Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • Borja Mollá hiruhilekoko irabazle argia izan da

    Borja Mollá hiruhilekoko irabazle argia izan da

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5483502/borja-molla-vencedor-trimestre-reto-orquesta-behotsik/

    Aste honetako irabazlea Asier Lemos izan da, ‘Graffiti’-n Lourdes bere ama elkarrizketatu zuten momentua gogoratuz. Izaroren Paradise abestia jarri dio. Unai Ibáñezek Arraza Diskriminazioaren Kontrako Eguneko debateko hitzak ekarri ditu, Michael Jacksonen Black or White abestiarekin lotu dituelarik. Borja Mollák, Irati Jiménezek Troyako Palmondoari buruz hitz egin zuenekoa ekarri du, tenore eta soprano baten arteko orgasmo musikala jartzeko.

    Aste honetako erronka freskagarri poto bat, inbidia eta Erromako hiria lotzea zen, eta horretarako The Young Pope telesailaren soinu banda erabili dute.

    Hurrengo erronka garabi bat, Marte eta Jesús Gil musikaren bidez lotzea izango da.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/03/23/2266102/20180323_19271609_0011104582_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    23 martxoa, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Kontzertua Motsukora manga eta anime jardunaldietan

    Kontzertua Motsukora manga eta anime jardunaldietan

    Datorren 2018ko apirilaren 4tik 7ra, MoTsuKora elkarteak XX. Manga eta Anime Jardunaldiak ospatuko ditu Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean, eta bertan parte hartuko dugu apirilaren 7an kontzertua emanez.

    MoTsuKora manga, animea, bideojokoak eta japoniar kultura (batez ere aro berriko eta gazte-kultura) Euskadin zabaltzeari ematen dion gazte-elkarte bizkaitar bat da. Bere XX. urteurren honetan, mota askotako doako ekintzak prestatu dituzte: filme eta telesailen proiekzioak, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak…

    Gainera, Motsukora elkarteak antolatutako jardunaldi hauek Japonia eta Espainiaren arteko Harreman Diplomatikoen Ezarpenaren 150. Urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldietako bat izango da.

    Jardunaldien inguruko informazio gehiago izateko, elkartearen webgune berezian sar zaitezkete. Bestela, apirilaren 7an, arratsaldeko 17:00etan, Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean ikusiko dugu elkar, manga eta anime munduko soinu banda onenak entzuteko.

    Behotsik

    21 martxoa, 2018
    Berriak
    Barakaldo, Kontzertua, Motsukora
  • Borja Mollák bere burua hobetu du musikaz eta humorez betetako argudiaketarekin

    Borja Mollák bere burua hobetu du musikaz eta humorez betetako argudiaketarekin

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5473130/la-actualidad-semanal-musica-joven-orquesta-behotsik–/

    Asier Lemosek, aste batez atseden hartu eta gero, fake news berrien identifikazioari buruzko momentu bat ekarri du, zeini  Rolling Stonesen musika jarri dion. Unai Ibáñezek ere talde honen musika erabili du Bilboko Udalaren mugikortasun planari soinu banda jartzeko.

    Borja Mollák, asteko puntua lortzeaz gain, mundu guztia harritu du azukrerik gabeko elikagaiak aurkitzeko zailtasunaz hitz egiten zuen ‘Ganbara’ko momentua Indiana Jonesen Soinu Bandarekin loturaren zergatia arrazoitzeko azalpenekin. Modu berdinean bere burua hobetu du Mafalda, wind surfa eta arte barrokoa musikarekin elkartuz. Horretarako, Astor Piazzolaren La muerte del ángel erabili du.

    Modu honetan Boja Mollá buruan doa 5 punturekin, Unai Ibáñez laurekin eta atzekaldean Asier Lemos eta Ioritz Madariaga bakoitzak puntu bana duelarik. Datorren asterako erronka freskagarri poto bat, inbidia eta Erromako hiria lotzea izango da.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/03/19/2263838/20180319_11533104_0011091735_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    16 martxoa, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Karmele eta Haizea, Euskadiko Musikari Gazteak

    Karmele eta Haizea, Euskadiko Musikari Gazteak

    Pasa den asteburuan Bilboko J. C. De Arriaga Musika Kontserbatorioan ospatu da Euskadiko Musikari Gazteak Lehiaketa, eta aurtengo XII. edizio honetan gure orkestrako bi kidek parte hartu dute, Karmele Castillo gure biolontxelo jolea eta Haizea Lores gure tronpa jolea.

