Datorren asteburuan, maiatzaren 17 eta 18a, Euskal Herria Bizi ikuskizunean parte hartuko dugu, Arraizpe Dantza Taldearekin batera, Bilboko Errekaldeko plazan. Behotsikek larunbat goizean eta arratsaldean, eta igande arratsaldean joko du. Hala ere, emanaldi guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu.
-
Eman Eskuaren aldeko kontzertua

Datorren maiatzaren 9an Eman Eskua fibromialgia elkartearen aldeko kontzertu benefikoa eskainiko dugu. Hemen uzten dizuegu kartela, ahal duzuen heinean, zuen ingurukoekin partekatu dezazuen. Kontzertura gerturatzea espero dugu.
-
Euskal Herria Bizi: datak

Badakizuen moduan, Behotsik orkestrak Arraizpe Dantza Taldea prestatzen ari den Euskal Herria Bizi ikuskizunean parte hartuko du, non euskal musika eta dantza herrikoiaren historia birpasatuko duten. Baditugu kontzertuen datak:
– maiatzaren 17 eta 18a – Errekalde, Bilbo
– ekainaren 14a – Gau Zuria – BilboAtzoko entsegu orokorraren irudi batzuk uzten dizkizuegu, prestazen ari garena ikus dezazuen.
-
Musika-Música 2014: data eta ordutegia

Gaur Bilbao 700 fundazioak Musika – Música jaialdiaren edizio berria aurkeztu du, aurten Beethoven eta Brahmsen omenez egingo dena. Jaialdiaren web gunean aurkitu dezakezue informazio guztia.
Behotsik orkestrak martxoaren 7an, ostirala, arratsaldeko 20:30tan joko du, Bilboko Euskalduna Jauregiko Vienako Lorategiak Kioskoan, kontserbatorioen atalaren barruan. Beethovenen Egmont, obertura opus 84 eta piano eta orkestrarentzako 5. kontzertua opus 73 “Emperador”, eta Brahmsen 4. hungariar dantza joko ditugu.
Bertan ikustea eta kontzertuaz gozatzea espero dugu.
-
Musika-Música 2014

Pasa diren hilabeteetan aurreratu genuen bezala, eta baieztapen ofiziala jasorik, Behotsik orkestrak Musika-Músika 2014 jaialdiaren edizio berrian parte hartuko du, ‘Beethoven eta Brahms, Bilbon elkarturik’.
Jaialdia martxoaren 7, 8 eta 9an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Oraindik ez dakizkigu ordutegiak, baina hoien berri daukagunean jakinaraziko dizuegu, edo zuek begiratu ahal duzue jaialdiaren webgune ofizialean.
-
Stop Sanfilippo kontzertu benefikoa

Behotsik orkestrak Stop Sanfilippo elkartea lagundu nahi du, Sanfilippo gaixotasuna duten umeen familientzako dirua batzen duen elkartea. Familia horietako bat Bilbokoa da, eta hiru seme-alabek, Araitz, Ixone eta Unai, gaixotasun hau dute.
Horretarako, datorren urtarrilaren 24an, arratsaldeko 19:30tan, Deustuko Unibertsitateko paraninfoan kontzertu benefikoa eskainiko dugu. Kontzertua dohain izango da, eta Stop Sanfilippo elkarterako dirua bilduko da. Bilboko Esclavas del Sagrado Corazón ikastetxeak antolatu du kontzertua.
Bertan itxaroten zaituztegu, gure musikaz disfrutatzeko, baina batez ere, denon artean, familia hauek aurrera atera daitezen espero dugu.
-
Gabonetako kontzertuak

Gogorarazten dizuegu datorren astean Gabonetako bi kontzertu eskainiko ditugula: abenduaren 16an (astelehena) Bilboko Guggenheim museoko atrioan, eta abenduaren 21ean (larunbata) Otxarkoagako Auzo Etxean, Bilbon.
Hauetako lehena, museoaren lagunentzako ate irekien jardunaldia dela eta ospatzen da. Egunean zehar, hainbat ekitaldi egingo dira, eta horien Behotsik orkestraren kontzertua dago, arratsaldeko 19:30etan. Iraupen laburreko kontzertua izango da, Bilboko Guggenheim museoko lagunentzako bakarrik. Hemen duzue informazio gehiago museoaren aldetik.
Bestalde, larunbateko kontzertua, Otxarkoagako Kultura Elkarteak antolatzen du. Abenduaren 21ean izango da, 11:00etan, Otxarkoagako Auzo Etxean.
Handik ikustea espero dugu, baita kontzertuez goza dezazuen ere.
-
Kontzertuak martxan

