Ioritz, Borja eta Unaik, Joven Orquesta Behotsik Gazte Orkestrako kideak, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrentzako abesti bana aukeratu dute egun magiko honetan.
-
Behotsik eta Los Tonos Humanosek ‘Eguberriko kantata’ gabonetako obra estreinatzen dute antzokian

http://barakaldodigital.blogspot.com.es/2017/12/behotsik-y-los-tonos-humanos-estrenan.html
Behotsik gazte orkestra, 15 eta 28 urte arteko musikariek osatua, Barakaldora itzultzen da, udal antzokira hain zuzen ere, ‘Eguberriko kantata’-ren estreinaldi absoluturako — 20.00etan eta doako sarrerarekin — Borja Mollá Moral barakaldarraren obra originala. Ikuskizuna oholtzara igoko da Galdakaoko Los Tonos Humanos errenazimendu eta barroko ganbera abesbatzaren partaidetzarekin. Kantata hau “gabonetako eszena ohikoenetatik igaroko den bidaia sinfonikoa da, musikaren indar bakegilearen bitartez, data hauetan falta ezin den itxaropen, bake eta elkartze mezua igortzeko asmoa duena, gabon-kanten lenguaia sinplea esanahi konplexuagoekin uztartuz, orkestrazio koloretsu baten eta armonia modulakorren babesean”, orkestraren esanetan.
-
Eguberriko Kantata, 28 osteguna, Barakaldo Antzokian

Ostiral guztietan bezela, Behotsikek beraien musika eta esperientziak elkarbanatzen ditu entzuleekin, eta kasu honetan, Borja Mollá, Unai Ibáñez y Ioritz Madariagak datorren asteko ostegunean Barakaldo Antzokian egingo duten estreinaldia aurkezten digute.
-
Gabonetarako egokiak ez diren kantak

Gabonak zatitzen duten urteko sasoia da. Badira gogo eta ilusioz jasotzen dutenak, baita ez gogoaraztea eskertuko dutenak ere. Gabon-kantak dira Gabonetako soinu nagusia, baina hainbat taldek aukera ikusi dute abesti hauekin ‘politikoki desegokiak’ izateko.
-
Behotsikeko mutilek Atienza familiaren azken gorabeherak ekarri dizkigute

Beraien ostiraletako atalean, Behotsik Orkestrako hiru kideek, Ioritz Madariaga, Borja Mollá eta Unai Ibáñezek, hilabetea ixten dute Atienza familiaren ibileren urte honetako azken kapituluarekin. Giza talde berezi bat, beraien herritik irten eta Euskadin bizitza berri, zail eta dibertigarri hasi behar duena.
-
Behotsik atrioan

http://www.klassikbidea.eus/2017/11/30/behotsik-en-el-atrio/
El atrio es el espacio que precede a la entrada de un edificio. Tiene un atrio condición de acceso y vocación de pasaje, de unir dos mundos: el bullicio del foro con el templo, la intemperie con la casa o, metafóricamente, el silencio o el ruido de la calle con la música. Realizado en el atrio de Azkuna Zentroa, este retrato de grupo de Behotsik sintetiza la vocación de esta orquesta por aproximar la música a los públicos, por acercar entre sí el arte y las gentes, por convocar a esa maravillosa y efímera experiencia que es un concierto.
La fotografía de Gaizka Peñafiel retrata muchas cosas. Retrata ante todo a una formación plural, moderna, a la que sigo y a la que admiro desde hace tiempo; una formación con tal frescura y buen tino que a veces merecería un análisis detallado por parte de organizaciones con medios e implantación muy superiores pero menos vivas o, quizá, más descreídas. No se aprecia cansancio en Behotsik, sino ganas de brega. Parecen divertirse.
El pasado junio asistí a una representación de La flauta mágica en el Teatro Campos Elíseos de Bilbao. Tenia pendientes unas palabras sobre aquella función, puesta en escena con Ópera Divertimento. En términos globales, la función fue preciosa: una ventana al oficio de cantar y actuar, de un honesto correr el telón para ofrecer lo mejor de cada uno, encandilando a niños y mayores; una función también oscura, profundamente imbricada en La flauta mozartiana, en la que se inoculaba en el público el veneno exquisito de la música, la fantasía y el teatro. Pobres pequeños allí sentados, mordidos por la ópera en su más tierna infancia.
En el foso estaba Behotsik, y yo sentado de tal manera que veía todo el foso y también veía trabajar a Igor Giménez, el director. Disfrutaban. Del foso emanaba la buena música y también surgían la luz y la alegría, y en el teatro reinaba la euforia, esa sensación tan potente y placentera cuando alcanza a ser contagiosa.
Quizá el atrio de Behotsik es el espacio donde el contagio se produce, donde el poder arcano y fascinante de la música hiere a una sociedad ayuna de detenerse, sentarse y escuchar. Una gran labor y un enorme y admirable empeño.
Me encanta Behotsik.
-
Behotsik Fair Saturday-an

