Pasa den martxoaren 6an Musika-Música 2015 jaialdian eskeini genuen kontzertuko argazkiak, Ioritz Madariagak ateratakoak. Gure galerian ikusi ditzazkezue.
-
Musika – Música 2015

Aurten ere, Behotsik orkestrak Bilboko Euskalduna Jauregian martxoaren 6, 7 eta 8an ospatuko den Musika – Música 2015 jaialdian parte hartuko du, edizio honetan, “Haendel & Bach, pasioz beterik” azpi-izenburuarekin, bi musikagile barroko hauen obrak gozatu ahalko direlarik.
Bilbao 700 fundazioak antolatutako Musika – Música jaialdiak dibulgatzeko bokazioa du eta musika klasikoa herritar-sektore guztiengana eramatea du helburu. Euskalduna Jauregiak hamaika kontzertu eta kalitate handiko artista zein talde hartzen ditu urtero musika klasikoko hiru egunetan zehar.
Bilboko jaialdia nazioarteko ekimen baten barruan dago eta horren abiapuntua Frantziako Nantes hiriko “La Follée Journée” izan da. Eredu arrakastatsu horri jarraituz beste hiri batzuk ditugu: Japoniako Tokio, Brasilgo Rio de Janeiro eta Poloniako Varsovia.
Gure orkestra, zehazki, martxoaren 6an, arratsaldeko 20:30etan Euskalduna Jauregiko Collegium Musicum De Leipzig Kioskoan arituko da. Kontzertua ikustera sartu ahal izateko, egun horretan eta ordu berean eskainiko den kontzertu profesional baterako sarrera bat erosi beharko da (6, 8 eta 10 €). Sarrerak, otsailaren 19tik aurrera erosi daitezke Kutxabank orotarako kutxazainetan, Bilbao 700-III Millenium Fundazioaren egoitzan eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan.
Gure kontzertuaren eta jaialdiaren inguruko informazio gehiago topa dezakezue Musika – Música 2015 webgunean.
-
Behotsik Orkestra y SanFran Korue: armonías contra la enfermedad de Sanfilippo (ESP)

Behotsik Orkestra (web aquí), formada inicialmente por ex-alumnos de la Sociedad Coral de Bilbao y que actualmente agrupa a jóvenes músicos de entre 15 y 28 años de todo el País Vasco, ofrece este viernes y sábado sendos conciertos a beneficio de la lucha contra la enfermedad de Sanfilippo.
El primero de los conciertos se ofrece en la Iglesia de San Pedro de Deusto, Bilbao, el viernes 30 a las ocho de la tarde, y el segundo visitará la Iglesia del Carmelo, del bilbaíno barrio Santutxu, a las nueve menos cuarto de la tarde del sábado, 31 de enero.
En el programa, atractivo y hetogéneo, colabora también SanFran Korue (info aquí). Obras de compositores clásicos como Guridi, von Weber, Mascagni y Fauré se combinan con un repertorio más moderno y popular, además de con obras de autores vascos tan apreciados y conocidos como Mikel Laboa o Xabier Lete. Pedro Diego es el director de Sanfran Korue, e Igor Giménez dirige Behotsik Orkestra.
Dos oportunidades estupendas para disfrutar del trabajo de estas formaciones musicales y disfrutar de la buena música y de hacerlo en favor de una gran causa.
-
Bilboko Alde Zaharrean

Azken larunbateko argazki batzuk uzten dizkizuegu, non Bilboko Alde Zaharretik jotzen ibili ginen.
-
Behotsik Bilboko kaleetan

Pasa den larunbatean, urriaren 11n, Begoñako Andra Mariaren Egunarekin bat eginez, Behotsikeko zenbait kide kalera urten ginen jotzera. Gure musika ezagutzera emateko eta musika talde txikietan praktikatzeko aukera paregabea, datozen asteetan errepikatuko duguna. Beraz, adi egon berriro urtengo garenerako.
Larunbateko argazki batzuk uzten dizkizuegu, gustatuko zaizkizuelakoan.
-
Concerts4Good: argazkiak

Pasa den ekainaren 28an Deustuko Unibertsitateko paraninfoan eman genuen Concerts4Good kontzertuko argazkiak. Gure galerian ikusi ditzazkezue. Eskerrik asko antolakuntzari irudiengatik.
-
Concerts4Good: berriak

