Aste honetako irabazlea Asier Lemos izan da, ‘Graffiti’-n Lourdes bere ama elkarrizketatu zuten momentua gogoratuz. Izaroren Paradise abestia jarri dio. Unai Ibáñezek Arraza Diskriminazioaren Kontrako Eguneko debateko hitzak ekarri ditu, Michael Jacksonen Black or White abestiarekin lotu dituelarik. Borja Mollák, Irati Jiménezek Troyako Palmondoari buruz hitz egin zuenekoa ekarri du, tenore eta soprano baten arteko orgasmo musikala jartzeko.
Aste honetako erronka freskagarri poto bat, inbidia eta Erromako hiria lotzea zen, eta horretarako The Young Pope telesailaren soinu banda erabili dute.
Hurrengo erronka garabi bat, Marte eta Jesús Gil musikaren bidez lotzea izango da.
Datorren 2018ko apirilaren 4tik 7ra, MoTsuKora elkarteak XX. Manga eta Anime Jardunaldiak ospatuko ditu Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean, eta bertan parte hartuko dugu apirilaren 7an kontzertua emanez.
MoTsuKora manga, animea, bideojokoak eta japoniar kultura (batez ere aro berriko eta gazte-kultura) Euskadin zabaltzeari ematen dion gazte-elkarte bizkaitar bat da. Bere XX. urteurren honetan, mota askotako doako ekintzak prestatu dituzte: filme eta telesailen proiekzioak, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak…
Gainera, Motsukora elkarteak antolatutako jardunaldi hauek Japonia eta Espainiaren arteko Harreman Diplomatikoen Ezarpenaren 150. Urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldietako bat izango da.
Jardunaldien inguruko informazio gehiago izateko, elkartearen webgune berezian sar zaitezkete. Bestela, apirilaren 7an, arratsaldeko 17:00etan, Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean ikusiko dugu elkar, manga eta anime munduko soinu banda onenak entzuteko.
Asier Lemosek, aste batez atseden hartu eta gero, fake news berrien identifikazioari buruzko momentu bat ekarri du, zeini Rolling Stonesen musika jarri dion. Unai Ibáñezek ere talde honen musika erabili du Bilboko Udalaren mugikortasun planari soinu banda jartzeko.
Borja Mollák, asteko puntua lortzeaz gain, mundu guztia harritu du azukrerik gabeko elikagaiak aurkitzeko zailtasunaz hitz egiten zuen ‘Ganbara’ko momentua Indiana Jonesen Soinu Bandarekin loturaren zergatia arrazoitzeko azalpenekin. Modu berdinean bere burua hobetu du Mafalda, wind surfa eta arte barrokoa musikarekin elkartuz. Horretarako, Astor Piazzolaren La muerte del ángel erabili du.
Modu honetan Boja Mollá buruan doa 5 punturekin, Unai Ibáñez laurekin eta atzekaldean Asier Lemos eta Ioritz Madariaga bakoitzak puntu bana duelarik. Datorren asterako erronka freskagarri poto bat, inbidia eta Erromako hiria lotzea izango da.
Karmelek hari modalitateko A mailan (16-19 urte) parte hartu du, J. S. Bachen biolontxeloarentzako 3. Suiteko Preludioa, Saint-Saënsen biolontxeloarentzako 1. kontzertuko 1. eta 2. mugimenduak, eta Paganinik Rossiniren gai baten inguruan eginiko bariazioak interpretatuz.
Haizeak, bere aldetik, Mozarten tronparako 3. kontzertuko 1. mugimendua, Straussen 1. kontzertuko 1. mugimendua, eta Bernhard Krolen Laudatio for Solo Horn jo ditu, Haize metaleko A mailan.
Benetan pozgarria da Euskadiko Musikari Gazteak bezelako lehiaketetara aurkezten diren artistatzarrak gurekin edukitzea, eta gainera, sarituak direnean are gehiago. Karmelek harizko instrumentuen A mailan 2. saria lortu du, eta Haizeak, haize metaleko A mailako ohoreko aipamena. Gainera, gure kide izandako Tristán Gonzálezek ere ohorezko aipamena jaso du harizko instrumentuen A mailan. Zorionak guztioi!
