Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • Itoiz eta Mussorgsky, Behotsik etxe bat eraikitzen

    Itoiz eta Mussorgsky, Behotsik etxe bat eraikitzen

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4866366/de-itoiz-mussorgsky-behostik-creando-casa/

    Unai Ibáñez eta Borja Mollák, Behotsik gazte orkestrako kideak, Itoizen musika Modest Petrovich Mussorgsky errusiar konpositorearenarekin lotu dute aste honetan. Eta partitura batekin egin beharrean, plano bat sortuz egin dute. Bi puntu musikalak lotzen dituen etxe bat. Teilatutik eraikitzen hasi zuten etxea.

    Behotsik

    26 maiatza, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Raffaella Carrà eta John Williams, Behotsiken loturarik ‘bromazaleena’

    Raffaella Carrà eta John Williams, Behotsiken loturarik ‘bromazaleena’

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4846177/de-raffaella-carra-john-williams-union-bromista-behotsik/

    Ostirala da eta Behotsik Graffitira dator beraien beste lotura bat egiteko: kasu honetan, Raffaella Carrà italiarra eta John Williamsen artekoa. Eta oraingoan are eta bereziagoa da, izan ere, Ioritz Madariagak, hirukote kolaboratzailearen parte, agur esaten du, nahiz eta berak esan duen moduan, agurra ez den, gero arte bat baizik.

    Eta beste era batera ezin izango zenez, Graffitin barre eta negarraren arteko agurra prestatu diogu.

    Behotsik

    19 maiatza, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Ekainean Bilbao-Basurto ESIko IV. Prestakuntza Jardunaldietan

    Ekainean Bilbao-Basurto ESIko IV. Prestakuntza Jardunaldietan

    Datorren maiatzaren 30etik ekainaren 1era bitartean Bilboko EHUko Paraninfoan ospatuko diren Bilbao-Basurto ESIko IV. Prestakuntza Jardunaldietan parte hartuko du Behotsik Orkestrak.

    2013. urtean ere Bilbo Eskualdeko IX. Prestakuntza Jardunaldietan parte hartu genuen, argazkian ikus daitekeen moduan. Kontzertua Jardunaldien amaiera-ekitaldian ospatuko da, ekainaren 1ean, arratsaldeko 19:30etan, EHU Paraninfoko Bizkaia Aretoan.

    Behotsik

    16 maiatza, 2017
    Berriak
    Bilbo, Kontzertua, Osakidetza
  • #BehotsikGraffiti: Dustin O’Halloran eta Luis Mariano, 4 abestitan

    #BehotsikGraffiti: Dustin O’Halloran eta Luis Mariano, 4 abestitan

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4830619/de-luis-mariano-dustin-ohalloran-nuevo-reto-orquesta-behotsik/

    Behotsik

    12 maiatza, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • La Flauta Mágica. Tu primera ópera

    La Flauta Mágica. Tu primera ópera

    Behotsik Orkestrak, Ópera Divertimento talde lirikoarekin batera, ‘La Flauta Mágica. Tu primera ópera’ aurkezten du, umeei zuzendutako opera ikuskizuna, musika lirikoaren mundura hurbiltzeko eta Mozarten Flauta Magikoaz gozatzeko aukera.

    Antzinako garaiak. Taminok eta Papagenok, Ilargi Erreginaren konpainia dama den Oscurillak iruzur eginda, Eguzki Errege maltzurrak gatibu daukan Paminaren erreskateari ekingo diote. Hasierako lekualdatze fisikoa barne bidaia bihurtuko da. Eguzki Erregea jakintsu espiritual eta justua dela ikusiko da; Ilargi Erregina, izaki irrazional eta gaiztoa.

    Ópera Divertimento taldea 2000. urtean sortzen Ana Isabel Salomón sopranoaren eta Andoni Barañano tenorearen eskutik, talde gazte, profesional eta kalitatezkoa izateko asmoarekin. Taldea Lirikaren itxurazko mundu zail eta ulertezina umeen eta familien publikora hurbiltzen saiatzen da.

    ‘La Flauta Mágica. Tu Primera Ópera’ ikuskizunaren bi emanaldi egingo dira. Alde batetik, ekainaren 18an Bilboko Campos Elíseos Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Kontzertu horretarako sarrerak jadanik salgai daude, 10 edo 15€-ko prezioan.

    Beste alde batetik, Madrilera bidaiatuko dugu, ekainaren 25ean kontzertu bat emateko. Lekua eta ordutegia oraindik zehazteke daude.

    Madrilen, JOECOM orkestrarekin batera

    Madrilgo kontzertua berezia izango da hainbat arrazoi direla eta. Madrilera kontzertu bat ematera bidaiatzeak suposatzen duenaz gain, kontzertu horretarako Ópera Divertimento taldeaz aparte, JOECOM Orkestrarekin bat egingo dugu.

    Madrilgo Ikasle eta Ikastetxe Nagusietako Gazte Orkestra JOECOM 2013. urtean sortzen da musikak batzen dituen ikasle talde baten eskutik, beraien pasioaz elkarrekin gozatzeko. Ordutik hona, Alejandro Puerta Cantalapiedraren zuzendaritzapean hainbat kontzertu eman dituzte baita Madrilgo Auditorio Nazionalean ere.

    Behotsik Orkestra sortu zen ideia antzekoekin abiatu zen JOECOM ere; horregatik, ziur gaude esperientzia polita izango dela.

    Behotsik

    8 maiatza, 2017
    Berriak
    Bilbo, JOECOM, Kontzertua, La Flauta Mágica. Tu Primera Ópera, Madrid
  • #BehotsikGraffiti: Eneritz Furyak eta Montserrat Caballé, 4 abestitan

    #BehotsikGraffiti: Eneritz Furyak eta Montserrat Caballé, 4 abestitan

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4815168/de-eneritz-furyak-montserral-caballe-mano-behotsik/

    Behotsik

    5 maiatza, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa

Proudly Powered by WordPress