Barrokoan organoa nonahi dagoen instrumentua da: ezin da erlijio-musika ulertu instrumentu hau gabe. Biraderadun organora joaten bagara, kirolean erabiltzen dela ikusi dezakegu, beisbol taldeak animatzeko hain zuzen ere. Baina alde iluna ere badu, izan ere, organoak bilauaren sarrera iragartzeko balio du. Zentzu honetan, Operako Mamuko obertura argi antzeman daitekeen obra da. Hau da gaur Behotsiken musika dendan eskuratuko dugun instrumentua.
Pepi Labrador Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren III. edizioan irabazlea izan da. Bartzelonako umorista honek 2000 euroko saria lortu du Algo Pasa con Pepi bere bakarrizketarekin.
Entzuleek Iñigo de Lascoitiren El crossfit, la nueva normalidad hautatu dute, webguneko 2255 bozkarekin. Iruñeako monologistak 500 euro eraon ditu etxera.
Gainerako finalistak Raquel Torres bilbotarra, Eñaut Zuazo gasteiztarra, Txiki donostiarra eta Hernaniko Noemí Cupido izan dira, Soy selfinómana, Ya no quedan nombres como los de antes, Zu eta zure kuadrila 40 urtekin eta Llorar en público bakarrizketekin hurrenez hurren.
Saioa Segio Arrospide eta Galder Pérezek zuzendu dute, eta aurreko edizioetako monologista irabazleen (Gemma Martínez e Ibon Belandia) parte hartzea izan du, baita Behotsik & Nerea Alberdiren emanaldi musikalak ere, Dj lanetan egon den Miren Narbaizarenaz gain. Epaimahaia Imanol Ituiño mago eta aktoreak, Mery Urcelay aktoreak eta Mikel Zumeta kritikoak osatu dute.
Gaur Unai Ibáñezekin batera Asier Lemos trikitilaria etorri da. Instrumentu hau jotzen duten gazteetako bat da Asier. Leon, Maurizia eta Basilio ahaztezinek arin arina dantzarazi ziguten beraien trikiti, alboka eta panderoarekin. Tapia eta Leturia instrumentuaren iraultzarako beharrezko zubia izan ziren. Eta Kepa Junkerak orbitan jarri zuen beste erritmo eta folklore batzuekin nahastuz.
Rock musikan Smoke in the water abestiaren riffa jo nahi izan dugun moduan, musika klasikoan oboejole, bibolinjole eta txelo joleek bere trebezia agertzeko momentutzarrak daude. Behotsik orkestrako musikariek solo horietako batzuk aukeratu dituzte, hala nola, Tchaikovskiren laugarren sinfoniaren bigarren mugimenduko oboea, Lohengrin operako preludioko bibolinak edo Diktadore Handia filmean entzun daitekeen Wagnerren opera.