• Rock gehiago Symphonic Rock Tour 2.0 biran

    Rock gehiago Symphonic Rock Tour 2.0 biran

    17-18 denboraldi honen amaiera lanpetua izango da aurten, eta prestatzen gabiltzan gauza guztien artean, Symphonic Rock Tour 2.0 bira aurkezteko eguna heldu da. Fair Saturday mugimenduaren azken edizioan izandako arrakasta ikusita eta zeinen ondo pasatu genuen gogoratuz, kontzertua errepikatzeko eta borobiltzeko aukera izango dugu. Horregatik, orkestra sinfonikoa rock musikarekin uztartuko ditugu berriro ere genero honetako talde garrantzitsuenen abestiak aurkeztuz.

    Bira labur honetan ere, aurreko aldian bezala, luxuzko konpainia izango dugu. Bilboko Caledonian Road taldea gurekin egongo da rock doinuei indarra emateko. Nahiz eta entseguak gogorrak izan, beti da dibertigarria eurekin lan egin eta musika jotzea.

     

    Birako lehenengo geldialdia, Urduñan

    Symphonic Rock Tour 2.0 bira labur honetako lehenengo kontzertua Urduñako Josefinos Ikastetxean izango da, maiatzaren 19an, arratsaldeko 7etan. Gogo handia daukagu abestiak berriro jotzeko, beraz energiaz beteriko kontzertua izango da.

    Sarrerak apirilaren 11tik aurrera salgai egongo dira eta 3€-ko prezioa izango dute, eta horiek lortzeko bi modu egongo dira. Alde batetik, sarrerak salgai egongo dira Urduñako Llarena tabernan, Lupardika tabernan eta Marrazki tabernan. Beste aldetik, sarrerak erreserbatu ahalko dituzu sarrerak@behotsik.com helbidera mezu elektronikoa bidali edo 685 759 381 eta 665 758 706 zenbakietara deituz. Animatu zaitez eta etorri gutxitan ematen den kontzertu hau ikustera.

    Hala ere, Urduñara etorri ezin bazara, lasai egon Symphonic Rock Tour 2.0 biran kontzertu gehiago egongo baitira. Adi egon gure sare sozialetara hurrengo kontzertuen berri ematen dugunerako.

  • Badator 17-18 denboraldia

    Badator 17-18 denboraldia

    Orkestraren 5. urteurrenak markatutako denboraldi politaren ondoren, zeinetan proiektu bereziak egin genituen, 17-18 denboraldia aurkezten dizuegu. Denboraldi potentea dugu aurretik eta energiaz eta gogoz beterik gatoz.

    17-18 denboraldi honetan musikarekin gozatzen jarraituko dugu, baina zuen parte hartzea areagotu nahi dugu. Horregatik, “Musikaz busti zaitez. Izan Behotsik” leloarekin, gurekin blai egitera gonbidatzen zaituegu, musikarekin gozatzera, eta Behotsik Orkestraren parte izatera, modu batean edo bestean, baina musika ardatz izanik, lagunen artean disfrutatzera.

    Momentuz proiektu pare bat baino ezin dizkizuegu aurreratu. Alde batetik, aurreko bi urteetan bezala, Fair Saturday ekimenean parte hartuko dugu. Aldi honetan, kontzertu oso berezia prestatzen ari gara, Bilboko toki berezi batean gauzatuko dena eta zeinetan kolaborazio oso bereziak izango ditugun.

    Bestalde, urte amaierarako gabonetako kontzertua prestatzen ari gara, non orkestraren parte eta lagun diren konpositore gazte biren obra berriak estreinatuko ditugun. Momentu polita izango da, bai beraientzat bai orkestrarentzat, obra bat estreinatzen dugun lehenengo aldia izanik.

    17-18 denboraldia honen parte sentitu eta musikaz gozatu nahi baduzu, ez ahaztu Behotsik Orkestran parte hartu ahal duzula, bai musikari gisa instrumenturen bat joz gero, bai bazkide moduan. Zure zain gaude, eta gogoratu, MUSIKAZ BUSTI ZAITEZ! IZAN BEHOTSIK!

  • Behotsiken aterki musikalak Graffiti bilduko du berriro

    Behotsiken aterki musikalak Graffiti bilduko du berriro

    Behotsik gazte orkestrako kideak Graffitiko ostiralen parte izatera itzuli dira. Erronka eta asmo berriak dakartzate kutso berrirako. Radio Euskadiko momentu adierazgarrienak lotuko dituzte musikaren bitartez. Gainera, entzuleak sekzio honetako parte aktiboa izango dira. Honela azaldu digute Unai Ibáñez eta Borja Mollák.

    Behotsikek beraien lotura musikal bereziak egiten jarraituko du. Aurten objektuak erlazionatuko dituzte. Datorren astean musika erabiliko dute palangana eta graffiti bat lotzeko.

  • Musikarien bila

    Musikarien bila

    2011. urtean sortu zenetik, Behotsik etengabe hazten dagoen orkestra da. Horregatik, musikari berrien bila gaude.

    Musikaz eta lagunez gozatu nahi baduzu, animatu eta sar zaitez Behotsik orkestran. Interesatuta bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan.

  • Egin zaitez Behotsik Orkestrako bazkide

    Egin zaitez Behotsik Orkestrako bazkide

    Behotsik Orkestrak, bere historian puntu garrantzitsu bat markatuko duen berria dakartzu: gaurtik aurrera, orkestrako bazkide izateko aukera duzu. Horretarako, #WeWantYouBHT leloa duen kanpaina jarri dugu martxan.

    Orain arte, Behotsik Orkestra musika-elkarte moduan funtzionatu izan du, eta bazkide bakarrak orkestran bertan jotzen duten musikariak izan dira. Baina gaurtik aurrera zu ere izan zaitezke bazkide.

    Bazkide izateak hainbat abantaila ditu: orkestrak joko dituen programak proposatzea, kontzertuak ikusteko leku berezia, hileroko Newsletterra orkestraren azken berriekin, sarrera eta opari ezberdinen zozketak… eta beste hainbat gauza!

    Sartu bazkideen atalean eta informatu zaitez. Oso erraza da bazkide bihurtzea eta urteko 39€-ko kuota baino ez da ordaindu behar. Gogoratu, #WeWantYouBHT!