Aste honetan Behotsik Gazte Orkestraren erronka dirua duen gutun-azala, pandereta eta tximeleta bat lotzea zen. Desafioa gainditu dute Taburete taldea eta beraien Mariposas abestia erabiliz.
Gaur puntuz berdindu dute Borja Molla eta Unai Ibáñezek. Borjak migranteei buruzko elkarrizketa soziala aukeratu du, zeini Jack Careyren The Emigrants Story jarri dion, beraien etxea utzi behar duten pertsonei eskainitako abesti irlandar bat hain zuzen ere. Unaik hautatutako EiTB Focusi buruzko elkarrizketa politikoa LMFAO taldearen I’m sexy and I know it abestiarekin amaitu da.
Modu honetan, Borja Mollák eta Unai Ibáñezek lau puntu dituzte. Bitartean, atzean geratzen dira Ioritz Madariaga eta Asier Lemos puntu bakarrarekin.
Borja Mollák lortu du aste honetako entzuleen botoa bere proposamena eta historia klasearekin. Aukeratu duen Radio Euskadiko momentua Dani Álvarezek Boulevard saioan kontzertu ekonomikoaren 140. urteurrenari buruz hitz egin duenekoa izan da. Horretarako Trágala, perro izeneko Cádizko koplilla bat erabili du. Unai Ibañezek bere aldetik Graffiti saioko momentu bat hautatu du zeinetan Ziortza Karranza amestearen garrantziaz mintzatzen zen, zeini Lennonen Imagine abesti mitikoa jarri dion.
Eguneko sorpresa Mazinger Z, maraka batzuen eta ordenagailu baten teklatuaren arteko erlazioarekin etorri da. Horretarako Vladimir Putin goraipatzen duen eta Ukraniak irabazi zuen urteko Eurovisión lehiaketarako proposatua izan zen errusiar abesti bat aukeratu dute.
Datorren asterako tximeleta, pandereta eta dirua duen gutun-azal bat lotuko dituzte.
Aste honetako topaketaren ondoren, Borja Mollá eta Unai Ibañez berdinduta daude bakoitzak hiru puntu dituelarik, eta Ioritz Madariaga y Asier Lemosek jarraitzen diote bakoitzak puntu bakarrarekin.
Aste honetan, Behotsik gazte orkestrak gizarteko momentuak aukeratu ditu Radio Euskadiko programaziotik. Asier Lemosek hautatutako pentsioen protestak Porretas taldeak Resistiré abestiaren bertsioak lagundu ditu. Gai berdinarentzat Borja Mollák Il Divoren Hasta Mi Final erabili du, ironia eta umorez beteriko proposamen performatikoekin. Unai Ibáñez zoritxarrez Alepo berria bezela ezagutzen den Gutaraino joan da. Horretarako Movimiento Naranja abesti birala jarri du.
Luma, hodei eta maskararen arteko lotura maisutasunezko eran egin dute El Atlas de las nubes filmaren soinu bandarekin. Hurrengo erronka Mazinger Z maraka batzuekin eta ordenagailuko teklatu batekin lotzea izango da.
Unaik beste aste batez irabazi du eta buruan jarri da hiru punturekin. Borjak bi ditu eta Asierrek, Ioritz Madariaga bezela, puntu bakarra.
1000 pertsonatik gora bildu zituen eta VASS Sanfilippo Euskadirentzako 2.376 € lortu ziren kontzertu honetan, rock abesti ospetsuenen errepasoa egin genuen rock talde bat eta orkestra sinfonikoa uztartuz. Horren eredu da Queen taldearen ‘Don’t Stop Me Now’ abesti mitikoaren bertsio hau.
Adi egon zaitezte kontzertu honen inguruko berriekin etorriko garelako. Laster.
