• Behotsik ‘Thelma eta Louise’n eran

    Behotsik ‘Thelma eta Louise’n eran

    Jatorrizko artikulua hemen


    Aste honetan Unai Ibáñez irabazlea izan da, Asier Lemosekin hiru puntutara berdinduz. Unaik Kiss taldearen musika jarri dio skate eta bideo jokoen bere oroitzapenei. Lemosek, bere aldetik, ozeanoei buruzko haurrentzako abesti txepel bat ekarri du gai honetaz hitz egiteko. Borja Mollák ironia erabili du zoritxarrez hain ezaguna bihurtu den Osakidetzako LEPari musika jartzeko. Pedro Pastorren Ja, no te lo crees ni tú abestia jarri dio. Borja, Ioritzekin batera, atzean gelditu da bi punturekin.

    Datorren astean musikalki lotuko dituzte balea, Nerbioiko ur jauzia eta sumendia.

  • Minbiziaren aurka musika minutu bat, AECC-ren alde egiten

    Minbiziaren aurka musika minutu bat, AECC-ren alde egiten

    Ostegun honetan, ekainak 7, AECC Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak #1MinutoContraElCáncer ekimena antolatu du, non eguerdiko 12etan Estatu osoa gelditu egingo den, elkartearen Dando La Cara Por Ti entzuteko eta elkarrekin minbiziaren aurkako borrokan historia egiteko.

    AECC Bizkaiaren aldetik proposamena jaso genuenean, pasa den denboraldiko kontzertuan egin genuen bezela, ez genuen zalantzarik izan eta parte hartzea erabaki genuen. Horrela, agenda korapilatsua izan arren, lan egiten hasi eta abestiaren bertsioa sortu eta grabatzea erabaki genuen.

    Honen emaitza, ikusgai duzuen bideoa da, Borja Mollá gure kidearen moldaketarekin, gurekin askotan lan egin duen eta lagun dugun Aitor Fernándezen ahotsekin, eta Aitor bera, María Barrado, Igor Giménez gure zuzendaria eta Unai Ibañez gure kidearen koruekin.

    Espero dugu bideoa zuen gustukoa izatea eta minbiziagatik sufritzen ari diren pertsona guztiei ekimen honekin ahal den heinean laguntzea. Gogoratu ezazu zu ere batu ahal zarela ekimenera zure bertsioa eginez edo gurea elkarbanatuz. Har ezazu minbiziaren aurka musika minutu bat.

  • Aneguriaren Frambuesas y Palomitas diskoaren aurkezpena Behotsik orkestrarekin batera

    Aneguriaren Frambuesas y Palomitas diskoaren aurkezpena Behotsik orkestrarekin batera

    Jatorrizko artikulua hemen


    Aneguriak ekainaren 3an Frambuesas y palomitas lana zuzenean aurkeztuko du Kafe Antzokian. Kontzertu berezia eta disko berezia da oraingo, Anerekin batera Behotsik Orkestra egongo da. Apirila eta maiatzean buru belarri dabiltza lanean, diskoa grabatzen eta zuzeneko prestatzen, Ane Guria izan da gurean. Dana edo ezebez horrela aurkeztu du igandeko kontzertua, diskoa ekaina bukaeran argitaratuko du.

  • Zentsura-mozioak Behotsikekin jarraitzen du

    Zentsura-mozioak Behotsikekin jarraitzen du

    Jatorrizko artikulua hemen


    Ioritz Madariaga eta Unai Ibáñezek Rajoy edo zentsura-mozioari buruz hitz egin duten momentuak aukeratu dituzte. Unaik Bon Joviren musika jarri du. Ioritzek, ordea, Beethoven aukeratu du.

    Borja Mollák bere asteroko hautaketarako momentu graffitero bat ekarri du, non Jaime Calderón ilustratzailearekin Valois komikiari buruz hitz egin genuen. Erdi Aroko komiki honentzako musika aukeraketa Bourreé D’Avignonezen obra bat izan da.

    Marsellesaren parodia batekin museo bat, elefante bat eta maiatzeko hilea elkartu ondoren, datorren asterako erronka lantza bat, amildegiak eta mendebaldea musikaren bidez lotzea izango da.

    Puntuazioari dagokionez, Unaik irabazi du aste honetan, bi punturekin Ioritz Madariaga eta Borja Mollárekin parean doalarik. Asier Lemosek buruan jarraitzen du hiru punturekin.

