• Fair Saturday ekimenean Gure Señeak-en alde

    Fair Saturday ekimenean Gure Señeak-en alde

    Aurreratu genizuen bezela, Behotsik orkestrak 2015eko azaroaren 28an kontzertua emango du Fair Saturday ekimenaren barruan.

    Fair Saturday kulturaren bidez, gizartea elkartasunerantz mugiarazteko ekimena da, gehien behar dutenei laguntzeko helburuarekin. Azaroaren azken larunbatean ospatzen da, aurten azaroaren 28an izango delarik.

    Kontzertua, esan bezela, azaroaren 28an izango da, 20:00etan, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta kontzertuan lortuko diren irabaziak Gure Señeak elkartearentzat izango dira.

    Derioko Gure Señeak elkarteak gaixotasun arraroak eta minusbaliotasun egoera bereziak dituzten Derioko umeen bizi kalitatea hobetzea du helburu, baita haienganako eta haien familienganako elkartasuna sustatzea.

    Beti bezela, kontzertura gonbidatuta zaudete, baina oraingoan, zuen laguntza gehiago behar dugu, Fair Saturday ekimenak bilatzen duen elkartasuna lortzeko.

  • Radio Euskadiko Boulevard saioan

    Radio Euskadiko Boulevard saioan

    Atzo goizean Ioritz eta Unai gure kideak Radio Euskadiko Boulevard saioan egon ziren orkestrari buruz hitz egiten. Urko Aristi eta Miriam Duquerekin egindako elkarrizketan, Behotsik eta EuroCameratari buruz hitz egiten zuten, orkestraren sorrera eta historia birpasatuz, eta aurtengo denboraldiari begira prestatutako gauzak komentatuz.

    Hemendik eskerrak bidali nahi dizkiegu Urko eta Miriami, gurekin izandako jarreragatik eta gure proiektu xume hau ezagutzera emateagatik. Jarraian entzun ahal duzue atzoko elkarrizketa.