• Gaztazko bateria eta konfinamendurako beste instrumentu batzuk

    Gaztazko bateria eta konfinamendurako beste instrumentu batzuk

    Jatorrizko artikulua hemen


    Deseskalatze garai honetan Behotsik orkestraren instrumentu denda aurretiko hitzorduarekin zabaltzen du, eta oraindik eskariak iritsi ez direnez, alternatiba oso zaporetsua eskaintzen digute: eguneroko objektuekin instrumentuak egitea, hala nola zurgagailu tutuarekin edo gaztazko bateria bat. Unai Ibañez eta Borja Mollák erakusten digute. Efektua harrigarria da.

  • Kirola egiteko musika klasikoa

    Kirola egiteko musika klasikoa

    Jatorrizko artikulua hemen


    Dena ez da korrika egitea izango. Gimnasia, dantza edo pilates nahiago dutenentzako, Behotsikek obra sorta berezia eskeintzen digu. Camille Saint-Saënsen Dantza Bakanalarekin has gaitezke, Stravinskiren Suzko Txoriarekin motibatu eta Vivaldiren udako ekaitzarekin bukatu.

  • Haurren tamainako musika klasikoa

    Haurren tamainako musika klasikoa

    Jatorrizko artikulua hemen


    Obra hauetan ohikoa da animali bakoitza instrumentu edo melodia bereizgarri batek ordezkatzea. Hau Prokofieven Peru eta Otsoan aurki genezake, baita Camille Saint-Saënsen Animalien Karnabalean. Paul Dukasen Azti Ikastunak ospea lortu zuen gure artean Disneyren Fantasia filmeari esker. Behotsik orkestrakoek itxialdi arratsalde honetarako proposatzen diguna da.

  • Corazón de Tango, gure etxetik zuentzako oparia

    Corazón de Tango, gure etxetik zuentzako oparia

    Etxean gaude, baina ez gaude geldirik. Covid-19 birusak eragindako egoerak bultzatuta, hilabete bat baino gehiago daroagu etxean sartuta eta entsaiatu gabe. Arraroa da larunbat arratsaldeetan entsaiatzera ez joatea, elkarren aurpegiak ez ikustea… Arraroa, eta gogorra ere bai.

    Horregatik, zeozer berezia egitea pentsatu genuen. Symphonic Rock Tour 2.0 biraren baitan Pozalaguako Auditoriumean eman behar genuen eta zoritxarrez bertan behera gelditu zen kontzerturako prestatu genituen partituren artean bilatu, eta Doctor Deseoren Corazón De Tango abestia hartu eta gure etxeetatik grabatu egin dugu. Esan beharra dago, abestiaren moldaketa hau Fernando Velázquez euskal konpositoreak Euskadiko Orkestrarentzat egindako moldaketa zoragarrian oinarrituta dagoela.

    Horrela, bakoitzak bere etxean partitura hartu, mugikorraren aurrean jarri eta grabatu egin du bere zatia, gero Unai gure kideak dena nahastu eta bideoa montatzeko. Ahotsa, gurekin hainbeste aldiz lan egin duen Aitor Fernández gure lagunaren lana izan da, betiko moduan bere arte eta alaitasuna emateko prest egon dena.

    Guzti honen emaitza, goiko bideoan dagoen lana izan da, gure etxeetatik zuontzako oparia, bizitzen ari garen une zail hauek alaitu eta arintzeko helburuarekin. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Laster arte.

  • Aldarrikapen gerrazaleak koronabirusaren aurka

    Aldarrikapen gerrazaleak koronabirusaren aurka

    Jatorrizko artikulua hemen


    Lilí Marlenek ospea lortu zuen fronte alemanean Bigarren Mundu Gerran. Rule Britannia! britaniar abesti aberkoia da, zeinen ospea Inperioaren itsasoko hedapenarekin batera hazi zen. To arms in Dixie konfederatuen ereserkia izan zen Sezesio Gerra estatubatuarrean zehar. Behotsikek proposatzen dizkiguten abestia guzti hauek ezagutzen ditugu.

  • Setio baterako musika

    Setio baterako musika

    Jatorrizko artikulua hemen


    Dimitri Shostakovichek bere Leningrado sinfonia idatzi zuen alemaniar bonben azpian. Setioak 900 egun iraun bazituen ere, gose larria egon bazen ere, milio bat baino bizi gehiago galdu ziren arren, hiriko orkestra ahulduak, gosearen eta gaixotasunen biktima, Leningrado hiritik haratago entzun ahal izatea lortu zuen, lerro alemanenganaino ere helduz. Momentu gogoangarria izan da, eta Behotsik orkestrako Borja Mollá eta Unai Ibáñezek istorioa kontatu eta Graffitiko entzuleentzat sinfoniako mugimendu hunkigarrienetako bat jo digute.