  • Makina Versus Pertsona musika egiteko

    Makina Versus Pertsona musika egiteko

    Jatorrizko artikulua hemen


    Frambuesas y Palomitas Aneguriaren hurrengo diska izango da. Orkestra sinfoniko batekin abesten zuela amestu zuen eta bere ametsa egi bihurtu zen Behotsik Gazte Orkestrarekin. Elkarrizketan abeslariak pertsonek makinen aurrean duten garrantzia azpimarratu du. Horregatik, Ane taldeko beste kide batzuekin etorri da, Ibon Larruzea ekoizlea eta Nerea Alberdi moldatzailearekin hain zuzen ere.

    Berriketa oso didaktikoa izan da. Lan diskografiko baten masterizazio prozesua azaldu digute, Ibon Larruzeak Euridia Estudioetan egiten duen moduan. Midia zer den ere ikasi dugu, eta gainera, Nerea Alberdik orkestra sinfoniko batentzako moldaketak egitea zer suposatzen duen azaldu digu.

    Frambuesas y Palomitas datorren igandean, ekainak 3an aurkeztuko da Bilboko Kafe Antzokian. Gainera, Kobetan izango dira BBK Liveko programazioaren baitan.

  • Unai Ibañezek azkenean puntu bat lortu du

    Unai Ibañezek azkenean puntu bat lortu du

    Jatorrizko artikulua hemen


    Unai Ibáñezek lortu du entzuleek ematen duten asteroko puntua. Boto guztiak berarentzat izan dira maiatzaren 17an, LGTBI-fobiaren kontrako eguna dela eta, ‘Graffiti’n Gasteizko Lumagorri Elkartearekin izan genuen elkarrizketari jarri dion abestiarekin. Lady Gagaren Born this way aukeratu zuen. Espetxeetako instituzioetako funtzionarioen protestek Asier Lemos inspiratu zuten Bruce Springsteenen klasiko bat aukeratzeko.

    Erritmo latinoen bidez kable bat, adiskidetasuna eta laku bat lotu ondoren, datorren astean erronka gainditzen saiatuko dira museo baten, elefante baten eta maiatzeko hilearen loturarekin. Sailkapenari dagokionez, Asier Lemosek buruan jarraitzen du hiru punturekin, Borja Mollá eta Ioritz Madariagaren aurretik, bakoitzak bi puntu dituelarik, eta atzealdean Unai, baina jada puntu batekin.

  • Borja Mollá ate nagusitik itzuli da

    Borja Mollá ate nagusitik itzuli da

    Jatorrizko artikulua hemen


    Borja Mollák Graffitira itzultzean modu bikainean azaldu zituen bere hautaketen argumentuak eta entzuleen goraipamenak jaso zituen. Alde batetik Serie B atal graffiteroa ekarri zuen non Mikel Zumetak filme txarrei buruz hitz egin zuen. Horretarako Stravinskyren La Consagración de la Primaverako zati bat ekarri zuen, La procesión de los sabios hain zuzen ere, bere garairako berrikuntza izan zena.

    Borjak rugby finalen harira Ze Esateken Ongi etorri, Mr. Marshall abestia jarri zuen Asier Lemosekin bi puntutara berdindu zuen. Unai Ibáñezek irribarretsu darrai azken postuan. Aste honetan Hemendik At taldearen musika ekarri du Elixabete Legardaren Vivir Para Ver saioko momentu baterako, non Jokoteknia jaialdiari buruz hitz egin zuten.

    Puntuazioan Lemos dago buruan hiru punturekin, Mollá eta Madariaga ondoren bakoitzak bi puntu dituelarik. Unaik zero punturekin jarraitzen du. Datorren asteko erronka adiskidetasuna, kable bat eta aintzira bat lotzea izango da.

  • Frambuesas y Palomitas: Aneguriarekin estudioan

    Frambuesas y Palomitas: Aneguriarekin estudioan

    Aurreratu genizuen bezala, Aneguria rap abeslariarekin zuzenean jotzeaz gain, bere Frambuesas y Palomitas diska berriaren grabaketan parte hartu dugu.

    Horrela, apirila eta maitza bitartean Bilboko Euridia estudioetan ibili gara diskako abesti pare bat grabatzen. Estudioko jabe den eta abestiak konposatu dituen Ibon Larruzea izan da teknikari lanetan, eta orkestrarako moldaketak egin dituen Nerea Alberdi egon da gu laguntzen eta detaile guztiak xehatzen.

