• Zorionak eta Urte Berri On 2016

    Zorionak eta Urte Berri On 2016

    Zorionak eta Urte Berri On 2016 Behotsik orkestraren partez!

  • Arrakasta Fair Saturday kontzertuan

    Arrakasta Fair Saturday kontzertuan

    Pasa den larunbatean kontzertua eman genuen Fair Saturday mugimenduaren barruan, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, Gure Señeak elkartearen alde. Itsas Museoko auditorioa guztiz bete zen, eta harrera beroa jaso genuen ikusleengandik. 500€ inguru lortu ziren Derioko Gure Señeak elkartearentzat.

    Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Fair Saturdayko arduradunei, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoari eta Gure Señeak elkarteari gurekin lan egin nahi izateagatik eta emandako erraztasun guztiengatik. Hemen duzue kontzertua zer izan zen laburbiltzen duen bideo txiki bat.

  • Fair Saturday Azpimarra saioan

    Fair Saturday Azpimarra saioan

    Gaurko arratsaldean Unai Ibañez gure kidea ETB1-eko Azpimarra saioan egon da bihar ospatuko den Fair Saturday ekimenari buruz hitz egiten.

  • Euritan Dantzan

    Euritan Dantzan

    Hona hemen pasa den ekainaren 20an Barakaldon Behotsik Symphonic Rock Tour 2015 biraren barruan eskaini genuen kontzertuko Euritan Dantzan abestiaren bideoa. Abestiaren moldaketa Unai Ibañez gure kideak egin du. Jada ikusgai duzue gure YouTube-ko kanal ofizialean.

    Behotsik Orkestra
    Zuzendaria: Igor Giménez

    Gitarra: Javier Garay
    Baxua: Mikel Llona
    Bateria: Alain Egiguren, Joshua Vega
    Perkusioa: Iratxe Aspillaga, Miryam Ortiz

    Kamarak: Ioritz Madariaga, Jokin Ibañez, Jesus Del Val.
    Esker bereziak: Jon Landaluze, Mari Jose Estavillo, Ainhoa Colorado, Karmele Elizaran.

  • Bohemian Rhapsody

    Bohemian Rhapsody

    Hona hemen pasa den ekainaren 20an Barakaldon Behotsik Symphonic Rock Tour 2015 biraren barruan eskaini genuen kontzertuko Bohemian Rhapsody abestiaren bideoa. Jada ikusgai duzue gure YouTube-ko kanal ofizialean.

    Behotsik Orkestra
    Zuzendaria: Igor Giménez

    Ahotsa eta Freddie Mercury: Asier Lemos
    Gitarra: Javier Garay
    Baxua: Mikel Llona
    Bateria: Alain Egiguren, Joshua Vega
    Perkusioa: Iratxe Aspillaga, Miryam Ortiz

    Kamarak: Ioritz Madariaga, Jokin Ibañez, Jesus Del Val.
    Esker bereziak: Jon Landaluze, Mari Jose Estavillo, Ainhoa Colorado, Karmele Elizaran.

  • Behotsik Symphonic Rock Tour 2015

    Behotsik Symphonic Rock Tour 2015

    Behotsik Orkestrak Behotsik Symphonic Rock Tour 2015 aurkezteko plazerra du. Lan askoko hilabete batzuren ostean, hiru kontzertuko bira egingo dugu Bizkaian barrena.

    Behotsik Symphonic Rock Tour 2015 ikuskizunean, rock musikaren historiako obra adierazgarrienak aurkeztuko ditugu, hala nola, Michael Jacksonen Thriller, Nirvanaren Smells Like Teen Spirit edo Led Zepellinen Stairway To Heaven, musika, argi eta bideo joko izugarri batekin.

    Horretarako, gure orkestraz gain, rock talde baten laguntza izango dugu: Javier Garay gitarran, Mikel Llona Paredes baxuan, Alain Egiguren eta Joshua Vega baterian, eta Barakaldoko Kontserbatorioko perkusio taldeko Alejandro Pérez, Miryam Ortiz eta Iratxe Aspillaga. Hemendik gure esker beroenak helarazi nahi dizkiegu.