Fair Saturday egitasmoaren barruan Behotsik orkestrak, Caledonian Road taldeak eta Joecom orkestrak kontzertu berezia eskaini zuten Azkuna Zentroan atzo. Emanaldia Sanfilippo Euskadi GKEaren alde antolatu zen eta musikari ugarik parte hartu zuten. Argazkitan ikusi daiteken bezala publikoak ez zuen hutsik egin eta bat egin zuen ekimen honekin.
Ohore bat aukeratua izana momentu magiko hau iruditan gordetzeko…
-
Berri ekonomikoak eta emakumezkoen kirola Behotsiken musikarekin

Noticias económicas y el deporte de mujeres con música de Behotsik
Unai Ibáñezek Dani Álvarezek ‘Boulevard’en Joseba Egibar elkarrizketatzen duen momentu bat aukeratu du eta Guns ‘N Rosesen Welcome to The Jungle jarri dio. Borja Mollák kontzertu ekonomiko eta kupoaren inguruko elkarrizketekin jarraitzen du, ACDCren musikarekin eta beraien Highway to Hell mitikoarekin. Azkenik, Asier Lemosek Dando Kantxa-ren zati bat hautatu du, zeinean Ángela Irazabal gure kideak emakumezkoen kiroleko gai polemiko bati buruz hitz egin duen, arroparen inguruan hain zuzen ere. Honi Asierrek Aerosmithen Dude looks like a lady jarri dion.
Puntuazioa horrela gelditu da:
– Asier Lemos 10 boto
– Borja Mollá 7 boto
– Unai Ibáñez 5 botoDatorren asterako bihotz bat sardina-lata batekin lotuko dute musikalki.
-
Sexua, arkeologia eta heroiak Behotsikekin

Asier Lemosek Dani Álvarezen momentu bat ekarri du Boulevarden Ane Irazabal eta Mariano Ferrer elkarrizketatzen, zeineri Queenen “We Are The Champions” abestia jarri dion.
Borja Mollák Boulevard Magazineko une bat aukeratu du, non Miriam Duquek nerabe maitasunari buruz hitz egiten zuen momentua La Casa Azulen “Revolución Sexual” abestiarekin lagundu duen.
Azkenik, Unai Ibáñezek Roge Blascoren “La Casa de La Palabra”ko arkeologiari buruzko elkarrizketa hautatu du, eta Indiana Jonesen soinu banda erabili du.
Puntuazioa honela geratu da:
– Asier Lemos 7 boto
– Borja Mollá 5 boto
– Unai Ibáñez 5 botoDatorren astean Mickey Mouse lanpara batekin lotuko dute. Aste honetan bibotea eta preserbatibo bat erlazionatu dituzte Queen eta beraien “I Want It All” abestiarekin.
-
Behotsiken hileroko erronka berdindua hasi da

Ioritz Madariagak Gipuzkoako Agipanen kanpainari buruzko elkarrizketa aukeratu du, Efecto Pasillo talde kanariarraren musika jartzeko.
Unai Ibañezek Graffitiko Dando Kantxa atalean emakumeek kirolean izan duten historiari buruz hitz egiten zuen erreportaia erabili du, Huntza taldearen “Harro Gaude” abestiarekin uztartzeko.
Eta Borja Mollak ostegun honetan Irati Jiménezek Darwin Sariei buruz kontatu ziguna hautatu du… eta Frank Sinatraren musika jarri dio.
Larruzko jaka eta karabana lotzeko, Duke Ellingtonen “Caravan” abestia erabili dute.
Unai Ibañezek 4 boto lortu ditu, eta Ioritz Madariagak eta Borja Mollák berdindu egin dute, bakoitzak 3 boto dituelarik.
-
Behotsikek Atienza familia bitxia aurkezten digu

Beraien ostiraletako atalean, Behotsik Gazte Orkestrako kideek, Unai Ibañez, Borja Mollá eta Ioritz Madariagak, hilabete bakoitzaren amaieran errepikatuko den joko berria jarri dute martxan. Familia oso bitxi baten, Atienza familia, ibilerak kontatuko dituzte, zeintzuk beraien Soriako herria uztera behartuta daude Euskadira etortzeko.
Zuzeneko antzerki saio batean, Atienzatarren elkarrizketekin gozatzen dugu, guztia Behotsikeko kideek eurek aukeratutako musika tarteekin girotuta.
-
Ioritz Madariaga hileko irabazle izan da Behotsiken jokoan

Behotsik Gazte Orkestrak hilea bukatu du Ioritz Madariaga irabazle delarik, guztira 14 punturekin. Unai Ibáñezek, 12 punturekin, eta Borja Mollák, 8 bozkarekin, jarraitzen diote.
Aste honetan Borja Mollák 1940ko Ingalaterrako borrokari buruz hitz egiten zuen ‘Iflandia’ programako tarte bat hautatu du, non bonbardaketa gogorrak egon ziren. Zoritxarreko momentu honentzat Borjak Holst britainiar konpositorearen obra bat aukeratu du.
Unai Ibáñezek Euskadiko etxebizitzak hobetzeko laguntzen buruzko ‘Consumidores’ saioko zatia bat hartu du, zeineri Madness mitikoen ‘Our House’ abestia jarri dion.
Bukatzeko, Ioritz Madariagak ‘Fuera de Juego’ saioan Euskal Selekzioko emakumezkoen taldearen hautatzaile berria den Iñigo Juaristiri eginiko elkarrizketa aukeratu du. Gozategiren ‘Euskal Selekzioa’ abestia jarri dio.
-
Behotsiken berdinketa hautsi da lehen hileko amaierara hurbilduz