Ioritz Madariagak Ismael Serranoren musika jarri dio zentsura modu desberdinei buruzko ‘Ganbara’ko elkarrizketei. Asier Lemosek torturaren inguruko ‘Boulevard’ saioko testigantzak aukeratu ditu, eta Beethovenen 9. Sinfoniako 4. mugimenduarekin lotu ditu. Unai Ibáñezek Robbie Williamsen musika positiboa erabili du transplantei buruz hitz egiteko. Borja Mollák Pello Joxeperen Jesús Guridiren bertsioa jarri du.
Aste honetan Ioritzek irabazi du entzuleen botoa, beraz, Asier Lemosekin berdinduta dago. Buruan jarraitzen dute Unai Ibáñez eta Borja Mollák.
Ohi den bezela, gure kontzertuen aurretik bertan ikusi ahalko duzuenari buruz hitz egin nahi dizuegu. Hurrengoa, Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Auzoz Auzo 2018 zikloan emango duguna da.
Oraingoan, gure zuzendari gonbidatua izango den Pablo Puga elkarrizketatu dugu, eta datorren otsailaren 24an, Bilboko Casilda Iturrizar parkean Musika – Música 2018ko Auzoz Auzo zikloaren barruan emango dugun kontzertuaren nondik norakoak azaltzen dizkigu.
“Musika – Músicako edizio honetan hiru obra joko ditugu. Lehenengoa, Prokofieven Zaldunen Dantza. Gero, Guridiren 10 Euskal Melodiak, zeinetatik bost joko ditugun. Eta azkenik, Turinaren Orgia.”
Orkestrari buruz hitz egitean, “asko harritu zidan, ez dudalako ezagutzen horrelako beste orkestrarik, non jendea nahi duelako baino ez den joaten, musu-truk. Eta egia esan, Igorren lana, eta orokorrean, guztiona, oso ona izan dan.”
Aste honetan Borja Mollá irten da garaile Ziortza Karranza gure psikologoaren momentu batekin, zeini Jean Phillipe Ramen “Danse du grand calumet de paix” jarri dion.
Asier Lemosek Fernando Velázquez euskal konpositorearen musika aukeratu du, beste euskal filme batentzat, “Handia” zaridunarentzat, hain zuzen ere.
Azkenik Unai Ibáñezek “I am what I am” abestia erabili du Zinegoak jaialdiko zuzendari den Pau Guillénen gorputzen dibertsitateari buruzko hitzak laguntzeko.
Behotsiken hiruhilabeteroko sailkapenean aldaketa nabarmena egon da. Borja Mollák bere lehenengo puntua lortu du, Asier Lemosekin berdinduz, Unai Ibánez buruan jarraitzen duelarik bi punturekin. Zapia, txoria eta luzokerra lotu ondoren, datorren astean kohetea, kalabaza eta kupela erlazionatuko dituzte.
Aurten ere Bilbao 700 Fundazioak Auzoz-Auzo kontzertuen programa antolatu du Bilboko Euskalduna jauregian martxoaren 1, 2, 3 eta 4an izango den Musika – Música 2018 jaialdiaren atariko moduan. Horrela bada, hirugarren urtez segidan Bilbao 700 Fundazioak musika klasikoa eramango du Bilboko barruti guztietako auzoetara.
Oraingoan, protagonistak gerren arteko aldiko (1814-1945) musikagileak dira: Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius edo Falla, besteak beste.
Auzoz-Auzo zikloko jardueren artean kontzertuak, ipuin-kontalariak zuzeneko musikarekin, umeentzako tailerrak eta kontzertu didaktikoak, familientzako kontzertuak, hitzaldiak eta monologoak daude. Eskaintza bete-betea, Bilboko auzoetara edizio honetako “lagin” bat eramango duena. Bilbao 700 Fundazioak era eta guztietako musika klasikoa eramango du Casilda Andrearen Parkeko pergolara, Deustuko Unibertsitatera, Bidebarrietako Liburutegira edo Erruki Etxera, besteak beste.
Behotsik Orkestrak otsailaren 24an kontzertua emango du Bilboko Casilda Iturrizar Parkean, goizeko 12etan. Oraingo honetan, Guridi, Prokofiev eta Turinaren doinuak prestatu ditugu mugimenduz beteriko kontzertu berezi baterako.
