• Arraizpe Dantza Taldearekin entsegua

    Arraizpe Dantza Taldearekin entsegua

    Atzo entsegua izan genuen Bilboko Errekalde auzoan bertako Arraizpe Dantza Taldearekin. Aurreratu genuen moduan, euskal dantza talde honek euskal musika eta dantza herrikoiaren historia birpasatuko duen ikuskizuna prestatzen ari da, Euskal Herria Bizi. Bertan parte hartuko dugu eta maiatzean eta ekainean emango ditugu kontzertu pare bat.

    Hona hemen prestatzen ari garenaren zati bat.

  • Musika-Música 2014

    Musika-Música 2014

    Pasa diren hilabeteetan aurreratu genuen bezala, eta baieztapen ofiziala jasorik, Behotsik orkestrak Musika-Músika 2014 jaialdiaren edizio berrian parte hartuko du, ‘Beethoven eta Brahms, Bilbon elkarturik’.

    Jaialdia martxoaren 7, 8 eta 9an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Oraindik ez dakizkigu ordutegiak, baina hoien berri daukagunean jakinaraziko dizuegu, edo zuek begiratu ahal duzue jaialdiaren webgune ofizialean.

  • Stop Sanfilippo kontzertu benefikoa

    Stop Sanfilippo kontzertu benefikoa

    Behotsik orkestrak Stop Sanfilippo elkartea lagundu nahi du, Sanfilippo gaixotasuna duten umeen familientzako dirua batzen duen elkartea. Familia horietako bat Bilbokoa da, eta hiru seme-alabek, Araitz, Ixone eta Unai, gaixotasun hau dute.

    Horretarako, datorren urtarrilaren 24an, arratsaldeko 19:30tan, Deustuko Unibertsitateko paraninfoan kontzertu benefikoa eskainiko dugu. Kontzertua dohain izango da, eta Stop Sanfilippo elkarterako dirua bilduko da. Bilboko Esclavas del Sagrado Corazón ikastetxeak antolatu du kontzertua.

    Bertan itxaroten zaituztegu, gure musikaz disfrutatzeko, baina batez ere, denon artean, familia hauek aurrera atera daitezen espero dugu.

  • Gabonetako kontzertuak

    Gabonetako kontzertuak

    Gogorarazten dizuegu datorren astean Gabonetako bi kontzertu eskainiko ditugula: abenduaren 16an (astelehena) Bilboko Guggenheim museoko atrioan, eta abenduaren 21ean (larunbata) Otxarkoagako Auzo Etxean, Bilbon.

    Hauetako lehena, museoaren lagunentzako ate irekien jardunaldia dela eta ospatzen da. Egunean zehar, hainbat ekitaldi egingo dira, eta horien Behotsik orkestraren kontzertua dago, arratsaldeko 19:30etan. Iraupen laburreko kontzertua izango da, Bilboko Guggenheim museoko lagunentzako bakarrik. Hemen duzue informazio gehiago museoaren aldetik.

    Bestalde, larunbateko kontzertua, Otxarkoagako Kultura Elkarteak antolatzen du. Abenduaren 21ean izango da, 11:00etan, Otxarkoagako Auzo Etxean.

    Handik ikustea espero dugu, baita kontzertuez goza dezazuen ere.

  • Bilboko kaleetan

    Bilboko kaleetan

    Pasa den abuztuaren 8an, beste egun batzuen artean, Behotsik orkestrako kide batzuk Bilboko kaleetan zehar jotzen egon ziren, bertatik buelta bat ematen egon zen jendearen artean arrakasta handia lortuz.

  • Behotsik lanean

    Behotsik lanean

    Behotsikek pasa den ekainaren 6an Osakidetzako Bilbo Eskualdearen IX. Prestakuntza Jardunaldietan, Bilboko EHU Paraninfoan eman zuen kontzertuko argazki eta bideo berriak. Eskerrik asko irudiengatik Jardunaldien antolakuntzari.

  • Behotsiken argazki berriak

    Behotsiken argazki berriak

    Behotsik orkestrak otsailaren 24an EHU/UPV Areto Nagusiko Bizkaia Aretoan Gure Señeak elkartearen alde eman zuen kontzertuko argazki berriak daude. Ikus itzazu gure galerian.

  • Behotsiken kontzertua Bilbon

    Behotsiken kontzertua Bilbon

    Behotsik orkestrak 2013ko Osakidetzako Bilbo Eskualdearen IX. Prestakuntza Jardunaldietan parte hartuko du, ekainaren 6an 17:15etan EHU/UPV Areto Nagusiko Bizkaia Aretoan kontzertu bat eskeiniz.

  • Berriotxoa Ikastetxeko ikasleen oparia

    Berriotxoa Ikastetxeko ikasleen oparia

    Pasa den otsailaren 15ean Berriotxoa Ikastetxean eman genuen kontzertua dela eta, bertako ikasleek eskerrak emateko kontzertuari buruz gogoratzen zutena marraztu eta bidali digute. Hemendik, eskerrak eman nahi diegu eta esperientzia hura berriro errepikatuko dugulakoan gaude. Eskerrik asko!