• Mundu berri baten aldeko sinfonia: kontzertu irekia

    Mundu berri baten aldeko sinfonia: kontzertu irekia

    Oraingoan sorpresa berezi batekin gatoz. Jakin dakizuenez, datorren astean Fair Saturday 2019 ospatuko dugu, prestatzen ari garen Emakumeak eta artea: itzaletatik argitara kontzertuarekin. Baina Fair Saturday eguneko goiza zurekin igaro nahi dugu, eta horretarako kontzertu ireki bat antolatu dugu.

    Kontzertu irekia? Bai! Ideia hauxe da: hartu ezazu zure instrumentua, ekarri zure partiturak, gure orkestrarekin bat egin eta egin dezagun musika! Horrela, Fair Saturday 2019 egun hau jarriko dugu erakusleihoan, eta musikak, eta kulturak orokorrean, behar duen garrantzia eskatuko diogu gizarteari. Kontzertu honetarako esloganak dioen bezala, ekar ezazu zure arma eta erein ezazu zure hazia.

    Kontzertu edo esperimentu berezi hau Bilbon egingo dugu, Zubiarte merkataritza zentroan, azaroaren 30eko goizeko 12etan, eta egun honetan Antonín Dvořáken Mundu Berriaren Sinfoniaren 4. mugimendua joko dugu. Eta nor etorri daiteke? Mundu guztia gonbidatuta dago!

    Musika instrumentu bat jotzen baduzu, gure orkestran lekua izango duzu. Hartu zure instrumentua eta gurekin bat egitea baino ez duzu. Esteka honetan aurki dezakezu informazio guztia.

    Instrumenturik jotzen ez baduzu ere, etorri egin behar duzu! Esperimentu honetan parte hartzea berezia izango da, kontzertuak berak suposatzen duen garrantziaz gain (gizarteak musika eta kulturaren bitartez mundu berri bat eraikitzen) egun horretan sorpresa ugari egongo direlako. Ez dizugu pista handirik emango, baina etor zaitez musika egiteko gogoekin.

    Beraz, bertan espero zaitugu, zure instrumentuarekin, edo ikusle moduan, baina eraiki dezagun mundu berri bat, gure armekin, gure instrumentuekin, milaka hazi ereiteko. Gogoratu, azaroaren 30ean, goizeko 12etan, Zubiarte merkataritza gunean.

  • Behotsiken dendara goaz sitar bat erostera

    Behotsiken dendara goaz sitar bat erostera

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsikekoek instrumentu moldakorra dela esaten digute, soinu delikatu eta distiratsua duena, ragen garapen geldoa adierazteko ezinhobea dena, baita interpretazio birtuosoa egiteko ere. Harizko instrumentua da, gitarraren familiakoa, baina gider handiagoarekin. 60. hamarkadan oso ezaguna izan zen beatlemaniaren barruan.

  • Zanfoña edo txiroaren gaita

    Zanfoña edo txiroaren gaita

    Jatorrizko artikulua hemen


    Arreta jarri ezazue margolaritzaren maisu handien obretan; bodegoi horretan, atzekaldean, itxuraz bibolina izan daitekeen instrumentu bat agertzen da. Zanfoña edo zanfonaz ari gara. Harizko instrumentua da, eskuleku bat biratuz jotzen dena. Eskuleku honek karkasa barrualdeko gurpil bat birarazten du, eta gurpilak hari batzuk igurzten ditu, soinua sortuz. Zanfonaren aldaera asko daude, Europa osoan zehar hedatu zelarik. Inguruan zamorar gaita edo txiroaren gaita bezala ere ezagutzen dugu. Behotsiken instrumentu dendan aurkitu dezakegun bitxikerietako bat da, beti bezain harrigarri.

  • Emakumeen eta beraien artearen Fair Saturday

    Emakumeen eta beraien artearen Fair Saturday

    Aurreko urteetan bezela, aurten ere datorren azaroaren 30ean ospatuko den Fair Saturday 2019 ekimenean parte hartuko dugu. Oraingo honetan, emakume musikari eta artistaren irudia nabarmendu nahi izan dugu, eta horretarako, “Emakumeak eta Artea: itzaletatik argitara” kontzertua prestatu dugu. Ongizatezko kontzertua izanik, egun horretan Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan bildutako diru guztia Alboan GKEarentzat joango da.

    “Emakumeak eta Artea: itzaletatik argitara” kontzertuak emakumea taula gainean jarriko du. Historian zehar, musikaren munduan ere, emakumea bigarren maila baten egon izan da beti, nahiz eta bere garrantziak eta kalitateak beste leku bat merezi duen. Horregatik, aspaldiko eta gaur egungo musikariak ekarri nahi izan ditugu kontzertu honetan. Anne Dudley, Florence B. Price, Rachel Portman, Lady Gaga, Pinar Toprak eta Lisa Gerrarden musika joko dugu, eta Nerea Alberdi eta Paula Olaz euskal konpositore gazteak gurekin izango ditugu beraien obrak zuzentzeko.

    Baina dena ez da musika izango. Emakume artista ere presente egongo da, eta kontzertuan zehar emakume gehiago igaroko dira oholtzatik, bakoitza bere artea erakutsiz: pintura, dantza… Pixkanaka iragarriko ditugu nortzuk egongo dira gurekin.

    Fair Saturday mugimenduaren baitan

    Fair Saturday artistek eta kultura-elkarteek garatutako kultura eta giza izaerako mugimendu globala da. Artista eta kultura-elkarte hauek azaroaren azken larunbatean modu masiboan jardungo dira ekitaldi bakoitzarekin GKE edo proiektu sozial bat bultzatuz.

    Aurreko urteetan Ha Ha Tay – son risas de Gandiol edo Vass Sanfilippo Euskadi bezalako elkarteekin lan egin ondoren, aurten Jesusen Lagundiak bultzatutako Alboan elkartearekin bat egingo dugu. Elkarteak munduan desberdinkeriak sortzen dituzten bidegabekeriak salatuko dituzten herritar globalak prestatzeko lan egiten dute, guztion ongia sustatuz eta bai tokian-tokian bai globalki pobrezia sortzen duten egiturak eraldatuz.

    Aipatu behar dugu, Fair Saturdayk beti eman digun laguntzaz gain, aurten Laboral Kutxa ere egongo dela gure ondoan, kontzertu hau aurrera eramateko behar den azpiegitura guztiarekin lagunduz.

    Beraz, ez ezazu sorpresaz beterik egongo den kontzertu hau galdu, eta etor zaitez Fair Saturday 2019 egunera, datorren azaroaren 30ean, arratsaldeko 7:30ean, Bilboko Deustuko Unibertsitateko Paraninfora, elkarrekin gure gizartean hain beharrezkoa den kultura bultzatzera.