• Musika – Música argazkiak

    Musika – Música argazkiak

    Pasa den martxoaren 6an Musika-Música 2015 jaialdian eskeini genuen kontzertuko argazkiak, Ioritz Madariagak ateratakoak. Gure galerian ikusi ditzazkezue.

  • Musika – Música 2015

    Musika – Música 2015

    Aurten ere, Behotsik orkestrak Bilboko Euskalduna Jauregian martxoaren 6, 7 eta 8an ospatuko den Musika – Música 2015 jaialdian parte hartuko du, edizio honetan, “Haendel & Bach, pasioz beterik” azpi-izenburuarekin, bi musikagile barroko hauen obrak gozatu ahalko direlarik.

    Bilbao 700 fundazioak antolatutako Musika – Música jaialdiak dibulgatzeko bokazioa du eta musika klasikoa herritar-sektore guztiengana eramatea du helburu. Euskalduna Jauregiak hamaika kontzertu eta kalitate handiko artista zein talde hartzen ditu urtero musika klasikoko hiru egunetan zehar.

    Bilboko jaialdia nazioarteko ekimen baten barruan dago eta horren abiapuntua Frantziako Nantes hiriko “La Follée Journée” izan da. Eredu arrakastatsu horri jarraituz beste hiri batzuk ditugu: Japoniako Tokio, Brasilgo Rio de Janeiro eta Poloniako Varsovia.

    Gure orkestra, zehazki, martxoaren 6an, arratsaldeko 20:30etan Euskalduna Jauregiko Collegium Musicum De Leipzig Kioskoan arituko da. Kontzertua ikustera sartu ahal izateko, egun horretan eta ordu berean eskainiko den kontzertu profesional baterako sarrera bat erosi beharko da (6, 8 eta 10 €). Sarrerak, otsailaren 19tik aurrera erosi daitezke Kutxabank orotarako kutxazainetan, Bilbao 700-III Millenium Fundazioaren egoitzan eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan.

    Gure kontzertuaren eta jaialdiaren inguruko informazio gehiago topa dezakezue Musika – Música 2015 webgunean.

  • Musika – Música argazkiak

    Musika – Música argazkiak

    Pasa den martxoaren 7an Musika-Música 2014 jaialdian eskeini genuen kontzertuko argazkiak, Eriz Elorza argazkilariaren lana. Gure galerian ikusi ditzazkezue.

  • Musika-Música 2014: data eta ordutegia

    Musika-Música 2014: data eta ordutegia

    Gaur Bilbao 700 fundazioak Musika – Música jaialdiaren edizio berria aurkeztu du, aurten Beethoven eta Brahmsen omenez egingo dena. Jaialdiaren web gunean aurkitu dezakezue informazio guztia.

    Behotsik orkestrak martxoaren 7an, ostirala, arratsaldeko 20:30tan joko du, Bilboko Euskalduna Jauregiko Vienako Lorategiak Kioskoan, kontserbatorioen atalaren barruan. Beethovenen Egmont, obertura opus 84 eta piano eta orkestrarentzako 5. kontzertua opus 73 “Emperador”, eta Brahmsen 4. hungariar dantza joko ditugu.

    Bertan ikustea eta kontzertuaz gozatzea espero dugu.

  • Musika-Música 2014

    Musika-Música 2014

    Pasa diren hilabeteetan aurreratu genuen bezala, eta baieztapen ofiziala jasorik, Behotsik orkestrak Musika-Músika 2014 jaialdiaren edizio berrian parte hartuko du, ‘Beethoven eta Brahms, Bilbon elkarturik’.

    Jaialdia martxoaren 7, 8 eta 9an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Oraindik ez dakizkigu ordutegiak, baina hoien berri daukagunean jakinaraziko dizuegu, edo zuek begiratu ahal duzue jaialdiaren webgune ofizialean.