• Borja Mollák zuzenean utzi du saioa

    Borja Mollák zuzenean utzi du saioa

    Jatorrizko artikulua hemen


    Borja Mollák saioa zuzenean uztea erabaki du patinete, eguzki eta konfetiaren arteko lotura azaltzea galarazi diotela argudiatuz. Hori baino lehen denbora izan du lege lehorreko garaiko abesti bat ekartzeko artisau-garagardoaren inguruan hitz egiteko.

    Unai Ibáñezek Beatlesen musika jarri du, Hello, goodbye abestia hain zuzen ere, Cifuentes momentuarentzat. Ioritz Madariagak Kortaturen Mierda de ciudad jarri du ‘La Manada’ren epaia eta Altsasuko gertaerekin erlazionatuz. Azkenik, Asier Lemosek Kaotikoren Rico reprimido abestia hautatu du, pentsiodunei eskainiz.

    Bozketan Ioritz Madariaga irten da garaile, Asier Lemosekin berdinduz bi punturekin. Borja Mollák, laster itzultzea espero dugularik, puntu batekin jarraitzen du eta beti irribarretsu dabilen Unai Ibáñezek punturik gabe.

  • Aneguria rap abeslariarekin kolaborazioa

    Aneguria rap abeslariarekin kolaborazioa

    Denboraldi amaiera potentea izango genuela aurreratu genizuen, eta horregatik, berriekin jarraitzen dugu. Oraingo honetan ilusio berezia egiten digun berri batekin gatoz: Behotsik orkestrak Aneguria rap abeslariarekin lan egingo dugu prestatzen ari den Frambuesas y Palomitas diska berrian eta honen aurkezpen kontzertuetan.

    Aneguria aka La Kieta, Durango eta Bilbo bitartean hezitako abeslari hau rap eta raggamuffin bitartean dabilen “MC” da. Euskarazko bat-bateko rap eta bertso solasetan ibiltzea gustuko duen artista hau Eskina Femenina proiektuaren sortzaileetako bat da. 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana “Horchata de Chufa” izenarekin. Hainbat kolaborazio egin ditu eta Euskal Herriaz gain, atzerriko hainbat herrialdetan abestu du.

    Oraingo honetan, bere Frambuesas y Palomitas diska berria prestatzen ari zelarik, berarekin parte hartzera gonbidatu zigun, eta nahiz eta mundu hau guretzat guztiz berria den, gogoz beterik, baiezkoa eman genion.

    Aste hauetan diskoko abesti batean egingo dugun parte hartzea grabatzen gabiltza Bilboko Euridia estudioetan Ibon Larruzearekin, izugarrizko esperientzia duen eta lagun dugun Nerea Alberdik egindako moldaketekin. Esperientzia polita izaten ari da, eta laster izango duzue emaitza entzuteko.

    Diska berriaren aurkezpena Kafe Antzokian eta Bilbao BBK Live jaialdian

    Frambuesas y Palomitas diskaren grabaketan parte hartzeaz gain, diska zuzenean aurkezteko aukera eman digu Aneguriak, Bilboko Kafe Antzokia eta Bilbao BBK Live jaialdian bezalako lekuetan gainera.

    Horretarako, Nerea Alberdiren moldaketak izango ditugu eta bera izango da zuzendaria bi kontzertu hauetan. Sekulako plazerra hainbat filma eta proiektutako soinu bandaren konposagile eta moldatzaile izan den musikari batengandik ikasi ahal izatea.

    Kontzertuak ekainaren 3an Kafe Antzokian eta uztailaren 14an Bilbao BBK Live jaialdian izango dira. Beraz, apunta itzazu kontzertuen datak eta adi egon zaitez berri gehiagorako.

