• Badator 17-18 denboraldia

    Badator 17-18 denboraldia

    Orkestraren 5. urteurrenak markatutako denboraldi politaren ondoren, zeinetan proiektu bereziak egin genituen, 17-18 denboraldia aurkezten dizuegu. Denboraldi potentea dugu aurretik eta energiaz eta gogoz beterik gatoz.

    17-18 denboraldi honetan musikarekin gozatzen jarraituko dugu, baina zuen parte hartzea areagotu nahi dugu. Horregatik, “Musikaz busti zaitez. Izan Behotsik” leloarekin, gurekin blai egitera gonbidatzen zaituegu, musikarekin gozatzera, eta Behotsik Orkestraren parte izatera, modu batean edo bestean, baina musika ardatz izanik, lagunen artean disfrutatzera.

    Momentuz proiektu pare bat baino ezin dizkizuegu aurreratu. Alde batetik, aurreko bi urteetan bezala, Fair Saturday ekimenean parte hartuko dugu. Aldi honetan, kontzertu oso berezia prestatzen ari gara, Bilboko toki berezi batean gauzatuko dena eta zeinetan kolaborazio oso bereziak izango ditugun.

    Bestalde, urte amaierarako gabonetako kontzertua prestatzen ari gara, non orkestraren parte eta lagun diren konpositore gazte biren obra berriak estreinatuko ditugun. Momentu polita izango da, bai beraientzat bai orkestrarentzat, obra bat estreinatzen dugun lehenengo aldia izanik.

    17-18 denboraldia honen parte sentitu eta musikaz gozatu nahi baduzu, ez ahaztu Behotsik Orkestran parte hartu ahal duzula, bai musikari gisa instrumenturen bat joz gero, bai bazkide moduan. Zure zain gaude, eta gogoratu, MUSIKAZ BUSTI ZAITEZ! IZAN BEHOTSIK!

  • Parte hartu Behotsik Orkestran

    Parte hartu Behotsik Orkestran

    Gaur egun orkestra ez dago guztiz beterik, hortaz, zure denbora librean musika praktikatzeko interesa izanez gero, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu, musika talde berezi honetan sartu ahal izateko.

    BETETZEKO PLAZAK

    Violin, Viola, Cello, Trompa, Fagot eta Tuba

    Beste edozein instrumentuengatik interesa izanez gero, galdetu.