holst, Britten, Gershwin edo Bernstein, besteak beste.

    Britainia Handiak, eta Londresek zehazkiago, ekarpen handiak egin dizkie Europako musika mugimenduei: Londresen hezitako konpositoreak XVIII. mendeko Europako tradizio klasikoen oinordekoak dira neurri batean, eta XIX. mendean nabarmen hedatu ondoren modu oso desberdinetan eboluzionatu dute XX. mendera iritsi arte.

    Bestalde, New York da hirietako hiria, globalizazioaren paradigma, horrek berekin dakarren identitate disoluzio edota integrazio guztiarekin. New York aukeratu badugu ez da izan musika munduan hamarkada batzuetan izan duen nagusitasunarengatik, baizik eta gaur egungo munduan gertatzen ari diren errotiko aldaketa sozio-kulturalen metafora eta ikurra delako.

    Behotsik Orkestrak martxoaren 3an kontzertua emango du Bilboko Euskalduna Jauregiko Kioskoan, 18:45ean. Oraingo honetan, Elgar eta Sullivanen doinuak dituen eta galdu ezin duzuen kontzertua prestatu dugu.

    Aritz Labrador zuzendari lanetan

    Aurreko urteetan bezela, kontzertu berezi honetarako zuzendari gonbidatua izango dugu, orkestrarentzat benetan erabilgarria eta interesgarria dena. Kasu honetan, Aritz Labrador musikari zornotzarra izango dugu zuzendari Musika – Música 2019 jaialdiko kontzertu honetan.

    Aritz Labradorrek (Zornotza, 1997) euskal musika eta folklorearen maitale moduan definitzen du bere burua. Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan egin zituen txistuko Maila Profesionaleko ikasketak Aitor Amilibia irakaslearekin. Churreko (Suitza) Laax International Session (2016) eta Berlineko Abenduko Europar Kontzertuan (2016) jo izan du txistua. Gaur egun, txistuko Goi Maila ikasten dabil Donostiako Musikene Kontserbatorioan, pianoko Maila Profesionaleko ikasketekin jarraitzen duen bitartean Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorioan.

    Horrez gain, zuzendaritza musikalean interesatu izan da beti, hainbat seminario eta kurtsotan parte hartu duelarik Arturo Tamayo, Margarita Lorenzo de Reizabal, Jan van der Roost, Jose Rafael Pascual-Vilaplana eta Franco Cesarini musikariekin. Gainera, Bilboko Disafinatti Ganbera Orkestrako zuzendaria eta Zornotzako Musika Bandaren zuzendari titularra da. Bilboko Operak antolatutako Gazteam / ABAO OLBE Proiektuaren antolatzailea ere bada 2018ko otsailaz geroztik.

  • John Philip Sousa, martxen erregea

    John Philip Sousa, martxen erregea

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsikek Sousa kanpatuta dagoen marinen kanpaleku batera eramaten gaitu. Baina, antza denez, kontzertu batera joan behar izan da, eta soldadutzat hartzen gaituen sarjentuak egiten digu harrera. Kazetariak garela azaldu ondoren, Sousaren mireslea dela onartzen du eta idatzi zituen 100 martxetako batzuk entzuteko aukera dugu. Horien artean, Amerikako Estatu Batuetako ereserki nazionala, “Stars and stripes”.

  • Alfonso X Jakituna bisitatzen dugu

    Alfonso X Jakituna bisitatzen dugu

    Jatorrizko artikulua hemen


    Helburua gaur egun egiten den musika nolakoa den eta industriak lortu dezakeena Kantigen idazleari erakustea da. Erregeari etorkizunean gertatuko dena erakustea. Behotsiken eskutik.

  • Gurekin bidaiatu milaka urteko Txinara

    Gurekin bidaiatu milaka urteko Txinara

    Jatorrizko artikulua hemen


    Historiografia txinatarrak pentsamenduaren historiako enfant terriblea eta Konfuzioren etsai amorratua kontsideratzen du Xi Kang. Bere garaiko gizartea asaldatu zuen aberatsen eta txiroen arteko desberdintasunak ezabatu behar zirela esan zuenean. Bere ikonoklastia dela eta heriotzera eraman zuten, zeini lasaitasunez itxaron zion bere lautea jotzen zuen bitartean. Behotsik Gazte Orkestrako kideek aurkezten digute pertsonai hau.

  • Alfonso X.a “Jakituna”ren gortera bidaiatu dugu

    Alfonso X.a “Jakituna”ren gortera bidaiatu dugu

    Jatorrizko artikulua hemen


    Bere irudia goratzeko idatzitako konposizio musikalak ziran. Egiaz trobadoreek idatzi al zituzten kantigak? Horrela izan bazen, nork egingo dio aurre erregeari… Behotsikekin denboran zehar egindako bidaiari esker, Alfonso X.ari egia guztia ateratzen ahaleginduko gara.