    Karmelek hari modalitateko A mailan (16-19 urte) parte hartu du, J. S. Bachen biolontxeloarentzako 3. Suiteko Preludioa, Saint-Saënsen biolontxeloarentzako 1. kontzertuko 1. eta 2. mugimenduak, eta  Paganinik Rossiniren gai baten inguruan eginiko bariazioak interpretatuz.

    Haizeak, bere aldetik, Mozarten tronparako 3. kontzertuko 1. mugimendua, Straussen 1. kontzertuko 1. mugimendua, eta Bernhard Krolen Laudatio for Solo Horn jo ditu, Haize metaleko A mailan.

    Benetan pozgarria da Euskadiko Musikari Gazteak bezelako lehiaketetara aurkezten diren artistatzarrak gurekin edukitzea, eta gainera, sarituak direnean are gehiago. Karmelek harizko instrumentuen A mailan 2. saria lortu du, eta Haizeak, haize metaleko A mailako ohoreko aipamena. Gainera, gure kide izandako Tristán Gonzálezek ere ohorezko aipamena jaso du harizko instrumentuen A mailan. Zorionak guztioi!

    Behotsik

    13 martxoa, 2018
    Berriak
    Sariak
  • Dirua duen gutun-azala, pandereta eta tximileta batentzako musika

    Dirua duen gutun-azala, pandereta eta tximileta batentzako musika

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5458182/musica-dinerito-pandereta-mariposa/

    Aste honetan Behotsik Gazte Orkestraren erronka dirua duen gutun-azala, pandereta eta tximeleta bat lotzea zen. Desafioa gainditu dute Taburete taldea eta beraien Mariposas abestia erabiliz.

    Gaur puntuz berdindu dute Borja Molla eta Unai Ibáñezek. Borjak migranteei buruzko elkarrizketa soziala aukeratu du, zeini Jack Careyren The Emigrants Story jarri dion, beraien etxea utzi behar duten pertsonei eskainitako abesti irlandar bat hain zuzen ere. Unaik hautatutako EiTB Focusi buruzko elkarrizketa politikoa LMFAO taldearen I’m sexy and I know it abestiarekin amaitu da.

    Modu honetan, Borja Mollák eta Unai Ibáñezek lau puntu dituzte. Bitartean, atzean geratzen dira Ioritz Madariaga eta Asier Lemos puntu bakarrarekin.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/03/12/2260768/20180312_13445110_0011076722_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    9 martxoa, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Ametsen eta kontzertu ekonomikoaren artean hegan egiten duen musika

    Ametsen eta kontzertu ekonomikoaren artean hegan egiten duen musika

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5437817/musica-vuela-suenos-concierto-economico/

    Borja Mollák lortu du aste honetako entzuleen botoa bere proposamena eta historia klasearekin. Aukeratu duen Radio Euskadiko momentua Dani Álvarezek Boulevard saioan kontzertu ekonomikoaren 140. urteurrenari buruz hitz egin duenekoa izan da. Horretarako Trágala, perro izeneko Cádizko koplilla bat erabili du. Unai Ibañezek bere aldetik Graffiti saioko momentu bat hautatu du zeinetan Ziortza Karranza amestearen garrantziaz mintzatzen zen, zeini Lennonen Imagine abesti mitikoa jarri dion.

    Eguneko sorpresa Mazinger Z, maraka batzuen eta ordenagailu baten teklatuaren arteko erlazioarekin etorri da. Horretarako Vladimir Putin goraipatzen duen eta Ukraniak irabazi zuen urteko Eurovisión lehiaketarako proposatua izan zen errusiar abesti bat aukeratu dute.

    Datorren asterako tximeleta, pandereta eta dirua duen gutun-azal bat lotuko dituzte.

    Aste honetako topaketaren ondoren, Borja Mollá eta Unai Ibañez berdinduta daude bakoitzak hiru puntu dituelarik, eta Ioritz Madariaga y Asier Lemosek jarraitzen diote bakoitzak puntu bakarrarekin.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/03/02/2256750/20180302_19211316_0011058210_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    2 martxoa, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa

Proudly Powered by WordPress