Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • Badator 17-18 denboraldia

    Badator 17-18 denboraldia

    Orkestraren 5. urteurrenak markatutako denboraldi politaren ondoren, zeinetan proiektu bereziak egin genituen, 17-18 denboraldia aurkezten dizuegu. Denboraldi potentea dugu aurretik eta energiaz eta gogoz beterik gatoz.

    17-18 denboraldi honetan musikarekin gozatzen jarraituko dugu, baina zuen parte hartzea areagotu nahi dugu. Horregatik, “Musikaz busti zaitez. Izan Behotsik” leloarekin, gurekin blai egitera gonbidatzen zaituegu, musikarekin gozatzera, eta Behotsik Orkestraren parte izatera, modu batean edo bestean, baina musika ardatz izanik, lagunen artean disfrutatzera.

    Momentuz proiektu pare bat baino ezin dizkizuegu aurreratu. Alde batetik, aurreko bi urteetan bezala, Fair Saturday ekimenean parte hartuko dugu. Aldi honetan, kontzertu oso berezia prestatzen ari gara, Bilboko toki berezi batean gauzatuko dena eta zeinetan kolaborazio oso bereziak izango ditugun.

    Bestalde, urte amaierarako gabonetako kontzertua prestatzen ari gara, non orkestraren parte eta lagun diren konpositore gazte biren obra berriak estreinatuko ditugun. Momentu polita izango da, bai beraientzat bai orkestrarentzat, obra bat estreinatzen dugun lehenengo aldia izanik.

    17-18 denboraldia honen parte sentitu eta musikaz gozatu nahi baduzu, ez ahaztu Behotsik Orkestran parte hartu ahal duzula, bai musikari gisa instrumenturen bat joz gero, bai bazkide moduan. Zure zain gaude, eta gogoratu, MUSIKAZ BUSTI ZAITEZ! IZAN BEHOTSIK!

    Behotsik

    10 urria, 2017
    Berriak, Nabarmenduta
    Behotsik, Bideoa
  • Catalunyari buruzko Radio Euskadiko momentuak Behotsiken soinu bandarekin

    Catalunyari buruzko Radio Euskadiko momentuak Behotsiken soinu bandarekin

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5133000/momentos-radio-euskad-catalunya-banda-sonora-behotsik/

    Aste honetan Unai Ibáñez Behotsik gazte orkestrako kideen asteroko txapelketako buruan jarri da. Unaik urriaren 1ean, Catalunyako erreferendumen egunean, poliziaren aldetik izugarrizko erasoa jaso zuen Generalitatearen ordezkaria den Marta Torrecilaren adierazpenei musika jarri die. Unaik Tchaikovskyren 1812 Obertura erabili zuen.

    Borja Mollák ‘Graffiti’-ko momentu bat aukeratu zuen, Idurre Eskisabelen asteroko kolaborazioa hain zuzen ere. Antropologo eta kazetariak, U-1eko gertakizunen harira, historian zehar gauzatu diren protesta bakezale motei buruz hitz egin zuen. Borjari Disneyren laburmetraia bat etorri zitzaion burura, edo hobeto esanda, honen musika, “Shilly Simphony”.

    Bukatzeko Ioritz Madariagak Espainiako erregearen hitzak hautatu zituen, zeinei Beethovenen musika jarri zien, piano eta orkestrarako 5. kontzertuko Adagioa.

    Datorren astean Behotsikek katxi bat zintzarri batekin lotuko dute. Sailkapena honela geratzen da: Unai Ibañez buruan 7 punturekin. Ondoren, Ioritz Madariaga 5 punturekin eta Borja Mollá 4rekin.

    http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/10/09/2196416/20171009_12204512_0010638256_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    6 urria, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Behotsikek irratiko momentuak musikal eta kontzertu bihurtzen ditu

    Behotsikek irratiko momentuak musikal eta kontzertu bihurtzen ditu

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5112860/behotsik-convierte-momentos-radio-musicales-conciertos/

    Aste honetan Behotsik gazte orkestrak ‘Boulevard’ saioko hiru momentu hautatu ditu haiei musika jartzeko.