    Guretzat esperientzia oso aberasgarria izan da, izan ere, orkestrako kide gutxik grabatu du ezer aukera honen aurretik. Beraz, eskerrak baino ezin diegu eman Aneguria, Ibon eta Nereari gurekin izandako arretagatik. Gure esperientzia laburbiltzeko eta zelan pasatu dugun ikus dezazuen, hemen uzten dizkizuegu laburben bideoa eta argazki batzuk.

    This slideshow requires JavaScript.

    Gogoratu Frambuesas y Palomitas diska aurki egongo dela kalean eta aurkezpen kontzertua ekainaren 3an izango dela Bilboko Kafe Antzokian.

  • Borja Molláren itzulera eskatzeko abestiak

    Borja Molláren itzulera eskatzeko abestiak

    Jatorrizko artikulua hemen


    Ioritz Madariagak Mollák berak erakutsi zion Eurovision lehiaketako abesti bat eskaini dio. Unai Ibáñezek karaoketan abesten duen abesti bat jarri dio eta Asier Lemosek Izaro abeslariaren alde egin du. Bere aldetik, Galderrek ere abesti oso berezi bat dedikatzea erabaki du.

  • Borja Mollák zuzenean utzi du saioa

    Borja Mollák zuzenean utzi du saioa

    Jatorrizko artikulua hemen


    Borja Mollák saioa zuzenean uztea erabaki du patinete, eguzki eta konfetiaren arteko lotura azaltzea galarazi diotela argudiatuz. Hori baino lehen denbora izan du lege lehorreko garaiko abesti bat ekartzeko artisau-garagardoaren inguruan hitz egiteko.

    Unai Ibáñezek Beatlesen musika jarri du, Hello, goodbye abestia hain zuzen ere, Cifuentes momentuarentzat. Ioritz Madariagak Kortaturen Mierda de ciudad jarri du ‘La Manada’ren epaia eta Altsasuko gertaerekin erlazionatuz. Azkenik, Asier Lemosek Kaotikoren Rico reprimido abestia hautatu du, pentsiodunei eskainiz.

    Bozketan Ioritz Madariaga irten da garaile, Asier Lemosekin berdinduz bi punturekin. Borja Mollák, laster itzultzea espero dugularik, puntu batekin jarraitzen du eta beti irribarretsu dabilen Unai Ibáñezek punturik gabe.

  • Aneguria rap abeslariarekin kolaborazioa

    Aneguria rap abeslariarekin kolaborazioa

    Denboraldi amaiera potentea izango genuela aurreratu genizuen, eta horregatik, berriekin jarraitzen dugu. Oraingo honetan ilusio berezia egiten digun berri batekin gatoz: Behotsik orkestrak Aneguria rap abeslariarekin lan egingo dugu prestatzen ari den Frambuesas y Palomitas diska berrian eta honen aurkezpen kontzertuetan.

    Aneguria aka La Kieta, Durango eta Bilbo bitartean hezitako abeslari hau rap eta raggamuffin bitartean dabilen “MC” da. Euskarazko bat-bateko rap eta bertso solasetan ibiltzea gustuko duen artista hau Eskina Femenina proiektuaren sortzaileetako bat da. 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana “Horchata de Chufa” izenarekin. Hainbat kolaborazio egin ditu eta Euskal Herriaz gain, atzerriko hainbat herrialdetan abestu du.

    Oraingo honetan, bere Frambuesas y Palomitas diska berria prestatzen ari zelarik, berarekin parte hartzera gonbidatu zigun, eta nahiz eta mundu hau guretzat guztiz berria den, gogoz beterik, baiezkoa eman genion.

    Aste hauetan diskoko abesti batean egingo dugun parte hartzea grabatzen gabiltza Bilboko Euridia estudioetan Ibon Larruzearekin, izugarrizko esperientzia duen eta lagun dugun Nerea Alberdik egindako moldaketekin. Esperientzia polita izaten ari da, eta laster izango duzue emaitza entzuteko.

    Diska berriaren aurkezpena Kafe Antzokian eta Bilbao BBK Live jaialdian

    Frambuesas y Palomitas diskaren grabaketan parte hartzeaz gain, diska zuzenean aurkezteko aukera eman digu Aneguriak, Bilboko Kafe Antzokia eta Bilbao BBK Live jaialdian bezalako lekuetan gainera.

