• Maisutasunezko ikasturte amaiera Behotsikekin

    Maisutasunezko ikasturte amaiera Behotsikekin

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsik Gazte Orkestrako kide guztiek ‘Graffiti’ko momentuak aukeratu dituzte musika jartzeko. Borja Mollák Monty Pythonen musika satirikoa jarri dio LGTBIQ+ aniztasunari. Asier Lemosek La Pegatina katalanen musika depresioari aurre egiteko, eta Unai Ibañezek Alabama taldearen musika gure baserritarrei buruz hitz egiteko.

    Unai Ibáñezek aste honetan irabazi du, eta beraz, hiruhilekoa ere bai.

  • Klasikoa eta rocka, Pozalaguako auditoriumean

    Klasikoa eta rocka, Pozalaguako auditoriumean

    Aurten, 17-18 denboraldia luzatzen ari zaigu, eta datorren uztailaren 13an Karrantzako Udalak antolatzen duen Pozalagua Jaialdian parte hartuko dugu, kontzertu bikoitza emanez.

    Pozalagua Jaialdia 20 urte baino gehiagoz ospatu izan da Karrantzako Pozalagua kobazuloen aurrealdean kokatuta dagoen Pozalagua anfiteatroan, antzinako dolomia harrobian zizelkatuta. Adituen arabera, berdingabeak dira bere eskala eta akustika. Horregatik, leku apropos eta polita izango da gure musika erakusteko.

    Jaialdia uztailaren 13 eta 14an ospatuko da, eta sarrera doakoa izango da, musika eta dantzaz gozatzeko aukera paregabea.

    Klasikoa eta rocka egun berean

    Guk bi kontzertu emango ditugu uztailaren 13an, musika mota desberdin bi aurkeztuz.

    Alde batetik, arratsaldeko 20:30ean kontzertu klasikoa emango dugu. Bertan, Arriaga, Guridi eta Beethovenen musika joko dugu, beste obra batzuen artean.

    Beste alde batetik, gaueko 22:30ean, Symphonic Rock Tour 2.0 birarekin jarraituz, rock musikako abesti ospatsuenen errepasoa egingo dugu Caledonian Road taldeko gure lagunekin.

    Gure kontzertuez gain, hurrengo egunean, Un vasco en Sevilla eta Tutte contro Verdi ikuskizunak etorriko dira, baina ez ahaztu gurekin zita duzuela Bilbao BBK Live jaialdian Aneguriarekin emango dugun kontzertuan.

    Guretzat hain berezia izango den egun horretan gurekin egotea espero dugu, hain berezia den leku honetan eta mimoz prestatzen ari garen askotariko programa honekin.

  • Behotsikek botoia, sudurra eta komuneko papera musikatzen du

    Behotsikek botoia, sudurra eta komuneko papera musikatzen du

    Jatorrizko artikulua hemen


    Beste ostiral batez, Behotsik Orkestrako gazteek Graffiti bisitatzen dute gure programazioko zenbat momenturi beraien soinu banda berezia jartzeko. Albistegiak, magazinak, kirolak… edozein gaik dauka musika posiblea, eta beraiek aproposena aurkitzen dute. Gainera, beraien asteroko erronkan, oraingoan hain desberdinak diren hiru elementu lotu dituzte, sudurra, botoia eta komuneko papera hain zuzen ere. Horretarako, “La Trinca” taldearen Oda al Papel Higiénico abesti mitikoa erabili dute.

  • Borja Mollá bere kideekin harrituta, eta alderantziz

    Borja Mollá bere kideekin harrituta, eta alderantziz

    Jatorrizko artikulua hemen


    Beste aste batez Borja Mollák bere burua hobetu du lotura musikalarekin; aste honetan balea, Nerbioi ibaia eta sumendia lotu behar zituzten, tartean Franco bera agertu delarik. Borja, ordea, azkena gelditu da aste honetako entzuleen bozketan. Irati Jiménezek Lincolnen hitzaldia irakurtzen zuen momentua aukeratu du, zeini  Gettysburg filmaren soinu banda jarri dion, hain zuzen ere.

    Ioritz Madariagak Argentinan abortuaren despenalizazioaren berri ekarri du, Tchaikovskyren 1812 Oberturarekin erlazionatuz. Unai Ibañezek Gure Esku Dagok Gasteizeko tabernetan egindako diru-bilketaren inguruko polemikarekin irabazi du, Itziarren Semeak taldearen Todo es ETA jarri diolarik.

    Egun erabakigarri honen ondoren, Unai lau botorekin gelditu da. Asier Lemosek jarraitzen dio hiru botorekin. Atzealdean, berdinduta, Ioritz Madariaga eta Borja Mollá daude, bakoitzak bi botorekin.

    Datorren asteko erronka komuneko papera, botoi bat eta sudurra musikaren bitartez lotzea izango da.

  • Aneguriarekin dantzan amaitu genuen Kafe Antzokian

    Aneguriarekin dantzan amaitu genuen Kafe Antzokian

    Pasa den ekainaren 3ko igandean, nahiz eta arratsaldea gris eta euritsu hasi zen, bero bero amaitu genuen guztiok Aneguriarekin jo ta su dantza egiten, bere Frambuesas y Palomitas diska berriaren aurkezpenean parte hartu ondoren.

    Esan bezala, arratsaldea euritsu hasi zen arren, Kafe Antzokian bildutako 200 pertsona inguruko ikusleak denak emanda egon ziren arratsalde osoan zehar. Bost multzotan banatuta egon zen ikuskizuna, Aneguriak jorratzen dituen musika mota desberdinak ekarri zituen, laster argitaratuko den eta guk parte hartu dugun Frambuesas y Palomitas diska berriarekin hasita.