    Unai Ibáñezek, eguneko irabazle izan dena, Tolosan zabaldu duten lehen euskal zirkoari buruz Iker Galarzari egin dioten elkarrizketari musika jarrio dio.

    Borja Mollák politika aukeratu du Unai Rementeriaren, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiaren hitzei musika jarriz.

    Ioritz Madariagak kirola hautatu du berriz ere, JonFer boxeolari “Invictusari” egindako elkarrizketa hain zuzen ere.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/09/29/2192121/20170929_19151022_0010495505_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    29 iraila, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Behotsiken musika txapelketaren lehen rounda

    Behotsiken musika txapelketaren lehen rounda

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5097316/primer-round-concurso-musical-behotsik/

    Aurten Behotsik Gazte Orkestraren erronkak aste osoko Radio Euskadiko momentuei musika jartzea du helburu. Lehen aldi honetan Ioritz Madariaga irten da garaile entzuleen 5 boto izan dituelarik. Kirol erredakzioko Alberto Negrok Yeray Álvarezen sendatzearen berri ona kontatu zuen momentua gogoratu du.

    Puntuazio totalean Borja Mollák hiru boto ditu eta Unai Ibañezek bakarra.

    http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/09/22/2188802/20170922_19180007_0010410029_002_001_BEHOTSIK_22_.mp3

    Behotsik

    22 iraila, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Behotsiken aterki musikalak Graffiti bilduko du berriro

    Behotsiken aterki musikalak Graffiti bilduko du berriro

    Behotsik gazte orkestrako kideak Graffitiko ostiralen parte izatera itzuli dira. Erronka eta asmo berriak dakartzate kutso berrirako. Radio Euskadiko momentu adierazgarrienak lotuko dituzte musikaren bitartez. Gainera, entzuleak sekzio honetako parte aktiboa izango dira. Honela azaldu digute Unai Ibáñez eta Borja Mollák.

    Behotsikek beraien lotura musikal bereziak egiten jarraituko du. Aurten objektuak erlazionatuko dituzte. Datorren astean musika erabiliko dute palangana eta graffiti bat lotzeko.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/09/15/2185692/20170915_19594209_0010371045_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    15 iraila, 2017
    Berriak, Nabarmenduta
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • EuroCamerata 2017, Alemanian eta Bilbon

    EuroCamerata 2017, Alemanian eta Bilbon

    2012. urtetik aurrera bezela, Behotsik orkestrak EuroCamerata nazioarteko gazte orkestrarekin lan egingo du EuroCamerata 2017 udako biran zehar, Alemaniara bidaiatu eta bertan kontzertuak emanez.

    EuroCamerata orkestrak, 1997an sortua, urtero Europako herrialde desberdinetako musikari gazteak biltzen ditu Europan zehar kontzertuak emateko. Jatorriak, hizkuntzak eta kulturak sortu ditzazkeen zailtasunak alde batera utzita, elkartu egiten dira musika batera egiteko. Aurten, Obersulmeko musika eskolako ikasleek eta Behotsik orkestrako kideek osotuko dute, eta Sergiu Andrei maisuak eta gure orkestrako zuzendari den Igor Giménezek zuzenduko dute.

    Pasa den urtean bezela, orkestra uztailean Alemaniara mugituko da Stuttgart inguruko hainbat hiritan kontzertu batzuk emateko, Baden-Württemberg estatuan.

    Gainera, aurtengo edizio hau berezia izango da, izan ere, EuroCamerata orkestrak 20 urte betetzen ditu. Hori ospatzeko, abuztua amaieran EuroCamerata Bilbora mugituko da kontzertu bat emateko. Kontzertu horretan ere Behotsik Orkestrako kide gehiago ere batuko dira.

    Hauek izango dira aurtengo EuroCamerata 2017 udako birako aurreikusitako datak:
    – uztailaren 19a – 19:30 – St. Kilian Evangelische Kirche, WÜSTENROT
    – uztailaren 21a – 19:30 – Vater-Unser Kirche, WILLSBACH
    – uztailaren 23a – 19:30 – Katholische Barock Kirche, ERLENBACH
    – abuztuaren 28a – 20:30 – San Felicisimo eliza, BILBO

    Kontzertuen orduen, entseguen eta programaren inguruko informazio gehiago izateko, adi egon gure sare sozialetan argitaratzen dugun guztiari.

