Jatorrizko artikulua hemen
Konpositore, biologo, farmazialari eta monja alemana Ibizako diskoteka batean musika jartzen aurkitu dugu. Bere garaira bueltan eraman behar dugu Behotsiken denbora makinean.

Jatorrizko artikulua hemen
Konpositore, biologo, farmazialari eta monja alemana Ibizako diskoteka batean musika jartzen aurkitu dugu. Bere garaira bueltan eraman behar dugu Behotsiken denbora makinean.

Musika – Música 2019 jaialdian eman genuen kontzertu ederraren ondoren, ilusio berezia egiten digun berri bat daukagu zuei kontatzeko. Oraingo honetan, Galdakaoko Los Tonos Humanos ganbera abesbatzarekin batera, musikaren historiako obra garrantzitsuenetako bat interpretatzeko ohorea izango dugu, W. A. Mozarten Requiem ederra hain zuzen ere.
Eta ez da erronka makala izango. Izan ere, Mozarten azken obraz ari gara, nahiz eta ez zuen berak bukatu, 1791ko abenduaren 5ean Vienan hil baitzen. Mozart, heriotzaren ideia burutik kendu ezinik, gaixotasunak ahulduta, framazoneriarekin zuen loturagatik naturaz gaindikoarekin sentikorra izanik, eta ordezkariaren itxurarekin harrituta, hau heriotzaren mezularia zela eta idatziko zuen requiema bere hiletarako izango zela sinesten bukatu zuen.
Gurekin batera, aurretik lagun izan dugun Los Tonos Humanos ganbera abesbatza izango dugu. 1985ean sortua, abesbatza honek bere jarduera musikala XVI eta XVIII mendeen artean oinarritzen da. Errepertorio zabala dute, Errenazimenduko polifonista handietatik hasita, Buxtehude, Bach, Telemann edo Purcell bezalako musikari barrokoen lanetara heldu arte.
Zuzendari lanetan, Joseba Berrocal izango dugu. Bilboko Goi Mailako Kontserbatorioan ikasi ondoren, Musikologia eta oboe barroko ikasketak burutu zituen. Orkestra, aldizkari eta disketxe desberdinekin kolaboratzen du konferentziak ematen eta testu eta programa-oharren argitalpenetan (BOS, Orquesta Nacional de España, Fundación March). Bitartean, instrumentista eta zuzendari moduan jarduten du antzinako musika talde desberdinekin.

Lan guzti honen emaitza maiatzean ikusteko aukera izango duzue emango ditugun bi kontzertuetan. Alde batetik, maiatzaren 12an Basaurin izango gaituzue, eta maitzaren 18an Basauriko San Migelen. Daten inguruko informazio gehiago izateko, adi ibili gure sare sozialetan tokien eta ordutegien berri izateko. Ez ezazue obra ikusgarri hau entzuteko aukera galdu, pena merezi du eta.

Jatorrizko artikulua hemen
Pasa den martxoaren 3an, Aritz Labrador gazte zornotzarrak Euskalduna Jauregian orkestra bat zuzentzeko aukera izan zuen, 2019ko Musika – Música jaialdi internazionalaren barnean.
Musika-Música jaialdia Bilbao 700 III Milenium fundazioak urtero-urtero antolatzen musika klasikoaren inguruko festibala da. Lau egunetan zehar, 100 kontzertu baino gehiago eskaintzen dituzte orkestra, ganbera-talde eta bakarlariek, bai profesionalak bai amateurrak. Aurten Londreseko BBC Philharmonic, Münchener Kammerorchester, Orpheus Chamber Orchestra, Les Dissonances eta Athenäum-Quartet (Berliner Philarmoniker) bezalako taldeek parte hartu dute, baita Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Udal Bandak ere.
Bilboko Behotsik Orkestrak ere parte hartu du aurtengo edizioan. Hiriko musikari gazte batzuek sortu zuten orkestra orain dela bost bat urte eta musika sinfoniko amateurra egiten duten orkestra bakarrenetarikoak dira inguruan. Behotsik orkestra gazteek sortu, kudeatu eta gozatzen dute. Aurten gure herriko Aritz Labrador izan dute zuzendari gonbidatu bezala. “Orkestra zuzentzeko deitu ninduten eta poztasun handiz hartu nuen gonbidapena; urteak dira festibal honetara entzule bezala noala, eta orain bertan parte hartzea esperientzia bikaina izan da” dio Aritzek.

