Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • Fair Saturday ekimenean Gure Señeak-en alde

    Fair Saturday ekimenean Gure Señeak-en alde

    Aurreratu genizuen bezela, Behotsik orkestrak 2015eko azaroaren 28an kontzertua emango du Fair Saturday ekimenaren barruan.

    Fair Saturday kulturaren bidez, gizartea elkartasunerantz mugiarazteko ekimena da, gehien behar dutenei laguntzeko helburuarekin. Azaroaren azken larunbatean ospatzen da, aurten azaroaren 28an izango delarik.

    Kontzertua, esan bezela, azaroaren 28an izango da, 20:00etan, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta kontzertuan lortuko diren irabaziak Gure Señeak elkartearentzat izango dira.

    Derioko Gure Señeak elkarteak gaixotasun arraroak eta minusbaliotasun egoera bereziak dituzten Derioko umeen bizi kalitatea hobetzea du helburu, baita haienganako eta haien familienganako elkartasuna sustatzea.

    Beti bezela, kontzertura gonbidatuta zaudete, baina oraingoan, zuen laguntza gehiago behar dugu, Fair Saturday ekimenak bilatzen duen elkartasuna lortzeko.

    Behotsik

    21 iraila, 2015
    Berriak
    Bilbo, Fair Saturday, Gure Señeak, Kontzertua
  • Behotsiken argazki berriak

    Behotsiken argazki berriak

    Behotsik orkestrak otsailaren 24an EHU/UPV Areto Nagusiko Bizkaia Aretoan Gure Señeak elkartearen alde eman zuen kontzertuko argazki berriak daude. Ikus itzazu gure galerian.

    Behotsik

    21 maiatza, 2013
    Berriak
    Argazkiak, Bilbo, Gure Señeak, Kontzertua
  • Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna

    Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna

    Ostegun honetan, otsailak 28, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna dela eta, Behotsik orkestrak kontzertua emango du orkestra txikiarekin Gure Señeak elkartearen alde, 19:00etan Derioko Kultur Birikan.

    Behotsik

    26 otsaila, 2013
    Berriak
    Gure Señeak, Kontzertua

Proudly Powered by WordPress