Behotsikek Sousa kanpatuta dagoen marinen kanpaleku batera eramaten gaitu. Baina, antza denez, kontzertu batera joan behar izan da, eta soldadutzat hartzen gaituen sarjentuak egiten digu harrera. Kazetariak garela azaldu ondoren, Sousaren mireslea dela onartzen du eta idatzi zituen 100 martxetako batzuk entzuteko aukera dugu. Horien artean, Amerikako Estatu Batuetako ereserki nazionala, “Stars and stripes”.
Helburua gaur egun egiten den musika nolakoa den eta industriak lortu dezakeena Kantigen idazleari erakustea da. Erregeari etorkizunean gertatuko dena erakustea. Behotsiken eskutik.
Historiografia txinatarrak pentsamenduaren historiako enfant terriblea eta Konfuzioren etsai amorratua kontsideratzen du Xi Kang. Bere garaiko gizartea asaldatu zuen aberatsen eta txiroen arteko desberdintasunak ezabatu behar zirela esan zuenean. Bere ikonoklastia dela eta heriotzera eraman zuten, zeini lasaitasunez itxaron zion bere lautea jotzen zuen bitartean. Behotsik Gazte Orkestrako kideek aurkezten digute pertsonai hau.
Bere irudia goratzeko idatzitako konposizio musikalak ziran. Egiaz trobadoreek idatzi al zituzten kantigak? Horrela izan bazen, nork egingo dio aurre erregeari… Behotsikekin denboran zehar egindako bidaiari esker, Alfonso X.ari egia guztia ateratzen ahaleginduko gara.
2019ko urtarrilaren 1a. Behotsikek, gure denbora makinari esker, Vienako Inperialaren urrezko gelan, Musikvereineko eserlekuetako batean jesartzea lortu du. Radetzky Martxaren erritmora txaloak emango ditugu, Vienako Orkestra Filarmonikoaren aurrean hain zuzen ere. Egi bihurtu den ametsa… Nola lortuko ote zuten gainerako ikusleek beraien sarrera? Zer sentituko ote dute mundu osoko gabonetako jaietako ekitaldirik berezienetako batean?
Behotsikekin 1930eko Soriara bidaiatzen dugu, non Anónimo izeneko artzain batek harrera egiten digun. Pertsonai honek abestiak idazten hasi zen bere ahuntzak zaintzen zituen bitartean denpora pasa moduan. Bere lorpenen artean “Los peces en el río”, “Arre borriquito” edo “Adeste fideles” bezalako hain ospetsuak diren gabonetako kantak aurki ditzakegu.
Peru, aitzindari errusiar gazte bat, bere aititearekin bizi da, nor egurgilea den, basoko argigune bateko etxe batean. Egun batean Peru etxetik irteten da, lorategiko atea zabalik utziz, eta txori baten lagun egiten da. Ahate batek atea zabalik dagoela ikusten du eta inguruko urmael batean iger egitera irteten da.
Edozer da posiblea ostiralero Unai Ibañezek eta Borja Mollák ekartzen diguten denbora makina radiofonikoarekin. Oraingo honetan operarik garrantzitsuenaren estreinu mundialera goaz: Mozarten Don Giovanni.
XVIII. mendean, Frantzia musikalki isolatua zegoen. Europako gainerako herrialdeetan ‘intermezzi’ eta opera bufoak nagusitzen ziren bitartean, Frantzia italiar eraginari iragazgaitz mantentzen zen.
Jean Philippe Rameau konposagilea, frantziar musikaren aldekoa, eta Jean Jaques Rousseau filosofoa, italiar musikaren jarraitzailea, bi alderdi bateraezin burutzen zituzten. Behotsikekin denboran zehar bidaiatzen dugu Rameauren Frantziararte.
Behotsik Gazte Orkestrako kide guztiek ‘Graffiti’ko momentuak aukeratu dituzte musika jartzeko. Borja Mollák Monty Pythonen musika satirikoa jarri dio LGTBIQ+ aniztasunari. Asier Lemosek La Pegatina katalanen musika depresioari aurre egiteko, eta Unai Ibañezek Alabama taldearen musika gure baserritarrei buruz hitz egiteko.
Unai Ibáñezek aste honetan irabazi du, eta beraz, hiruhilekoa ere bai.
Beste ostiral batez, Behotsik Orkestrako gazteek Graffiti bisitatzen dute gure programazioko zenbat momenturi beraien soinu banda berezia jartzeko. Albistegiak, magazinak, kirolak… edozein gaik dauka musika posiblea, eta beraiek aproposena aurkitzen dute. Gainera, beraien asteroko erronkan, oraingoan hain desberdinak diren hiru elementu lotu dituzte, sudurra, botoia eta komuneko papera hain zuzen ere. Horretarako, “La Trinca” taldearen Oda al Papel Higiénico abesti mitikoa erabili dute.