Aurtengo edizioak Londres eta New Yorkeko XIX. eta XX.mendeetako musikak bildu izan ditu. “Behotsikekin bi konpositore aztertu eta jo ditugu: Edward Elgar eta Arthur Sullivan. Elgarren Elegia eta Enigma Bariazioetako Nimrod jo genituen lehenengo. Sokentzako pieza oso sentiberak eta hunkigarriak dira; hasiera-hasieratik publikoa harrapatu genuen. Ostean, Pomp and Circumstance jo genuen, autore berdinarena; Euskalduna Jauregi osoa dantzan jarri genuen erritmo biziko martxa honekin. Azkenik, Sullivanen bi operaten oberturak jo genituen, Pirates of Penzance eta HMS Pinafore; joaz disfrutatzeko obra bi, zirku eta Broadway musiken tarteko adibide bi. Programa ederra eskaini genuen eta denok oso pozik bukatu genuen.” Aritzek asko baloratu eta estimatu izan ditu orkestra honek eskaini dion aukera, baita taldeko kideek horrelako kontzertu bat montatzean disfrutatu izana ere. “Inpaktu txiki bat eduki nahi izan dut haiengan. Notak irakurtzetik musika egitera, tarte handia dago…”.
Aritz Labrador Goi-mailako Musika Ikasketak egiten ari da Musikenen (Donostia), Txistu espezialitatean, baina tarteka, zuzendaritza ikastaro desberdinak egiten dihardu, Musikenen eta zentrotik kanpo ere. Hemendik hainbat urtera zuzendari ikusten du bere burua. “Txikia nintzenean piano elektrikoa martxan jartzen nuen eta aitak txinatik ekarritako zotzak erabiltzen nituen nire logelako orkestra zuzentzeko.” gogoratzen du Aritzek. “Orain ametsak egi bihurtzen doaz pixkanaka, eta nahiz eta bide luzea dagoen oraindik aurretik ikasteko eta lan egiteko, pozik nago horrelako proiektuetan murgilduta egoteko aukerak dauzkadalako. Hurrengo zuzendaritza-proiektua herrian bertan izango da, Zornotzan. Laister berriak izango ditugu!”

Jatorrizko artikulua hemen
Hildegard von Bingenekin denboran zehar egiten gabiltzan bidaiaren bigarren zatia. Konpositore moduan, 78 musika obra idatzi zituen. Zientzialari lanetan, lupuloa erabili zuen garagardoa egiteko eta emakumezkoen orgasmoan interesa izan zuen. Medikuntza naturalaren aitzindaria, abadesa aleman hau santu aitortu zuten.

Jatorrizko artikulua hemen
Hildegard von Bingen, Elizako lehenengo emakume konpositorea, 78 musika obra idatzi zituen, horien artean Historiako lehen oratoriotzat kontsideratua dagoena nabarmentzen delarik.
Behotsiken eskutik, denboran zehar bidaiatzen dugu pertsonaia hau ezagutzeko.