    Horretarako, Nerea Alberdiren moldaketak izango ditugu eta bera izango da zuzendaria bi kontzertu hauetan. Sekulako plazerra hainbat filma eta proiektutako soinu bandaren konposagile eta moldatzaile izan den musikari batengandik ikasi ahal izatea.

    Kontzertuak ekainaren 3an Kafe Antzokian eta uztailaren 14an Bilbao BBK Live jaialdian izango dira. Beraz, apunta itzazu kontzertuen datak eta adi egon zaitez berri gehiagorako.

  • Behotsikek guija barik lotu ditu estoizismoa eta harea ‘Sablearen Dantzarekin’

    Behotsikek guija barik lotu ditu estoizismoa eta harea ‘Sablearen Dantzarekin’

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5546108/behotsik-une-guija-estoicismo-arena-danza-sable/

    Asier Lemos txapelduna izan da trenbideen bilakaerari buruz hitz egiten zuen ‘Boulevard’eko momentu batekin, zeini Barnaked Ladiesen musika jarri dion Big Bang abestiarekin. Borja Mollák asteko momentu graffiteroetako bat ekartzea erabaki du: Irati Jiménez Houdini handiari buruz hitz egin zuenekoa. Mollák Disneyk soinu banda moduan erabili zuen obra jarri dio, Paul Dukasen El aprendiz de brujo. Azkenik, Unai Ibáñez, atzekaldean 0 punturekin jarraitzen duelarik, pertsonek sortzen dugun plastiko gehiegikeriaren inguruan mintzatu da, ‘Ganbara’ko momentu baten bildua. Horretarako REM taldearen It’s the end of the world abestia erabili du.

    Asier Lemosek buruan jarritzen du, orain bakarrik bi punturekin. Bigarren postuan berdinduta Borja Mollá eta Ioritz Madariaga. Eta, lehen esan dugun moduan, Unai erratz-autoa da, baina irribarrea galdu barik. Punturik gabeko motxila eramateak suposatzen duena izango da…

    Datorren astean Behotsik Gazte Orkestra patinete bat, eguzkia eta konfetia abesti bakar batekin lotzen ahaleginduko da.

  • Bilboko TEDxUDeusto hitzaldiei musika jartzen

    Bilboko TEDxUDeusto hitzaldiei musika jartzen

    Datorren maiatzaren 4an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko diren TEDxUDeusto hitzaldietan parte hartuko dugu ekitaldiaren amaierari musika jarriz.

    Azkenengo urteetan hain ospetsua den TED erakundea zabaltzea merezi duten ideiak bultzatzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Orain dela 30 urte hasi zen Kalifornian ospatu zen lau eguneko konferentzia batekin, eta etengabe hazten joan da ekimen desberdinekin. TED txostengileen artean Bill Gates, Jane Goodall, Elizabeth Gilbert eta Richard Branson bezalako pertsonaiak izan dira.

    Merezi duten ideiak bultzatzeko ekimen horien artean, TED erakundeak TEDx izeneko programa sortu du, tokiko ekitaldiz osotutako programa, independienteki antolatua, TED antzeko esperientziak elkarbanatzeko jende multzoa biltzen duelarik.

    Pasa den urtetik ospatzen den TEDxUDeusto hitzaldien aurtengo edizioan, ImpACT leloarekin, ideia harrigarriak azalduko dira, iraultza sor ditzaketen ikuspuntuak. Beraien ikuspegia azalduko duten txostengileak África Baeta, Beatriz González, Borja Monreal, Lucas Gortazar, Lucía Gorjón, Ignacio Alcalde, Ane Agirre eta Borja Cembrero izango dira.

    Hitzaldien arteko itxaronaldiak girotzeko prestatu diren musika emanaldi eta ikuskizunen artean, Behotsik orkestrak parte hartuko du ekitaldiaren itxieran. Hitzaldi interesgarri hauek entzun nahi badituzu, eta bide batez, prestatzen gabiltzan emanalditxoa ikusi, sarrerak salgai daude. Anima zaitez!