Hilea amaitzeko aste bakarra gelditzen delarik Behotsik gazte orkestrako Ioritz eta Unairen arteko berdinketa hautsi da.
Borja Mollák Brittenen fuga bat jarri dio Kirmen Uriberen ahotsari, nork poema liburu bat sinfonia baten modukoa dela esaten zuen. Ioritzek ‘Graffiti’ko momentu bat aukeratu du, non Bibbo bizikleta elektrikoen arduradunak elkarrizketatu genituen. Ioritzek, humore puntu batekin, abesti retro bat jarri zion, Verano Azul telesaileko soinu banda hain zuzen ere. Bukatzeko, Unai Ibáñezek Sonia Hernandok ‘Ganbara’n Gasteizko 76ko 3 de marzo pelikularen filmatzearen arduradunei eginiko elkarrizketa ekarri zuen, zeini Betagarriren musika jarri zion.
Aste honetan kirol-oinetako bat eta gitarra bat lotu ondoren, datorren astean, hileko azkena, alpargata eta tronboia lotuko dute musika erabiliz.
-
VASS Sanfilipporen aldeko rock doinuak Fair Saturday 2017an

Behotsik orkestra pozik dago aurreko bi urteetan bezala Fair Saturday 2017 ekimenean parte hartuko duela iragartzeko. 2017ko azaroaren 25ean ospatuko den mugimendu global honetan gure harri koxkorra jarriko dugu Bilboko Azkuna Zentroan VASS Sanfilippo Euskadiren aldeko Symphonic Rock Fair Saturday kontzertua eskeiniz.
Fair Saturday artistek eta kultura-elkarteek garatutako kultura eta giza izaerako mugimendu globala da. Artista eta kultura-elkarte hauek azaroaren azken larunbatean modu masiboan jardungo dira ekitaldi bakoitzarekin GKE edo proiektu sozial bat bultzatuz.
Aurreko urteetan Gure Señeak eta AFA Bizkaiarekin lan egin ondoren, aurten VASS Sanfilippo Euskadi elkartearen ondoan egongo gara. VASS Sanfilippo Euskadi irabazi asmorik gabeko elkartea da, Euskadiko Sanfilippo sindromea duten umeen senide eta lagunek osatua. Bere helburua sindromea duten umeak eta familiak beraien bizi kalitatea hobetzen laguntzea da. Sanfilippok, zoritxarrez, historia luzea dauka Euskadin, eta egun 8 kasu daude herrialdean, bat Gipuzkoan eta 7 Bizkaian.
Orkestra sinfonikoa eta rock taldea
Fair Saturday egun berezia izanik, kontzertu berezia izatea nahi dugu. Kontzertuaren toki ederraz gain, zeinetan urte askotan jotzen saiatu garen, lankide paregabeak izango ditugu egun hartan.
Alde batetik, aurretik lagun izan ditugun Madrilgo JOECOM orkestrarekin bilduko gara. Pasa den denboraldian prestatu genuen ‘La Flauta Mágica. Tu Primera Ópera’ ikuskizunarekin Madrilera mugitu ginenez, oraingo honetan beraiek Bilbora etorriko dira 80 lagun inguruko orkestra osatzeko.
Beste alde batetik, Caledonian Road rock talde bilbotarra izango dugu musikari kutsu bihurria jartzeko. Gainera, taldeko abeslaria Aitor Fernández da, gurekin A Disney Dream proiektuan parte hartu zuelarik.
Beraz, 2015ean egin genuen Behotsik Symphonic Rock Tour proiektuaren antzeko kontzertuaz gozatu nahi baduzue, hurbildu zaitezte datorren azaroaren 25eko arratsaldeko 8etan Bilboko Azkuna Zentrora, Fair Saturday eguna ospatzera eta VASS Sanfilippo Euskadiren alde egitera.
-
Behotsikeko gazteek Radio Euskadiko momentu oneei musika jartzen diete

Radio Euskadiko Graffitin, Behotsik Orkestrako gazteak garaiz datoz beraien ostiraletako zitara. Aste honetan, Borja Molláren ordez, Asier Lemos dator Ioritz Madariaga eta Unai Ibáñez laguntzera. Hirurek Radio Euskadiko programazioko momentuak aukeratu dituzte eta beraien soinu banda berezia jarri diete.
Horrez gain, katxi baten eta zintzarri baten arteko erlazio musikala bilatu dute. ¡Ez da gutxi!