    Behotsik

    6 uztaila, 2017
    Berriak
    Alemania, Bilbo, EuroCamerata, Kontzertua
  • Eskerrik asko Graffiti

    Eskerrik asko Graffiti

    Pasa den ostiralean denboraldiko azken saioa izan genuen Radio Euskadiko Graffitin, eta eskerrak ematea baino besterik ezin dugu egin!

    Behotsik

    2 uztaila, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Bideoa, Prentsa
  • Behotsiken azken erronka handia

    Behotsiken azken erronka handia

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4940892/el-ultimo-gran-reto-behotsik/

    Unai eta Borjak, Behotsik Orkestrako kideak, beraien kurtso honetako Graffitiko saioa handitasunez bukatu dute. Izan ere, Galder Pérezek aukeratu zituen lau abestien arteko erlazioa aurkitzea lortu zuten: Backstreet Boysen Everybody, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Maite zaitut, Gipsy Kingsen Volare eta Leroy Andersonen Idazmakina.

    http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/06/30/2162643/20170630_19193022_0010138804_002_001_BEHOTSIK__30.mp3

    Behotsik

    30 ekaina, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Zer harreman dute Negu Gorriak eta Ryuichi Sakamotok?

    Zer harreman dute Negu Gorriak eta Ryuichi Sakamotok?

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4924644/que-tienen-comun-ryuichi-sakamoto-negu-gorriak/

    Bidaia internazionala, Euskal Herritik hasi, Indiatik pasatu Japoniara heltzeko, da Behotsik aste honetarako proposamena. Eta datorren asterako erronka zailagoa izango da, izan ere, Galder Pérezek lau abesti proposatu dizkie beraien artean lotura bat aurkitzeko. Backstreet Boysen Everybody, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Maite zaitut, Gipsy Kingsen Volare eta Leroy Andersonen Idazmakina dira aukeratutakoak.

    http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/06/23/2158698/20170623_18510401_0010117629_002_001_BEHOTSIK_23_.mp3

    Behotsik

    23 ekaina, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Zer harreman dute Federico Chueca eta Fangoriak?

    Zer harreman dute Federico Chueca eta Fangoriak?

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4909155/que-tienen-comun-federico-chueca-fangoria/

    Beraien asteroko atalean Unai eta Borjak Federico Chueca eta Fangoriaren arteko ibilbidea egin zuten. James Dean aktoretik eta ‘Erraldoiak’ pelikulatik pasa eta gero, beraien erronka musikala gainditzea lortu zuten aste bat gehiagoz.

    http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/06/16/2155729/20170616_18461112_0010102529_002_001_BEHOTSIK_16_.mp3

    Behotsik

    16 ekaina, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • ‘La Flauta Mágica. Tu primera ópera’ Madrilen

    ‘La Flauta Mágica. Tu primera ópera’ Madrilen

    Jadanik aurreratu genizuenez, ‘La Flauta Mágica. Tu primera ópera’ ikuskizunarekin Madrilera bidaiatu eta kontzertua emango dugu JOECOM orkestrarekin batera. Badugu kontzertuaren data eta ordutegia.

    Kontzertua ekainaren 24an Madrilgo Vedruna Ikastetxe Nagusian izango da, arratsaldeko 20:00etan. Ongintzazko kontzertua izango da, izan ere, sarrerekin lortutako irabaziak Voces elkartearentzat joango dira. Voces arte eta kulturaren botere eraldatzailea erabiliz txirotasunaren aurka borrakatzen duen elkartea da. Sarrerek 5€-ko prezioa izango dute (3€ 18 urte azpikoentzat) eta kontzertua egingo dan tokian bertan erosi daitezke kontzertua hasi baino ordu erdira arte.