  • Beethovenen hamaika aurpegiak

    Beethovenen hamaika aurpegiak

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsikek konpositore aleman handiaren cover batzuk ekarri dizkigute. Batzuk harrigarriak dira, Ilargi Zuria sonataren punk doinuak dituen gitarra bertsioa bezala. Beste batzuk ezagunagoak ditugu. Bederatzigarren Sinfoniaren kasua da, honen mugimendu entzutetsuena, Alaitasunaren Oda hain zuzen ere, askotan bertsionatu eta gaur egun Europar Batasunaren ereserkia delarik. Beethovenen moda ez da inoiz pasako, klasiko aparta baita.

  • Tekla zuri eta beltzen artean bizirauten

    Tekla zuri eta beltzen artean bizirauten

    Jatorrizko artikulua hemen


    Gaur ezin izan dugu ezer erosi Behotsiken instrumentu dendan, egoera dela eta itxi behar izan duelako. Hala ere, Unai Ibáñez eta Borja Mollá kolaboratzaileek, Behotsik gazte orkestrako musikariak, musika instrumentu gehiago erakutsi dizkigute. Unai eta Borjak, egun hauetan “Sobreviviré” eta “Resistiré” abestiak entzuteaz aspertuta, soinu banda bezala ere balio dizkiguten iradokizun batzuk ematea erabaki dute… eta bide batez, pianoaren inguruan hitz egin digute.

  • Hungariar zinbaloia afinatzeko artea

    Hungariar zinbaloia afinatzeko artea

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsiken instrumentu denda bisitatu dugu, eta Borja Mollá eta Unai Ibáñez aurkitu ditugu hungariar zinbaloiarekin praktikatzen. Dimentsio handiko harizko instrumentua dela azaldu digute, bi eskuekin mazak erabiliz jotzen dena. Bere jatorria, Unaik eta Borjak azaldu digutenaren arabera, XIII. mendean dago, herri ijitoak Europara ekarri zuenean. Gaur egun, Hungaria, Errumania, Ukrania eta Irango musikan entzun dezakegu. Hungariar zinbaloiaz interpretatuko zenbait obra entzun ditugu, baina… zinbaloia erosi al dugu?

  • Xaramelak baino askoz gehiago

    Xaramelak baino askoz gehiago

    Jatorrizko artikulua hemen


    Katajjaq izena dauka eta kanta diafoniko eta ludikoa da. Gainera, bi emakumeek egindako jokoa da, aurrez aurreko lehiaketa batean aurka egiten dutelarik. Euskarazko itzulera “eztarriko jokoak” izango litzateke, izan ere, inuitek ez daukate “musika” definitzeko hitzik. Hau da Behotsiken aste honetarako proposamena.

  • John Denver, nire banjoa eta ni

    John Denver, nire banjoa eta ni

    Jatorrizko artikulua hemen


    Hauek bai bizitzaren gorabeherak! Gaur egun inork ez luke esango banjoa Afrikan jaio zenik. Bere soinu bereizgarri hori sute ondoan jotzen ari den cowboy batekin lotzen dugu. Uztartzekotan, batera doaz banjoa eta John Denver, Iparramerika sakonaren esentzia hobekien adierazten duen country abeslaria. Baina banjoa irlandar musikan ere bada, eta Estatu Batuetara iritsi ziren inmigrante hauek izan ziren pasa den mende erdian hedatu zutenak. Gaur Behotsik orkestraren musika instrumentu dendan banjoa joko dugu.

  • Paris, Musika – Música 2020 jaialdiko helmuga

    Paris, Musika – Música 2020 jaialdiko helmuga

    Aurten ere badator Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Musika – Música 2020 jaialdia, datorren martxoaren 5etik 8ra arte Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko dena.

    Oraingoan, “Destino París” izenburupean, jaialdiak Pariseko hiria izango du ardatz. Lau momentu historikok bilakatu zuten Paris lehen mailako kultura-zentro eta nazioarteko topagune, Parisek eskaintzen zizkien aukera eta askatasunek erakarrita, Europa guztiko artistak iritsi zirelarik.