  • Behotsikek guija barik lotu ditu estoizismoa eta harea ‘Sablearen Dantzarekin’

    Behotsikek guija barik lotu ditu estoizismoa eta harea ‘Sablearen Dantzarekin’

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5546108/behotsik-une-guija-estoicismo-arena-danza-sable/

    Asier Lemos txapelduna izan da trenbideen bilakaerari buruz hitz egiten zuen ‘Boulevard’eko momentu batekin, zeini Barnaked Ladiesen musika jarri dion Big Bang abestiarekin. Borja Mollák asteko momentu graffiteroetako bat ekartzea erabaki du: Irati Jiménez Houdini handiari buruz hitz egin zuenekoa. Mollák Disneyk soinu banda moduan erabili zuen obra jarri dio, Paul Dukasen El aprendiz de brujo. Azkenik, Unai Ibáñez, atzekaldean 0 punturekin jarraitzen duelarik, pertsonek sortzen dugun plastiko gehiegikeriaren inguruan mintzatu da, ‘Ganbara’ko momentu baten bildua. Horretarako REM taldearen It’s the end of the world abestia erabili du.

    Asier Lemosek buruan jarritzen du, orain bakarrik bi punturekin. Bigarren postuan berdinduta Borja Mollá eta Ioritz Madariaga. Eta, lehen esan dugun moduan, Unai erratz-autoa da, baina irribarrea galdu barik. Punturik gabeko motxila eramateak suposatzen duena izango da…

    Datorren astean Behotsik Gazte Orkestra patinete bat, eguzkia eta konfetia abesti bakar batekin lotzen ahaleginduko da.

  • Bilboko TEDxUDeusto hitzaldiei musika jartzen

    Bilboko TEDxUDeusto hitzaldiei musika jartzen

    Datorren maiatzaren 4an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko diren TEDxUDeusto hitzaldietan parte hartuko dugu ekitaldiaren amaierari musika jarriz.

    Azkenengo urteetan hain ospetsua den TED erakundea zabaltzea merezi duten ideiak bultzatzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Orain dela 30 urte hasi zen Kalifornian ospatu zen lau eguneko konferentzia batekin, eta etengabe hazten joan da ekimen desberdinekin. TED txostengileen artean Bill Gates, Jane Goodall, Elizabeth Gilbert eta Richard Branson bezalako pertsonaiak izan dira.

    Merezi duten ideiak bultzatzeko ekimen horien artean, TED erakundeak TEDx izeneko programa sortu du, tokiko ekitaldiz osotutako programa, independienteki antolatua, TED antzeko esperientziak elkarbanatzeko jende multzoa biltzen duelarik.

    Pasa den urtetik ospatzen den TEDxUDeusto hitzaldien aurtengo edizioan, ImpACT leloarekin, ideia harrigarriak azalduko dira, iraultza sor ditzaketen ikuspuntuak. Beraien ikuspegia azalduko duten txostengileak África Baeta, Beatriz González, Borja Monreal, Lucas Gortazar, Lucía Gorjón, Ignacio Alcalde, Ane Agirre eta Borja Cembrero izango dira.

    Hitzaldien arteko itxaronaldiak girotzeko prestatu diren musika emanaldi eta ikuskizunen artean, Behotsik orkestrak parte hartuko du ekitaldiaren itxieran. Hitzaldi interesgarri hauek entzun nahi badituzu, eta bide batez, prestatzen gabiltzan emanalditxoa ikusi, sarrerak salgai daude. Anima zaitez!

  • Behotsiken dantza grekoa, botila bat eta hartz bat

    Behotsiken dantza grekoa, botila bat eta hartz bat

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5526153/el-baile-griego-behotsik-botella-oso/

    Aste honetan Ioritz Madariaga irten da garaile Boulevardeko momentu bat aukeratuz, non Jesús Torquemadak Siriako gerrari buruz hitz egiten zuen eta zeineri “13 días” filmearen soinu banda jarri dion. Unai Ibáñezek ere Boulevardeko momentu bat ekarri du, kasu honetan Club Creativosen topaketari buruzkoa, eta Arnau Griso katalanen Para que el mundo lo vea abestia erabili du. Borja Mollák Idurre Eskisabelek Graffitin Zuberoako hartzen polemikaren inguruan hitz egin zuenekoa hautatu du, zeini Stravisnkyren Petruska Balleta jarri dion. Azkenik, Asier Lemosek Fuera de Juegon Xabi Prieto errealzalearen agurraren inguruan Andoni Iraolari eginiko elkarrizketa erabili du. Queen taldeak jarri dio soinu banda futbolari beraien Show must go on abestiarekin.