Beste aste batez Borja Mollák bere burua hobetu du lotura musikalarekin; aste honetan balea, Nerbioi ibaia eta sumendia lotu behar zituzten, tartean Franco bera agertu delarik. Borja, ordea, azkena gelditu da aste honetako entzuleen bozketan. Irati Jiménezek Lincolnen hitzaldia irakurtzen zuen momentua aukeratu du, zeini Gettysburg filmaren soinu banda jarri dion, hain zuzen ere.
Ioritz Madariagak Argentinan abortuaren despenalizazioaren berri ekarri du, Tchaikovskyren 1812 Oberturarekin erlazionatuz. Unai Ibañezek Gure Esku Dagok Gasteizeko tabernetan egindako diru-bilketaren inguruko polemikarekin irabazi du, Itziarren Semeak taldearen Todo es ETA jarri diolarik.
Egun erabakigarri honen ondoren, Unai lau botorekin gelditu da. Asier Lemosek jarraitzen dio hiru botorekin. Atzealdean, berdinduta, Ioritz Madariaga eta Borja Mollá daude, bakoitzak bi botorekin.
Datorren asteko erronka komuneko papera, botoi bat eta sudurra musikaren bitartez lotzea izango da.
Aste honetan Unai Ibáñez irabazlea izan da, Asier Lemosekin hiru puntutara berdinduz. Unaik Kiss taldearen musika jarri dio skate eta bideo jokoen bere oroitzapenei. Lemosek, bere aldetik, ozeanoei buruzko haurrentzako abesti txepel bat ekarri du gai honetaz hitz egiteko. Borja Mollák ironia erabili du zoritxarrez hain ezaguna bihurtu den Osakidetzako LEPari musika jartzeko. Pedro Pastorren Ja, no te lo crees ni tú abestia jarri dio. Borja, Ioritzekin batera, atzean gelditu da bi punturekin.
Datorren astean musikalki lotuko dituzte balea, Nerbioiko ur jauzia eta sumendia.
Ioritz Madariaga eta Unai Ibáñezek Rajoy edo zentsura-mozioari buruz hitz egin duten momentuak aukeratu dituzte. Unaik Bon Joviren musika jarri du. Ioritzek, ordea, Beethoven aukeratu du.
Borja Mollák bere asteroko hautaketarako momentu graffitero bat ekarri du, non Jaime Calderón ilustratzailearekin Valois komikiari buruz hitz egin genuen. Erdi Aroko komiki honentzako musika aukeraketa Bourreé D’Avignonezen obra bat izan da.
Marsellesaren parodia batekin museo bat, elefante bat eta maiatzeko hilea elkartu ondoren, datorren asterako erronka lantza bat, amildegiak eta mendebaldea musikaren bidez lotzea izango da.
Puntuazioari dagokionez, Unaik irabazi du aste honetan, bi punturekin Ioritz Madariaga eta Borja Mollárekin parean doalarik. Asier Lemosek buruan jarraitzen du hiru punturekin.
Frambuesas y PalomitasAneguriaren hurrengo diska izango da. Orkestra sinfoniko batekin abesten zuela amestu zuen eta bere ametsa egi bihurtu zen Behotsik Gazte Orkestrarekin. Elkarrizketan abeslariak pertsonek makinen aurrean duten garrantzia azpimarratu du. Horregatik, Ane taldeko beste kide batzuekin etorri da, Ibon Larruzea ekoizlea eta Nerea Alberdi moldatzailearekin hain zuzen ere.
Berriketa oso didaktikoa izan da. Lan diskografiko baten masterizazio prozesua azaldu digute, Ibon Larruzeak Euridia Estudioetan egiten duen moduan. Midia zer den ere ikasi dugu, eta gainera, Nerea Alberdik orkestra sinfoniko batentzako moldaketak egitea zer suposatzen duen azaldu digu.
Frambuesas y Palomitas datorren igandean, ekainak 3an aurkeztuko da Bilboko Kafe Antzokian. Gainera, Kobetan izango dira BBK Liveko programazioaren baitan.
Unai Ibáñezek lortu du entzuleek ematen duten asteroko puntua. Boto guztiak berarentzat izan dira maiatzaren 17an, LGTBI-fobiaren kontrako eguna dela eta, ‘Graffiti’n Gasteizko Lumagorri Elkartearekin izan genuen elkarrizketari jarri dion abestiarekin. Lady Gagaren Born this way aukeratu zuen. Espetxeetako instituzioetako funtzionarioen protestek Asier Lemos inspiratu zuten Bruce Springsteenen klasiko bat aukeratzeko.
Erritmo latinoen bidez kable bat, adiskidetasuna eta laku bat lotu ondoren, datorren astean erronka gainditzen saiatuko dira museo baten, elefante baten eta maiatzeko hilearen loturarekin. Sailkapenari dagokionez, Asier Lemosek buruan jarraitzen du hiru punturekin, Borja Mollá eta Ioritz Madariagaren aurretik, bakoitzak bi puntu dituelarik, eta atzealdean Unai, baina jada puntu batekin.