    Batetik, XVIII. mendea, bere gortesau-musika, balet eta pas de basques delakoarekin. Hor aurkituko ditugu François Couperin (1668-1733) eta Jean Philippe Rameu (1683-1764). Bestetik, XIX. mendea, zeinetan Paris izan baitzen artista eta musikari europarren jomuga eta topalekua (eszenikoa eta instrumentala). Horren erakusgarri ditugu Rossini (1792-1868), Meyerbeer (1791-1864), Donizetti (1797–1898) eta Bellini (1801-1835). Verdik (1813-1901) berak ere arrasto sakona utzi zuen bere Pariseko egonaldian.

    Frantziak Prusiaren aurkako gerran izandako porrotak (1871) markatuko du XIX. mendetik XX. menderako trantsizioa, eta, paradoxikoki, garai horretan botako dituzte errepublikanismoak eta demokraziak beren erroak Frantzian behin eta betiko. Frantziako musikak eginahalak egin zituen Alemaniako musika miretsiaren (eta bekaiztuaren) mailara iristeko. Baina ahalegin horretan oztopo bihurtu zen Wagnerrek sortzen zuen lilura XIX. mende amaierako konpositore frantsesengan. Erronka horri erantzuten lehenak Camille Saint-Saëns eta Gabriel Fauré izan ziren. Azkenik, XIX eta XX. mendeak, Arriaga (1906-1826), Usandizaga (1887-195 ), Aita Donostia (1886-1956) eta Guridiren (1886-1961) ikuspegitik.

    Behotsik Orkestrak martxoaren 7an kontzertua emango du Bilboko Euskalduna Jauregiko Kioskoan, 21:00etan. Oraingo honetan, Bizet, Fauré, Saint-Saëns eta Guridiren doinuak prestatu ditugu kontzertu honetarako.

    Aurreko urteetan bezela, kontzertu berezi honetarako zuzendari gonbidatua izango dugu. Kasu honetan, Leonardo Moyano izango dugu zuzendari Musika – Música 2020 jaialdiko kontzertu honetan.

    Gogoratu kontzertura sartzeko beharrezkoa izango dela egun horretako eta ordu-tarte bereko ordainpeko kontzertu baterako sarrera erostea. Sarrerak salgai dituzue Bilboko Ensanche Eraikinean, Euskalduna Jauregiko txarteldegietan eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan. Kontsulta ezazu informazio guztia Musika – Música 2020 jaialdiaren webgunean.

  • Mundu berri baten aldeko sinfonia: kontzertu irekia

    Mundu berri baten aldeko sinfonia: kontzertu irekia

    Oraingoan sorpresa berezi batekin gatoz. Jakin dakizuenez, datorren astean Fair Saturday 2019 ospatuko dugu, prestatzen ari garen Emakumeak eta artea: itzaletatik argitara kontzertuarekin. Baina Fair Saturday eguneko goiza zurekin igaro nahi dugu, eta horretarako kontzertu ireki bat antolatu dugu.

    Kontzertu irekia? Bai! Ideia hauxe da: hartu ezazu zure instrumentua, ekarri zure partiturak, gure orkestrarekin bat egin eta egin dezagun musika! Horrela, Fair Saturday 2019 egun hau jarriko dugu erakusleihoan, eta musikak, eta kulturak orokorrean, behar duen garrantzia eskatuko diogu gizarteari. Kontzertu honetarako esloganak dioen bezala, ekar ezazu zure arma eta erein ezazu zure hazia.

    Kontzertu edo esperimentu berezi hau Bilbon egingo dugu, Zubiarte merkataritza zentroan, azaroaren 30eko goizeko 12etan, eta egun honetan Antonín Dvořáken Mundu Berriaren Sinfoniaren 4. mugimendua joko dugu. Eta nor etorri daiteke? Mundu guztia gonbidatuta dago!

    Musika instrumentu bat jotzen baduzu, gure orkestran lekua izango duzu. Hartu zure instrumentua eta gurekin bat egitea baino ez duzu. Esteka honetan aurki dezakezu informazio guztia.

    Instrumenturik jotzen ez baduzu ere, etorri egin behar duzu! Esperimentu honetan parte hartzea berezia izango da, kontzertuak berak suposatzen duen garrantziaz gain (gizarteak musika eta kulturaren bitartez mundu berri bat eraikitzen) egun horretan sorpresa ugari egongo direlako. Ez dizugu pista handirik emango, baina etor zaitez musika egiteko gogoekin.

    Beraz, bertan espero zaitugu, zure instrumentuarekin, edo ikusle moduan, baina eraiki dezagun mundu berri bat, gure armekin, gure instrumentuekin, milaka hazi ereiteko. Gogoratu, azaroaren 30ean, goizeko 12etan, Zubiarte merkataritza gunean.