  • Behotsiken dantza grekoa, botila bat eta hartz bat

    Behotsiken dantza grekoa, botila bat eta hartz bat

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5526153/el-baile-griego-behotsik-botella-oso/

    Aste honetan Ioritz Madariaga irten da garaile Boulevardeko momentu bat aukeratuz, non Jesús Torquemadak Siriako gerrari buruz hitz egiten zuen eta zeineri “13 días” filmearen soinu banda jarri dion. Unai Ibáñezek ere Boulevardeko momentu bat ekarri du, kasu honetan Club Creativosen topaketari buruzkoa, eta Arnau Griso katalanen Para que el mundo lo vea abestia erabili du. Borja Mollák Idurre Eskisabelek Graffitin Zuberoako hartzen polemikaren inguruan hitz egin zuenekoa hautatu du, zeini Stravisnkyren Petruska Balleta jarri dion. Azkenik, Asier Lemosek Fuera de Juegon Xabi Prieto errealzalearen agurraren inguruan Andoni Iraolari eginiko elkarrizketa erabili du. Queen taldeak jarri dio soinu banda futbolari beraien Show must go on abestiarekin.

    Ostiral honetako Madariagaren garaipenarekin, Ioritz berdinduta dago Lemos eta Mollárekin, bakoitzak puntu bana duelarik. Bitartean, Ibáñez jauna azkena doa, punturik gabe, baina beti irribarretsu.

  • Rock gehiago Symphonic Rock Tour 2.0 biran

    Rock gehiago Symphonic Rock Tour 2.0 biran

    17-18 denboraldi honen amaiera lanpetua izango da aurten, eta prestatzen gabiltzan gauza guztien artean, Symphonic Rock Tour 2.0 bira aurkezteko eguna heldu da. Fair Saturday mugimenduaren azken edizioan izandako arrakasta ikusita eta zeinen ondo pasatu genuen gogoratuz, kontzertua errepikatzeko eta borobiltzeko aukera izango dugu. Horregatik, orkestra sinfonikoa rock musikarekin uztartuko ditugu berriro ere genero honetako talde garrantzitsuenen abestiak aurkeztuz.

    Bira labur honetan ere, aurreko aldian bezala, luxuzko konpainia izango dugu. Bilboko Caledonian Road taldea gurekin egongo da rock doinuei indarra emateko. Nahiz eta entseguak gogorrak izan, beti da dibertigarria eurekin lan egin eta musika jotzea.

     

    Birako lehenengo geldialdia, Urduñan

    Symphonic Rock Tour 2.0 bira labur honetako lehenengo kontzertua Urduñako Josefinos Ikastetxean izango da, maiatzaren 19an, arratsaldeko 7etan. Gogo handia daukagu abestiak berriro jotzeko, beraz energiaz beteriko kontzertua izango da.

    Sarrerak apirilaren 11tik aurrera salgai egongo dira eta 3€-ko prezioa izango dute, eta horiek lortzeko bi modu egongo dira. Alde batetik, sarrerak salgai egongo dira Urduñako Llarena tabernan, Lupardika tabernan eta Marrazki tabernan. Beste aldetik, sarrerak erreserbatu ahalko dituzu sarrerak@behotsik.com helbidera mezu elektronikoa bidali edo 685 759 381 eta 665 758 706 zenbakietara deituz. Animatu zaitez eta etorri gutxitan ematen den kontzertu hau ikustera.

    Hala ere, Urduñara etorri ezin bazara, lasai egon Symphonic Rock Tour 2.0 biran kontzertu gehiago egongo baitira. Adi egon gure sare sozialetara hurrengo kontzertuen berri ematen dugunerako.

  • Iruzur filatelikoak, errege-liskarrak eta Cristiano Ronaldoren txilena

    Iruzur filatelikoak, errege-liskarrak eta Cristiano Ronaldoren txilena

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5526172/timos-filatelicos-peleas-reales-chilena-cristiano-ronaldo/

    Ostiralera bezala, los jóvenes de la Orquesta Behotsik Orkestrako gazteek Radio Euskadiko programazioko momentu desberdinak berreskuratu dituzte eta dagokien musika jarri diete. Gaurkoan, Borja Mollák Forum Filatelikoaren auzia hautatu du. Asier Lemosek, aldiz, Sofía Erregina eta Letizia Erreginak Mallorcako katedralean izan zuten hizka-mizka ekarri du, eta azkenik, Unai Ibáñezek Champions Leaguen Turingo Juventusen aurka Cristiano Ronaldok sartu zuen txilena gola aukeratu du.