    Eskerrak eman nahi dizkiegu ere Euskadiko Orkestra Sinfonikoari, Ken Zazpi rock taldeari eta Fernando Velázquez konpositoreari, kontzertu hauek prestatzeko utzitako materialagatik.

    Hauek izango dira bira honetako datak:
    – ekainaren 12a, 20:00, Torrezabal Kultur Etxea GALDAKAO
    – ekainaren 13a, 19:30, Musika Eskola SESTAO
    – ekainaren 20a, 19:30, Clara Campoamor Kultur Etxea BARAKALDO

    Beti bezela, kontzertuetara gonbidatuta zaudete, eta zuen gustukoak izatea espero dugu.

  • Zorionak eta Urte Berri On

    Zorionak eta Urte Berri On

    Zorionak eta Urte Berri On 2015 Behotsik Orkestra osoaren partez.

  • Ikasturtea hastera goaz

    Ikasturtea hastera goaz

    Orain dela bi aste, Behotsik orkestrak ikasturte berri hau hasi zuen. Ikasturte honetarako, programa klasiko bat prestatzen ari gara kurtsoaren lehenengo zatirako, programa barroko bat Musika-Música 2015 jaialdirako eta rock musikadun beste programa bat kurtso amaierarako.

    Hona hemen pasa den larunbateko entseguko irudi batzuk. Gustatuko zaizuela espero dugu.

  • Behotsik – Egmont

    Behotsik – Egmont

    Multicam bideoa, non Behotsik L. v. Beethovenen Egmont obertura entsaiatzen ari den, 2014ko urtarrilaren 18an, Bilbon.

  • EuroCamerata 2013ko bideoa

    EuroCamerata 2013ko bideoa

    Hona hemen pasa den udan EuroCamerata orkestrarekin egin genuen biraren bideo bat. Aurten ere EuroCameratarekin lan egingo dugula aurreratzen dizuegu.

  • Euskal Herria Bizi: bideoa

    Euskal Herria Bizi: bideoa

    Hona hemen Guía Bilbao Bilboko turismoari buruzko interneteko ataritik ateratako bideo txiki bat, asteburu honetan parte hartu dugun Euskal Herria Bizi ikuskizuna laburbiltzeko balio duena. Gutxi barru argazki gehiago igoko ditugu.

  • Laster

    Laster

    Laster… Behotsik – Egmont

  • Euskal Herria Bizi: datak

    Euskal Herria Bizi: datak

    Badakizuen moduan, Behotsik orkestrak Arraizpe Dantza Taldea prestatzen ari den Euskal Herria Bizi ikuskizunean parte hartuko du, non euskal musika eta dantza herrikoiaren historia birpasatuko duten. Baditugu kontzertuen datak:

    – maiatzaren 17 eta 18a – Errekalde, Bilbo
    – ekainaren 14a – Gau Zuria – Bilbo

    Atzoko entsegu orokorraren irudi batzuk uzten dizkizuegu, prestazen ari garena ikus dezazuen.

  • Arraizpe Dantza Taldearekin entsegua

    Arraizpe Dantza Taldearekin entsegua

    Atzo entsegua izan genuen Bilboko Errekalde auzoan bertako Arraizpe Dantza Taldearekin. Aurreratu genuen moduan, euskal dantza talde honek euskal musika eta dantza herrikoiaren historia birpasatuko duen ikuskizuna prestatzen ari da, Euskal Herria Bizi. Bertan parte hartuko dugu eta maiatzean eta ekainean emango ditugu kontzertu pare bat.

    Hona hemen prestatzen ari garenaren zati bat.

  • Kurtsoko lehen entsegua

    Kurtsoko lehen entsegua

    Pasa den larunbatean Behotsik orkestra entsaiatzen hasi zen berriro ere, programa handi batekin eta proiektu berri itxaropentsu askoz betetako kurtso honekin hasteko gogo handiekin. Hona hemen entseguan grabatutako irudi batzuk.

  • Bilboko kaleetan

    Bilboko kaleetan

    Pasa den abuztuaren 8an, beste egun batzuen artean, Behotsik orkestrako kide batzuk Bilboko kaleetan zehar jotzen egon ziren, bertatik buelta bat ematen egon zen jendearen artean arrakasta handia lortuz.