  • Behotsiken dendara goaz sitar bat erostera

    Behotsiken dendara goaz sitar bat erostera

    Jatorrizko artikulua hemen


    Behotsikekoek instrumentu moldakorra dela esaten digute, soinu delikatu eta distiratsua duena, ragen garapen geldoa adierazteko ezinhobea dena, baita interpretazio birtuosoa egiteko ere. Harizko instrumentua da, gitarraren familiakoa, baina gider handiagoarekin. 60. hamarkadan oso ezaguna izan zen beatlemaniaren barruan.

  • Zanfoña edo txiroaren gaita

    Zanfoña edo txiroaren gaita

    Jatorrizko artikulua hemen


    Arreta jarri ezazue margolaritzaren maisu handien obretan; bodegoi horretan, atzekaldean, itxuraz bibolina izan daitekeen instrumentu bat agertzen da. Zanfoña edo zanfonaz ari gara. Harizko instrumentua da, eskuleku bat biratuz jotzen dena. Eskuleku honek karkasa barrualdeko gurpil bat birarazten du, eta gurpilak hari batzuk igurzten ditu, soinua sortuz. Zanfonaren aldaera asko daude, Europa osoan zehar hedatu zelarik. Inguruan zamorar gaita edo txiroaren gaita bezala ere ezagutzen dugu. Behotsiken instrumentu dendan aurkitu dezakegun bitxikerietako bat da, beti bezain harrigarri.

  • Emakumeen eta beraien artearen Fair Saturday

    Emakumeen eta beraien artearen Fair Saturday

    Aurreko urteetan bezela, aurten ere datorren azaroaren 30ean ospatuko den Fair Saturday 2019 ekimenean parte hartuko dugu. Oraingo honetan, emakume musikari eta artistaren irudia nabarmendu nahi izan dugu, eta horretarako, “Emakumeak eta Artea: itzaletatik argitara” kontzertua prestatu dugu. Ongizatezko kontzertua izanik, egun horretan Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan bildutako diru guztia Alboan GKEarentzat joango da.

    “Emakumeak eta Artea: itzaletatik argitara” kontzertuak emakumea taula gainean jarriko du. Historian zehar, musikaren munduan ere, emakumea bigarren maila baten egon izan da beti, nahiz eta bere garrantziak eta kalitateak beste leku bat merezi duen. Horregatik, aspaldiko eta gaur egungo musikariak ekarri nahi izan ditugu kontzertu honetan. Anne Dudley, Florence B. Price, Rachel Portman, Lady Gaga, Pinar Toprak eta Lisa Gerrarden musika joko dugu, eta Nerea Alberdi eta Paula Olaz euskal konpositore gazteak gurekin izango ditugu beraien obrak zuzentzeko.

    Baina dena ez da musika izango. Emakume artista ere presente egongo da, eta kontzertuan zehar emakume gehiago igaroko dira oholtzatik, bakoitza bere artea erakutsiz: pintura, dantza… Pixkanaka iragarriko ditugu nortzuk egongo dira gurekin.

    Fair Saturday mugimenduaren baitan

    Fair Saturday artistek eta kultura-elkarteek garatutako kultura eta giza izaerako mugimendu globala da. Artista eta kultura-elkarte hauek azaroaren azken larunbatean modu masiboan jardungo dira ekitaldi bakoitzarekin GKE edo proiektu sozial bat bultzatuz.

    Aurreko urteetan Ha Ha Tay – son risas de Gandiol edo Vass Sanfilippo Euskadi bezalako elkarteekin lan egin ondoren, aurten Jesusen Lagundiak bultzatutako Alboan elkartearekin bat egingo dugu. Elkarteak munduan desberdinkeriak sortzen dituzten bidegabekeriak salatuko dituzten herritar globalak prestatzeko lan egiten dute, guztion ongia sustatuz eta bai tokian-tokian bai globalki pobrezia sortzen duten egiturak eraldatuz.

    Aipatu behar dugu, Fair Saturdayk beti eman digun laguntzaz gain, aurten Laboral Kutxa ere egongo dela gure ondoan, kontzertu hau aurrera eramateko behar den azpiegitura guztiarekin lagunduz.

    Beraz, ez ezazu sorpresaz beterik egongo den kontzertu hau galdu, eta etor zaitez Fair Saturday 2019 egunera, datorren azaroaren 30ean, arratsaldeko 7:30ean, Bilboko Deustuko Unibertsitateko Paraninfora, elkarrekin gure gizartean hain beharrezkoa den kultura bultzatzera.