Jatorrizko artikulua hemen
Ortuella – A pesar de la aparente imagen de fragilidad que transmite con esa juvenil mirada – la de sus 16 años recién cumplidos en enero – la ortuellarra Uxue Medrano López transmite con el verbo y al frotar las cuatro cuerdas de su violín una serenidad y una madurez encomiables sobre todo para quien apenas acaba de asomarse a la vida, tanto personal como profesionalmente. Aunque en este último campo, el musical, lleve casi años enfrascada entre partituras y arcos. “Este es mi séptimo año de estudios musicales”, resume esta joven que empezó con apenas 8 a estudiar solfeo en los talleres musicales de Ortuella con la reputada acordeonista local Patricia Fernández. Posteriormente, encaminó sus pasos hacia el Conservatorio de Música de Barakaldo y en la actualidad cursa sus estudios en el Conservatorio Juan Crisóstomo de Arriaga de Sarriko, en Bilbao.
“No sé de dónde me viene esta afición, ya que yo no tengo ningún antecedente familiar directo que esté relacionado con la música. Tal vez siempre me han gustado los juguetes musicales que me regalaban”, bromea esta joven estudiante que cursa cuarto de la ESO en el Instituto Burdinbarra de Trapagaran y tercero de profesional en Sarriko. Además, en la actualidad, aparte de tocar con algunas agrupaciones forma parte por segundo año de la Joven Orquesta Behotsik con la que ha tomado parte en las jornadas del festival Musika – Música organizado por la Fundación Bilbao 700. “Para entrar a formar parte de esta orquesta hay que realizar una prueba, pero bueno, no es una prueba especialmente dura porque no se trata de una orquesta profesional, aunque dentro se hace un trabajo muy serio. Al final somos como un gran grupo de amigos músicos”, señala esta joven que reconoce que no sabe muy bien de dónde saca el tiempo para abarcar todo, ya que vive en Ortuella, estudia ESO en Trapagaran y luego debe acudir a Bilbao.
“Supongo que es cuestión de organizarse y sacrificar un poco de tiempo libre. Hay que estudiar”, refiere esta joven violinista que al igual que la mayoría de los cincuenta músicos de la joven orquesta – once de ellos violinistas -, sueña con vivir profesionalmente de su pasión por la música. Del instrumento no destaca especialmente su dificultad en la ejecución. “Para hacerlo bien todos encierran su grado de dificultad en el aprendizaje. Cada uno tiene lo suyo”, señala esta profesional en ciernes.
Difícil – “Creo que sí se puede llegar a vivir de la música clásica. Igual no es lo más fácil que hay, pero si haces lo que más te gusta y lo haces bien pues claro que se puede llegar a vivir de la música clásica”, esgrime esta entusiasta melómana que reconoce que “en casa creo que piensan que estoy un poco loca con la música, pero es mi gran pasión y es a lo que quiero dedicarme”.
Esta joven, que no se pronuncia sobre un compositor favorito “porque son de épocas tan distintas y de estilos tan variados que me es imposible quedarme con uno”, no tiene problema alguno al señalar que, cuando mira al espejo de la admiración por un intérprete del violín, la imagen que se repite es la de la alemana Anne-Sophie Mutter que emprendió una carrera internacional como solista en 1976 en el Festival de Lucern. “Para mí es la mejor”, apunta Uxue, que confiesa que aunque en Bilbao y en Euskadi se está haciendo mucho por visibilizar la música clásica “con la programación de muchos conciertos, aún estamos lejos del nivel que alcanza la música clásica en los países del centro y el norte de Europa”. No obstante, Uxue luchará por su sueño: ser violinista de orquesta.

Jatorrizko artikulua hemen
Gilbertek, libretoen egileak, operentzako “alderantzizko munduak” sortu zituen, non egoera zentzugabe bakoitza bere amaiera logikora arte eroaten den. Sullivanek musika konposatzen zuen, zarzuelaren antza handia zuten melodiekin. Beraien operetako batzuk The pirates of Penzance eta H.M.S. Pinafore dira.

Jatorrizko artikulua hemen
Allom Ajrob izeneko pertsonai xelebrea da, musikaren historiako arrakasta nagusi guztiak atzekoz aurrera interpretatzean datzan korronte kulturalaren sortzailea.

Jatorrizko artikulua hemen
17 urterekin idatzi zuen. Hiru ekitalditan antolatutako opera da, emakume batek idatzitako lehen opera. Chicagoko Erakusketa Unibertsalean saritua izan zen eta Bartzelonako Liceuan estreinatuko zen, baina atentatu anarkista batek eragotzi zuen. Galder Pérez eta Behotsik gazte orkestrako kideak Schiava e Regina operako entsegu orokorrean sartzen dira eta Lluisa Casagemasekin hitz egiten dute, nor zuzendariaren podiumean aurkitzen duten.