Pablo Puga izango da zuzendari gonbidatua
Pasa den urtean bezela, kontzertu berezi honetarako zuzendari gonbidatua izango dugu. Kasu honetan, Pablo Puga musikari vigoarra izango dugu zuzendari Auzoz Auzo programako kontzertu honetan.
Pablo Puga
Pablo Puga (Vigo, 1998). Bost urterekin hasten da bibolina ikasten eta zazpirekin Vigoko Kontserbatorio Profesionalean sartzen da Edita Shulman irakaslearekin. Orquestra Xove 430, OSV 430 eta Orquesta Joven de la Sinfónica de Galicia orkestretan jo izan du, Alberto Zedda, Dima Slobodeniouk, Krzysztof Penderecki edo Andrés Salado zuzendariekin. Gaur egun Musikenen egiten ditu bere ikasketak Tatiana Samouil irakaslearekin.
2015ean orkestra zuzendaritza klaseak jasotzen hasi zen José Triguerosen eskutik. Stravinskyren “La historia del soldado”ko hiru mugimendu zuzendu zituen Galiziako Sinfonikako Orkestra Gazteko ganbara kontzertu batean, baita Galiziako Gazte Orkestra Sinfonikoko kideek osatutako ganbara talde bat ere. 2016. urtean, Madrilgo Academia Opus23 orkestra zuzendaritza akademian onartua izan zen eta Miguel Romea eta Andrés Saladoren eskutik klaseak jasotzen ditu gaur egun arte.
Unai Ibáñez garaile irten da bigarren astez. Sorpresa danborraren, flotagailuaren eta ardoaren artean egin duten erlazioa izan da. Datorren asterako zapia, txoria eta luzokerra lotzeko erronka izango dute.
Borja Mollák, ‘Graffiti’-ra bueltan, bizarrari buruz hitz egin zuten saio honetako momentu bat aukeratu du, zeini The Bandettes taldearen The Beard Song jarri zion. Asier Lemosek, Zaramaren Iñaki, ze urrun dago Camerún abestia jarri zion ‘Fuera de Juego’ saiotik ateratako kirol momentuari. Azkenik, Unai Ibáñezek Jesús Torquemadak ‘Boulevard informativo’-n Trump presidenteari buruz hitz egin zuen momentua hautatu zuen U2ren Get Out of Your Own Way abesti berriarekin lotzeko.
Aurreko astean trena, marakak eta bonbilla lotzeko lana izan zuten, eta horretarako, Opa, Voy a Hacer un Corral abestia erabili zuten. Datorren astean danborra, flotagailua eta ardoa erlazionatu beharko dituzte.
Aste honen ondoren Unai eta Asier parean geratu dira, bakoitzak aste batean irabazi eta gero.
Urteko lehenengo emanaldian Behotsik Gazte Orkestrak Radio Euskadiko programazioko bi momentu aukeratu ditu. Asier Lemosek ‘Boulevard magazine’ saioko momentu bat hautatu du, non Mediterraneoan bizitza galtzen duten errefuxiatuen arazoaz hitz egiten zuten. Momentu honentzako abestia Izarok Mikel Urdangarinekin batera abesten duen Errefuxiatuarena izan da.
Bere aldetik, Unai Ibáñezek Abiadura Handiko Trenari buruz mintzatzen ziren ‘Ganbara’ko momentu bat ekarri du y eta Rock and roll train deitzen den AC/DCren abestia jarri dio. Unaik lau boto lortu ditu abesti honekin, Lemosek hiru botorekin geratu den bitartean.
Aste honetarako zeukaten erronkan giza bihotz bat eta sardina-lata erlazionatu behar zituzten. Ozeko Aztia filmeko Latorrizko Gizonaren If Only I Had A Heart abestia izan da froga gainditzeko aukeratu dutena. Datorren asterako, ordea, tren bat, maraka batzuk eta bonbilla bat lotu beharko dituzte, motibo musikalak baino ez erabiliz.