    Guretzat kontzertu desberdina izan zen hau, musika motagatik, tokiagatik, base bat edukitzeagatik, baita zutunik jotzegatik ere. Hala ere, gogoz hartu genuen erronka eta primeran pasatu genuen. Are gehiago, oso labur egin zitzaigun eszenatoki gainean egon ginen 20 minutu eskas horiek.

    This slideshow requires JavaScript.

    Horren ondoren, ez ginen etxera joango. Horregatik, eta Aneguriaren energiaz beteriko musika dantzagarriak lagunduta, ikusleen artean sartu eta gainerako kontzertua ikusi genuen, abesten, dantzan eta lagun artean aste bukaera bikaina edukiz.

    Hemen dituzue bideo eta argazki hauek bertan bizitakoa ikus dezazuen, eta gogoratu laster errepikatuko dugula. Uztailaren 14an Bilbao BBK Live jaialdian egongo gara Aneguriarekin, beraz, etor zaitezte arratsalde ona pasa nahi baduzue.

  • Behotsik ‘Thelma eta Louise’n eran

    Behotsik ‘Thelma eta Louise’n eran

    Jatorrizko artikulua hemen


    Aste honetan Unai Ibáñez irabazlea izan da, Asier Lemosekin hiru puntutara berdinduz. Unaik Kiss taldearen musika jarri dio skate eta bideo jokoen bere oroitzapenei. Lemosek, bere aldetik, ozeanoei buruzko haurrentzako abesti txepel bat ekarri du gai honetaz hitz egiteko. Borja Mollák ironia erabili du zoritxarrez hain ezaguna bihurtu den Osakidetzako LEPari musika jartzeko. Pedro Pastorren Ja, no te lo crees ni tú abestia jarri dio. Borja, Ioritzekin batera, atzean gelditu da bi punturekin.

    Datorren astean musikalki lotuko dituzte balea, Nerbioiko ur jauzia eta sumendia.

  • Minbiziaren aurka musika minutu bat, AECC-ren alde egiten

    Minbiziaren aurka musika minutu bat, AECC-ren alde egiten

    Ostegun honetan, ekainak 7, AECC Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak #1MinutoContraElCáncer ekimena antolatu du, non eguerdiko 12etan Estatu osoa gelditu egingo den, elkartearen Dando La Cara Por Ti entzuteko eta elkarrekin minbiziaren aurkako borrokan historia egiteko.

    AECC Bizkaiaren aldetik proposamena jaso genuenean, pasa den denboraldiko kontzertuan egin genuen bezela, ez genuen zalantzarik izan eta parte hartzea erabaki genuen. Horrela, agenda korapilatsua izan arren, lan egiten hasi eta abestiaren bertsioa sortu eta grabatzea erabaki genuen.

    Honen emaitza, ikusgai duzuen bideoa da, Borja Mollá gure kidearen moldaketarekin, gurekin askotan lan egin duen eta lagun dugun Aitor Fernándezen ahotsekin, eta Aitor bera, María Barrado, Igor Giménez gure zuzendaria eta Unai Ibañez gure kidearen koruekin.

    Espero dugu bideoa zuen gustukoa izatea eta minbiziagatik sufritzen ari diren pertsona guztiei ekimen honekin ahal den heinean laguntzea. Gogoratu ezazu zu ere batu ahal zarela ekimenera zure bertsioa eginez edo gurea elkarbanatuz. Har ezazu minbiziaren aurka musika minutu bat.

  • Aneguriaren Frambuesas y Palomitas diskoaren aurkezpena Behotsik orkestrarekin batera

    Aneguriaren Frambuesas y Palomitas diskoaren aurkezpena Behotsik orkestrarekin batera

    Jatorrizko artikulua hemen


    Aneguriak ekainaren 3an Frambuesas y palomitas lana zuzenean aurkeztuko du Kafe Antzokian. Kontzertu berezia eta disko berezia da oraingo, Anerekin batera Behotsik Orkestra egongo da. Apirila eta maiatzean buru belarri dabiltza lanean, diskoa grabatzen eta zuzeneko prestatzen, Ane Guria izan da gurean. Dana edo ezebez horrela aurkeztu du igandeko kontzertua, diskoa ekaina bukaeran argitaratuko du.

  • Zentsura-mozioak Behotsikekin jarraitzen du

    Zentsura-mozioak Behotsikekin jarraitzen du

    Jatorrizko artikulua hemen


    Ioritz Madariaga eta Unai Ibáñezek Rajoy edo zentsura-mozioari buruz hitz egin duten momentuak aukeratu dituzte. Unaik Bon Joviren musika jarri du. Ioritzek, ordea, Beethoven aukeratu du.

    Borja Mollák bere asteroko hautaketarako momentu graffitero bat ekarri du, non Jaime Calderón ilustratzailearekin Valois komikiari buruz hitz egin genuen. Erdi Aroko komiki honentzako musika aukeraketa Bourreé D’Avignonezen obra bat izan da.

    Marsellesaren parodia batekin museo bat, elefante bat eta maiatzeko hilea elkartu ondoren, datorren asterako erronka lantza bat, amildegiak eta mendebaldea musikaren bidez lotzea izango da.

    Puntuazioari dagokionez, Unaik irabazi du aste honetan, bi punturekin Ioritz Madariaga eta Borja Mollárekin parean doalarik. Asier Lemosek buruan jarraitzen du hiru punturekin.