Musika – Música jaialdiaren hamaseigarren edizio hau martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta BOHEMIA izenburupean, Gustav Mahler, Antonín Dvořák, Bedrich Smetana eta Leoš Janáček musikagileak izango ditu protagonista, Txekiar Errepublikako erregio horretakoak guztiak.
Behotsik Orkestrak bere txanda izango du martxoaren 3an, gaueko 21:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko kioskoan emango dugun kontzertuan. Zuzendari gonbidatua Mikel Fernández izango da.
Kontzertura sartu ahal izateko, erosita izan behar da egun horretako ordainpeko edozein kontzerturako sarrera.