Badira hilabete pare bat Behotsik orkestra proiektu berriz beteta dagoen kurtso hau prestatzeko lanean hasi zenetik. Orain, denbora honetan egindako lan guztia erakusteko ordua iritsi da, eta hau hobeki egiteko modua, kontzertuak ematea da, zalanza barik.
Haydn, Beethoven, Mozart y Brahms konpositoreen, beste batzuen artean, obrak dituen programa prestatu dugu kontzertu desberdinetan joko ditugunak. Datorren azaroaren 22an, musikaren patroia den Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertua prestatu dugu Barakaldon, eta gabonetan beste kontzertu pare bat. Gainera, badugu konfirmatuta apirilaren 9an Bilboko Euskalduna Jauregian emango dugun ongintzazko kontzertua, ASPARBI Bizkaiko Parkinson Elkartearen alde.
Berrespen ofizialaren faltan, Behotsikek Bilboko Musika-Música jaialdian parte hartuko du datorren urteko martxoan.
Behotsik orkestrak ere Arraizpe Dantza Taldearekin lan egingo du, Errekalde bilbotar auzoko dantza taldearekin, 2014ko maiatza eta ekainean gauzatuko diren kontzertu batzuetarako, non euskal musika eta dantza herrikoiaren historia birpasatuko den.
Kolaboratuko dugun beste proiektu bat Concerts4Good izango da, GKE desberdinentzako dirua lortzeko hainbat kontzertu ospatzen dituen proiektu solidarioa, aurten Bilbon ospatuko dena. Proiektu honetan nazioarteko bakarlariekin jotzeko aukera eta plazerra izango dugu.
Espero dugu gauzatzen ari garen lan gogor honek bere emaitzak ematea, eta emango ditugun kontzertuek, non zu ikusi nahi zaitugun, arrakasta handia izatea eta proiektu hain itxaropentsu honekin aurrera egiten lagundu gaitzan.
Kontzertuen inguruko data, ordutegi, azken orduko berri eta informazio gehiagorako, begiratu Kontzertuen atala.
-
Omako basora bisita

Astelehenean EuroCamerata orkestrarekin eman genuen kontzertuaren ondoren, zeinek arrakasta handia izan zuen eta Deustuko San Pedro eliza ia beterik egon zen, atzokoak atseden eguna izan behar zuen.
EuroCameratako gure lagun alemaniarrekin batera, Omako basoa ikustera joan ginen, bata Laidako hondartzara ere, eta eguraldiak asko lagundu ez zuen arren, egun polita igaro genuen.
Ez ahaztu oraindik bi kontzertu ditugula EuroCamerata orkestrarekin: gaur arratsaldean Larrabetzun, eta bihar, Lekeition. Bertatik ikusiko dugu elkar.
-
Udako bira EuroCamerata orkestrarekin

Behotsikek EuroCamerata orkestrarekin lan egingo du udako bira batean, Alemanian eta Euskal Herrian kontzertuak emanez.
EuroCamerata orkestra, 1997an sortua, urtero batzen da Europako herrialde desberdinetan kontzertuak emateko. Aurten, Obersulmeko musika eskolako ikasleek eta Behotsik orkestrako kideek osotuko dute, eta Sergiu Andrei maisuak eta gure orkestrako zuzendari den Igor Giménezek zuzenduko dute.
Pasa den urtean bezela, orkestra uztailean Alemaniara mugituko da Stuttgart inguruko hainbat hiritan kontzertu batzuk emateko, Baden-Wutemberg estatuan. Abuztuan, alemaniako kideak Bilbora etorriko dira, eta orkestrak hiru kontzertu emango ditu Bilbo eta inguruko herrietan.
Hauek dira aurtengo udako birako aurreikusitako datak:
– uztailaren 14a WILLSBACH
– uztailaren 16a ERLENBACH
– uztailaren 18a WÜSTENROT
– abuztuaren 26a BILBO
– abuztuaren 28a LARRABETZU
– abuztuaren 29a LEKEITIOLaster, kontzertuen tokien eta ordutegien inguruko informazio gehiago jarriko da.
-
Behotsiken argazki berriak

Behotsik orkestrak otsailaren 24an EHU/UPV Areto Nagusiko Bizkaia Aretoan Gure Señeak elkartearen alde eman zuen kontzertuko argazki berriak daude. Ikus itzazu gure galerian.
-
Behotsiken kontzertua Bilbon

Behotsik orkestrak 2013ko Osakidetzako Bilbo Eskualdearen IX. Prestakuntza Jardunaldietan parte hartuko du, ekainaren 6an 17:15etan EHU/UPV Areto Nagusiko Bizkaia Aretoan kontzertu bat eskeiniz.
-
Berriotxoa Ikastetxeko ikasleen oparia

Pasa den otsailaren 15ean Berriotxoa Ikastetxean eman genuen kontzertua dela eta, bertako ikasleek eskerrak emateko kontzertuari buruz gogoratzen zutena marraztu eta bidali digute. Hemendik, eskerrak eman nahi diegu eta esperientzia hura berriro errepikatuko dugulakoan gaude. Eskerrik asko!
-
Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna

Ostegun honetan, otsailak 28, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna dela eta, Behotsik orkestrak kontzertua emango du orkestra txikiarekin Gure Señeak elkartearen alde, 19:00etan Derioko Kultur Birikan.