Jatorrizko artikulua hemen
La iniciativa se costea por los contribuyentes a través del área de Juventud y Deportes del Ayuntamiento de Bilbao. La partida total ronda los 100.000 euros y el objetivo es en apariencia sencillo: incentivar las ideas que mejoren el entorno social de esta capital. Pero no es tan fácil, y no lo es por una sencilla rázón que apuntan desde algunos años los sociólogos, el mínimo común denominador que todos tenemos para la convivencia se está moviendo y lo hace a la baja. De ahí, nuestro interés por conocer en Hoy por Hoy Bilbao a quienes teniendo edades que van desde los 16 y hasta los 30 años han querido participar en lo que es, digamos, un concurso municipal de buenas ideas, en el más amplio sentido de la palabra, pero que en el fondo busca “contribuir al desarrollo de un Bilbao más sostenible tanto desde el punto de vista social, como medioambiental.”
Así que hemos sentado en la misma mesa a Joseba Bilbao Requena, como portavoz de la iniciativa SWB2018. Llega desde Harrobia ikastola y nos ha contado cómo su idea utiliza el euskera para recopilar aplicaciones de software libre en este idioma. “Nuestro papel ante los jóvenes no sólo es tecnológico. Nos toca hablarles de valores, de la convivencia, de lo conseguimos con este tipo de iniciativas abiertas.”
Exacto. Es lo que nos explica Roberto San Salvador, director de la Cátedra Deusto City Lab, que este año celebra su tercer aniversario. “Zorionak, porque a través de esta iniciativa se hace mucho por el euskera, por cierto una de las 60 lenguas más buscadas por internet a pesar de que es minoritaria”. La iniciativa comparte protagonismo en Hoy por Hoy Bilbao con la defiende Ane Cortabarria. “Empathy Site” surge del Colegio La Salle donde un grupo de jóvenes damos nuestro apoyo voluntario en clave socioeducativa al alumnado y familias que llegan de otros países”. Roberto, felicita también una idea que enlaza perfectamente “con la necesidad de que las propuestas en las ciudades actuales ya no sean sólo de arriba a abajo o de abajo arriba. El modelo es circular”. Al tiempo que les anima a que con los 3.000 euros de premio “activen iniciativas de ocio y tiempo libre para estos pequeños que necesitan inclusión”.
Antes de llegar a la una de la tarde, en el audio que en esta noticia puedes recuperar, conocemos a Igor Giménez, director artístico de Behotsik, “toda una orquesta con 45 miembros que empezó hablando cuatro amigos en un bar de Miribilla”. Esta formación tiene un firme compromiso social con la población migrante. Los jóvenes que la forman, de entre 15 y 27 años, “hemos podido ya recaudar con nuestros conciertos hasta 2.500 euros para ayudarles sobre todo a través de la organización HAHATAY”.
Iniciativas ganadoras que se suman a otras dos en lo que ha sido la segunda edición de un programa cuyo título lo dice casi todo ‘Bilbao Gazte Balioak Martxan’ o lo que es lo mismo, un concurso de ideas e iniciativas juveniles que mejoren el entorno social de la villa.

Pasa den otsailaren 6an Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak bultzatutako Balioak Martxan Lehiaketaren 1. edizioan sarituak izan diren proiektuen arduradunentzako Esker On Ekitaldia ospatu zen Bilboko Euskal Museoan, non gure orkestrak Lehen Saria jaso duen Gazte Kolektiboen kategorian, 5.000 euroko laguntza ekonomikoarekin.



Ekitaldia hasi baino lehen, Juan Mari Aburto Alkatea, Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzia eta Idoia Uriarte Gazteria eta Kirol Saileko Zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan genuen, nori Behotsik den ideia zoro hau zertan datzan azaldu genien eta guretzat gaur egungo eta etorkizuneko Bilbao nolakoa izan behar den azaldu genien: integratzailea, inklusiboa, gazteriaren arazo eta beharrizanei arreta jartzen diona eta kulturarekin eta gazteek bultzatutako proiektuekin konprometitua.
Hemendik, Balioak Martxan lehiaketako epaimahaiari, Gazteria eta Kirol Sailean lan egiten duten pertsonei eta Bilboko Udalari eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen, bilbotarrak izanda, bilbotar harrotasunez betetzen gaituen sari honengatik.
ESKERRIK ASKO!

Jatorrizko artikulua hemen
Gatiburen laguntzarekin, bidaiariek Anónimok ospera eroan duen bizitza sotila uztea lortu behar dute, Galderrek aurreko bisitan eragindako aldaketa historikoa hain zuzen ere. Hala ere, urrunegi joan dira eta bigarren aldiz itzuli behar dute, denboran atzerago, Anónimok Alfonso XIII erregeak eskatutako kantu bat idatzi dezan.

