Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • Pentsiodunetatik haurtzaro baztertura Behotsikekin

    Pentsiodunetatik haurtzaro baztertura Behotsikekin

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5422950/de-pensionistas-infancia-desfavocerida-behotsik/

    Aste honetan, Behotsik gazte orkestrak gizarteko momentuak aukeratu ditu Radio Euskadiko programaziotik. Asier Lemosek hautatutako pentsioen protestak Porretas taldeak Resistiré abestiaren bertsioak lagundu ditu. Gai berdinarentzat Borja Mollák Il Divoren Hasta Mi Final erabili du, ironia eta umorez beteriko proposamen performatikoekin. Unai Ibáñez zoritxarrez Alepo berria bezela ezagutzen den Gutaraino joan da. Horretarako Movimiento Naranja abesti birala jarri du.

    Luma, hodei eta maskararen arteko lotura maisutasunezko eran egin dute El Atlas de las nubes filmaren soinu bandarekin. Hurrengo erronka Mazinger Z maraka batzuekin eta ordenagailuko teklatu batekin lotzea izango da.

    Unaik beste aste batez irabazi du eta buruan jarri da hiru punturekin. Borjak bi ditu eta Asierrek, Ioritz Madariaga bezela, puntu bakarra.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/02/23/2253370/20180223_19164709_0011042013_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    23 otsaila, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Don’t Stop Me Now, zuzenean Azkuna Zentroan

    Don’t Stop Me Now, zuzenean Azkuna Zentroan

    ‘Don’t stop me now, if you want to have a good time just give me a call…’

    Pasa den azaroaren 25ean, Madrilgo JOECOM Orkestrarekin eta Caledonian Road taldearekin batu ginen Bilboko Azkuna Zentroan rock kontzertu bat emateko Fair Saturday mugimenduaren baitan.

    1000 pertsonatik gora bildu zituen eta VASS Sanfilippo Euskadirentzako 2.376 € lortu ziren kontzertu honetan, rock abesti ospetsuenen errepasoa egin genuen rock talde bat eta orkestra sinfonikoa uztartuz. Horren eredu da Queen taldearen ‘Don’t Stop Me Now’ abesti mitikoaren bertsio hau.

    Adi egon zaitezte kontzertu honen inguruko berriekin etorriko garelako. Laster.

    Behotsik

    21 otsaila, 2018
    Berriak
    Bideoa, Bilbo, Caledonian Road, Fair Saturday, JOECOM
  • Gai sozialak eta musa Behotsiken musikarekin

    Gai sozialak eta musa Behotsiken musikarekin

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5407945/temas-sociales-mus-musica-behotsik/

    Ioritz Madariagak Ismael Serranoren musika jarri dio zentsura modu desberdinei buruzko ‘Ganbara’ko elkarrizketei. Asier Lemosek torturaren inguruko ‘Boulevard’ saioko testigantzak aukeratu ditu, eta Beethovenen 9. Sinfoniako 4. mugimenduarekin lotu ditu. Unai Ibáñezek Robbie Williamsen musika positiboa erabili du transplantei buruz hitz egiteko. Borja Mollák Pello Joxeperen Jesús Guridiren bertsioa jarri du.

    Aste honetan Ioritzek irabazi du entzuleen botoa, beraz, Asier Lemosekin berdinduta dago. Buruan jarraitzen dute Unai Ibáñez eta Borja Mollák.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/02/16/2250368/20180216_19333711_0011026059_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    16 otsaila, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Prokófiev, Guridi eta Turina Auzoz Auzo 2018 zikloan

    Prokófiev, Guridi eta Turina Auzoz Auzo 2018 zikloan

    Ohi den bezela, gure kontzertuen aurretik bertan ikusi ahalko duzuenari buruz hitz egin nahi dizuegu. Hurrengoa, Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Auzoz Auzo 2018 zikloan emango duguna da.

    Oraingoan, gure zuzendari gonbidatua izango den Pablo Puga elkarrizketatu dugu, eta datorren otsailaren 24an, Bilboko Casilda Iturrizar parkean Musika – Música 2018ko Auzoz Auzo zikloaren barruan emango dugun kontzertuaren nondik norakoak azaltzen dizkigu.

    “Musika – Músicako edizio honetan hiru obra joko ditugu. Lehenengoa, Prokofieven Zaldunen Dantza. Gero, Guridiren 10 Euskal Melodiak, zeinetatik bost joko ditugun. Eta azkenik, Turinaren Orgia.”

    Orkestrari buruz hitz egitean, “asko harritu zidan, ez dudalako ezagutzen horrelako beste orkestrarik, non jendea nahi duelako baino ez den joaten, musu-truk. Eta egia esan, Igorren lana, eta orokorrean, guztiona, oso ona izan dan.”

    Behotsik

    14 otsaila, 2018
    Berriak
    Bideoa, Bilbo, Kontzertua, Musika – Música
  • Generoa, zinea eta gorputzak, momentu bakoitzerako bere musikarekin

    Generoa, zinea eta gorputzak, momentu bakoitzerako bere musikarekin

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5391792/genero-cine-cuerpos-musica-momento/

    Aste honetan Borja Mollá irten da garaile Ziortza Karranza gure psikologoaren momentu batekin, zeini Jean Phillipe Ramen “Danse du grand calumet de paix” jarri dion.

    Asier Lemosek Fernando Velázquez euskal konpositorearen musika aukeratu du, beste euskal filme batentzat, “Handia” zaridunarentzat, hain zuzen ere.

    Azkenik Unai Ibáñezek “I am what I am” abestia erabili du Zinegoak jaialdiko zuzendari den Pau Guillénen gorputzen dibertsitateari buruzko hitzak laguntzeko.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/02/09/2246914/20180209_19381717_0011010573_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    9 otsaila, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Zapiaren dantza eta beste batzuk Behotsik gazte orkestrarekin

    Zapiaren dantza eta beste batzuk Behotsik gazte orkestrarekin

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5380705/el-panuelo-otros-bailes-joven-orquesta-behotsik/

    Behotsiken hiruhilabeteroko sailkapenean aldaketa nabarmena egon da. Borja Mollák bere lehenengo puntua lortu du, Asier Lemosekin berdinduz, Unai Ibánez buruan jarraitzen duelarik bi punturekin. Zapia, txoria eta luzokerra lotu ondoren, datorren astean kohetea, kalabaza eta kupela erlazionatuko dituzte.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/02/05/2244494/20180205_12095721_0010994792_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    2 otsaila, 2018
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa

Proudly Powered by WordPress