Datorren ekainaren 28an, Behotsikek Concerts4Good proiektu solidarioak antolatutako kontzertu benefikoa emango du, non lortuko den dirua Aspace Bizkaia, Argia Fundazioa eta Etorkintza Elkargoarentzat joango den. Sarrerak aipatutako GKE-en bitartez edo 663 562 541 zenbakira deituz lortu daitezke, 20€-tan.
Kartela uzten dizuegu, ahal den heinean zabaldu dezazuen.
-
Euskal Herria Bizi: argazkiak

Pasa den maiatzaren 17an Arraizpe Dantza Taldearekin batera Bilboko Errekalde auzoan Euskal Herria Bizi ikuskizunaren barruan eskeini genuen kontzertuko argazkiak. Gure galerian ikusi ditzazkezue.
-
Euskal Herria Bizi: bideoa

Hona hemen Guía Bilbao Bilboko turismoari buruzko interneteko ataritik ateratako bideo txiki bat, asteburu honetan parte hartu dugun Euskal Herria Bizi ikuskizuna laburbiltzeko balio duena. Gutxi barru argazki gehiago igoko ditugu.
-
Concerts4Good: sarrera salmenta

Datorren ekainaren 28an Deustuko Unibertsitateko paraninfoan emango dugun Concerts4Good kontzertuari buruzko informazioa agertuz doa. 21:00etan izango da, eta jadanik sarrerak erosi daitezke 663 562 541 telefono zenbakira deituz.
Informazio gehiagorako, Concerts4Good Bilbao 2014 webgunera jo dezakezue. Hala ere, gure webgunean ere berri guztiak jakinaraziko dizkizuegu.
-
Euskal Herria Bizi: ordutegiak

Datorren asteburuan, maiatzaren 17 eta 18a, Euskal Herria Bizi ikuskizunean parte hartuko dugu, Arraizpe Dantza Taldearekin batera, Bilboko Errekaldeko plazan. Behotsikek larunbat goizean eta arratsaldean, eta igande arratsaldean joko du. Hala ere, emanaldi guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu.
-
Eman Eskuaren aldeko kontzertua

Datorren maiatzaren 9an Eman Eskua fibromialgia elkartearen aldeko kontzertu benefikoa eskainiko dugu. Hemen uzten dizuegu kartela, ahal duzuen heinean, zuen ingurukoekin partekatu dezazuen. Kontzertura gerturatzea espero dugu.
-
Musika – Música argazkiak

Pasa den martxoaren 7an Musika-Música 2014 jaialdian eskeini genuen kontzertuko argazkiak, Eriz Elorza argazkilariaren lana. Gure galerian ikusi ditzazkezue.
-
Euskal Herria Bizi: datak

Badakizuen moduan, Behotsik orkestrak Arraizpe Dantza Taldea prestatzen ari den Euskal Herria Bizi ikuskizunean parte hartuko du, non euskal musika eta dantza herrikoiaren historia birpasatuko duten. Baditugu kontzertuen datak:
– maiatzaren 17 eta 18a – Errekalde, Bilbo
– ekainaren 14a – Gau Zuria – BilboAtzoko entsegu orokorraren irudi batzuk uzten dizkizuegu, prestazen ari garena ikus dezazuen.
-
Stop Sanfilippo argazkiak

Pasa den urtarrilaren 24an Stop Sanfilippo fundazioaren alde eskeini genuen kontzertuko argazki berriak, Eriz Elorza argazkilariaren lana. Gure galerian ikusi ditzazkezue.
-
Musika-Música 2014: data eta ordutegia

Gaur Bilbao 700 fundazioak Musika – Música jaialdiaren edizio berria aurkeztu du, aurten Beethoven eta Brahmsen omenez egingo dena. Jaialdiaren web gunean aurkitu dezakezue informazio guztia.
Behotsik orkestrak martxoaren 7an, ostirala, arratsaldeko 20:30tan joko du, Bilboko Euskalduna Jauregiko Vienako Lorategiak Kioskoan, kontserbatorioen atalaren barruan. Beethovenen Egmont, obertura opus 84 eta piano eta orkestrarentzako 5. kontzertua opus 73 “Emperador”, eta Brahmsen 4. hungariar dantza joko ditugu.
Bertan ikustea eta kontzertuaz gozatzea espero dugu.