Jatorrizko artikulua hemen
Behotsiken eskutik historiako konpositore ingeles handiena bezela kontsideratuta dagoen Henry Purcellen kontzertu batean sartzen gara. Aitzakia ezin hobea da bertan dagoen Sarah Churchillekin hitz egiteko, eta beraren bitartez, Erresuma Batuko Ana Erregina konbentzitu eta lurraldean Radio Euskadi ezartzeko.

Aurten ere badator Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Musika – Música 2019 jaialdia, datorren otsailaren 28a eta martxoaren 3a artean Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko dena.
Oraingoan, jaialdiak Londres eta New Yorkera bidaiatuko du XIX. eta XX: mendeen artean izandako dinamika kultural eta musikal sendoa bizitzeko, bere konposagile nagusienen bitartez: Holst, Britten, Gershwin edo Bernstein, besteak beste.
Britainia Handiak, eta Londresek zehazkiago, ekarpen handiak egin dizkie Europako musika mugimenduei: Londresen hezitako konpositoreak XVIII. mendeko Europako tradizio klasikoen oinordekoak dira neurri batean, eta XIX. mendean nabarmen hedatu ondoren modu oso desberdinetan eboluzionatu dute XX. mendera iritsi arte.
Bestalde, New York da hirietako hiria, globalizazioaren paradigma, horrek berekin dakarren identitate disoluzio edota integrazio guztiarekin. New York aukeratu badugu ez da izan musika munduan hamarkada batzuetan izan duen nagusitasunarengatik, baizik eta gaur egungo munduan gertatzen ari diren errotiko aldaketa sozio-kulturalen metafora eta ikurra delako.
Behotsik Orkestrak martxoaren 3an kontzertua emango du Bilboko Euskalduna Jauregiko Kioskoan, 18:45ean. Oraingo honetan, Elgar eta Sullivanen doinuak dituen eta galdu ezin duzuen kontzertua prestatu dugu.
Aurreko urteetan bezela, kontzertu berezi honetarako zuzendari gonbidatua izango dugu, orkestrarentzat benetan erabilgarria eta interesgarria dena. Kasu honetan, Aritz Labrador musikari zornotzarra izango dugu zuzendari Musika – Música 2019 jaialdiko kontzertu honetan.
Aritz Labradorrek (Zornotza, 1997) euskal musika eta folklorearen maitale moduan definitzen du bere burua. Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan egin zituen txistuko Maila Profesionaleko ikasketak Aitor Amilibia irakaslearekin. Churreko (Suitza) Laax International Session (2016) eta Berlineko Abenduko Europar Kontzertuan (2016) jo izan du txistua. Gaur egun, txistuko Goi Maila ikasten dabil Donostiako Musikene Kontserbatorioan, pianoko Maila Profesionaleko ikasketekin jarraitzen duen bitartean Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorioan.
Horrez gain, zuzendaritza musikalean interesatu izan da beti, hainbat seminario eta kurtsotan parte hartu duelarik Arturo Tamayo, Margarita Lorenzo de Reizabal, Jan van der Roost, Jose Rafael Pascual-Vilaplana eta Franco Cesarini musikariekin. Gainera, Bilboko Disafinatti Ganbera Orkestrako zuzendaria eta Zornotzako Musika Bandaren zuzendari titularra da. Bilboko Operak antolatutako Gazteam / ABAO OLBE Proiektuaren antolatzailea ere bada 2018ko otsailaz geroztik.

Jatorrizko artikulua hemen
Behotsikek Sousa kanpatuta dagoen marinen kanpaleku batera eramaten gaitu. Baina, antza denez, kontzertu batera joan behar izan da, eta soldadutzat hartzen gaituen sarjentuak egiten digu harrera. Kazetariak garela azaldu ondoren, Sousaren mireslea dela onartzen du eta idatzi zituen 100 martxetako batzuk entzuteko aukera dugu. Horien artean, Amerikako Estatu Batuetako ereserki nazionala, “Stars and stripes”.

Jatorrizko artikulua hemen
Helburua gaur egun egiten den musika nolakoa den eta industriak lortu dezakeena Kantigen idazleari erakustea da. Erregeari etorkizunean gertatuko dena erakustea. Behotsiken eskutik.