    Ostiral honetako Madariagaren garaipenarekin, Ioritz berdinduta dago Lemos eta Mollárekin, bakoitzak puntu bana duelarik. Bitartean, Ibáñez jauna azkena doa, punturik gabe, baina beti irribarretsu.

  • Rock gehiago Symphonic Rock Tour 2.0 biran

    Rock gehiago Symphonic Rock Tour 2.0 biran

    17-18 denboraldi honen amaiera lanpetua izango da aurten, eta prestatzen gabiltzan gauza guztien artean, Symphonic Rock Tour 2.0 bira aurkezteko eguna heldu da. Fair Saturday mugimenduaren azken edizioan izandako arrakasta ikusita eta zeinen ondo pasatu genuen gogoratuz, kontzertua errepikatzeko eta borobiltzeko aukera izango dugu. Horregatik, orkestra sinfonikoa rock musikarekin uztartuko ditugu berriro ere genero honetako talde garrantzitsuenen abestiak aurkeztuz.

    Bira labur honetan ere, aurreko aldian bezala, luxuzko konpainia izango dugu. Bilboko Caledonian Road taldea gurekin egongo da rock doinuei indarra emateko. Nahiz eta entseguak gogorrak izan, beti da dibertigarria eurekin lan egin eta musika jotzea.

     

    Birako lehenengo geldialdia, Urduñan

    Symphonic Rock Tour 2.0 bira labur honetako lehenengo kontzertua Urduñako Josefinos Ikastetxean izango da, maiatzaren 19an, arratsaldeko 7etan. Gogo handia daukagu abestiak berriro jotzeko, beraz energiaz beteriko kontzertua izango da.

    Sarrerak apirilaren 11tik aurrera salgai egongo dira eta 3€-ko prezioa izango dute, eta horiek lortzeko bi modu egongo dira. Alde batetik, sarrerak salgai egongo dira Urduñako Llarena tabernan, Lupardika tabernan eta Marrazki tabernan. Beste aldetik, sarrerak erreserbatu ahalko dituzu sarrerak@behotsik.com helbidera mezu elektronikoa bidali edo 685 759 381 eta 665 758 706 zenbakietara deituz. Animatu zaitez eta etorri gutxitan ematen den kontzertu hau ikustera.

    Hala ere, Urduñara etorri ezin bazara, lasai egon Symphonic Rock Tour 2.0 biran kontzertu gehiago egongo baitira. Adi egon gure sare sozialetara hurrengo kontzertuen berri ematen dugunerako.

  • Iruzur filatelikoak, errege-liskarrak eta Cristiano Ronaldoren txilena

    Iruzur filatelikoak, errege-liskarrak eta Cristiano Ronaldoren txilena

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5526172/timos-filatelicos-peleas-reales-chilena-cristiano-ronaldo/

    Ostiralera bezala, los jóvenes de la Orquesta Behotsik Orkestrako gazteek Radio Euskadiko programazioko momentu desberdinak berreskuratu dituzte eta dagokien musika jarri diete. Gaurkoan, Borja Mollák Forum Filatelikoaren auzia hautatu du. Asier Lemosek, aldiz, Sofía Erregina eta Letizia Erreginak Mallorcako katedralean izan zuten hizka-mizka ekarri du, eta azkenik, Unai Ibáñezek Champions Leaguen Turingo Juventusen aurka Cristiano Ronaldok sartu zuen txilena gola aukeratu du.