    Madrilgo Ikasle eta Ikastetxe Nagusietako Gazte Orkestra JOECOM 2013. urtean sortzen da musikak batzen dituen ikasle talde baten eskutik, beraien pasioaz elkarrekin gozatzeko. Ordutik hona, Alejandro Puerta Cantalapiedraren zuzendaritzapean hainbat kontzertu eman dituzte baita Madrilgo Auditorio Nazionalean ere.

    Behotsik

    15 ekaina, 2017
    Berriak
    JOECOM, Kontzertua, La Flauta Mágica. Tu Primera Ópera, Madrid
  • Muse eta Hiru Tenoreak, Behotsikekin

    Muse eta Hiru Tenoreak, Behotsikekin

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4893620/de-muse-tres-tenores-behotsik/

    Rock musikatik operara. Hori da Behotsik orkestrako Borja eta Unairi jarri genien erronka, zein ohorezko matrikularekin gainditu duten. Muse rock talde britainiarraren Survival abestitik hasita, Hiru Tenoreak osatzen duten Luciano Pavarotti, José Carreras eta Plácido Domingorenganaino heldu arte.

    Eta datorren asterako: Fangoria eta Federico Chueca! Lortuko al dute?

    http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/06/09/2152830/20170609_19145722_0010088795_002_001_BEHOTSIK_9_0.mp3

    Behotsik

    9 ekaina, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Behotsik, Nena Daconte eta Fanny Mendelssohn

    Behotsik, Nena Daconte eta Fanny Mendelssohn

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/audios/detalle/4878035/behotsik-nena-daconte-fanny-mendelssohn/

    Behotsik

    2 ekaina, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Itoiz eta Mussorgsky, Behotsik etxe bat eraikitzen

    Itoiz eta Mussorgsky, Behotsik etxe bat eraikitzen

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4866366/de-itoiz-mussorgsky-behostik-creando-casa/

    Unai Ibáñez eta Borja Mollák, Behotsik gazte orkestrako kideak, Itoizen musika Modest Petrovich Mussorgsky errusiar konpositorearenarekin lotu dute aste honetan. Eta partitura batekin egin beharrean, plano bat sortuz egin dute. Bi puntu musikalak lotzen dituen etxe bat. Teilatutik eraikitzen hasi zuten etxea.

    Behotsik

    26 maiatza, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Raffaella Carrà eta John Williams, Behotsiken loturarik ‘bromazaleena’

    Raffaella Carrà eta John Williams, Behotsiken loturarik ‘bromazaleena’

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/4846177/de-raffaella-carra-john-williams-union-bromista-behotsik/

    Ostirala da eta Behotsik Graffitira dator beraien beste lotura bat egiteko: kasu honetan, Raffaella Carrà italiarra eta John Williamsen artekoa. Eta oraingoan are eta bereziagoa da, izan ere, Ioritz Madariagak, hirukote kolaboratzailearen parte, agur esaten du, nahiz eta berak esan duen moduan, agurra ez den, gero arte bat baizik.

    Eta beste era batera ezin izango zenez, Graffitin barre eta negarraren arteko agurra prestatu diogu.

    Behotsik

    19 maiatza, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Ekainean Bilbao-Basurto ESIko IV. Prestakuntza Jardunaldietan

    Ekainean Bilbao-Basurto ESIko IV. Prestakuntza Jardunaldietan

    Datorren maiatzaren 30etik ekainaren 1era bitartean Bilboko EHUko Paraninfoan ospatuko diren Bilbao-Basurto ESIko IV. Prestakuntza Jardunaldietan parte hartuko du Behotsik Orkestrak.

    2013. urtean ere Bilbo Eskualdeko IX. Prestakuntza Jardunaldietan parte hartu genuen, argazkian ikus daitekeen moduan. Kontzertua Jardunaldien amaiera-ekitaldian ospatuko da, ekainaren 1ean, arratsaldeko 19:30etan, EHU Paraninfoko Bizkaia Aretoan.

    Behotsik

    16 maiatza, 2017
    Berriak
    Bilbo, Kontzertua, Osakidetza
Aurreko orrialdea
1 … 9 10 11 12 13 … 19
Hurrengo Orrialdea

Proudly Powered by WordPress