Joan edukira

Behotsik

  • Biografia
  • Berriak
  • Kontzertuak
  • Media
  • Bazkideak
  • (Untitled)
  • Ioritz Madariaga hileko irabazle izan da Behotsiken jokoan

    Ioritz Madariaga hileko irabazle izan da Behotsiken jokoan

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5174031/ioritz-madariaga-se-ha-proclamado-vencedor-mes-juego-behotsik/

    Behotsik Gazte Orkestrak hilea bukatu du Ioritz Madariaga irabazle delarik, guztira 14 punturekin. Unai Ibáñezek, 12 punturekin, eta Borja Mollák, 8 bozkarekin, jarraitzen diote.

    Aste honetan Borja Mollák 1940ko Ingalaterrako borrokari buruz hitz egiten zuen ‘Iflandia’ programako tarte bat hautatu du, non bonbardaketa gogorrak egon ziren. Zoritxarreko momentu honentzat Borjak Holst britainiar konpositorearen obra bat aukeratu du.

    Unai Ibáñezek Euskadiko etxebizitzak hobetzeko laguntzen buruzko ‘Consumidores’ saioko zatia bat hartu du, zeineri Madness mitikoen ‘Our House’ abestia jarri dion.

    Bukatzeko, Ioritz Madariagak ‘Fuera de Juego’ saioan Euskal Selekzioko emakumezkoen taldearen hautatzaile berria den Iñigo Juaristiri eginiko elkarrizketa aukeratu du. Gozategiren ‘Euskal Selekzioa’ abestia jarri dio.

    http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/10/27/2204997/20171027_19253107_0010785112_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    27 urria, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Behotsiken berdinketa hautsi da lehen hileko amaierara hurbilduz

    Behotsiken berdinketa hautsi da lehen hileko amaierara hurbilduz

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5163504/se-ha-roto-desempate-behotsik-llegando-al-final-primer-mes/

    Hilea amaitzeko aste bakarra gelditzen delarik Behotsik gazte orkestrako Ioritz eta Unairen arteko berdinketa hautsi da.

    Borja Mollák Brittenen fuga bat jarri dio Kirmen Uriberen ahotsari, nork poema liburu bat sinfonia baten modukoa dela esaten zuen. Ioritzek ‘Graffiti’ko momentu bat aukeratu du, non Bibbo bizikleta elektrikoen arduradunak elkarrizketatu genituen. Ioritzek, humore puntu batekin, abesti retro bat jarri zion, Verano Azul telesaileko soinu banda hain zuzen ere. Bukatzeko, Unai Ibáñezek Sonia Hernandok ‘Ganbara’n Gasteizko 76ko 3 de marzo pelikularen filmatzearen arduradunei eginiko elkarrizketa ekarri zuen, zeini Betagarriren musika jarri zion.

    Aste honetan kirol-oinetako bat eta gitarra bat lotu ondoren, datorren astean, hileko azkena, alpargata eta tronboia lotuko dute musika erabiliz.

    https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/10/23/2202780/20171023_11524003_0010773662_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    20 urria, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • VASS Sanfilipporen aldeko rock doinuak Fair Saturday 2017an

    VASS Sanfilipporen aldeko rock doinuak Fair Saturday 2017an

    Behotsik orkestra pozik dago aurreko bi urteetan bezala Fair Saturday 2017 ekimenean parte hartuko duela iragartzeko. 2017ko azaroaren 25ean ospatuko den mugimendu global honetan gure harri koxkorra jarriko dugu Bilboko Azkuna Zentroan VASS Sanfilippo Euskadiren aldeko Symphonic Rock Fair Saturday kontzertua eskeiniz.

    Fair Saturday artistek eta kultura-elkarteek garatutako kultura eta giza izaerako mugimendu globala da. Artista eta kultura-elkarte hauek azaroaren azken larunbatean modu masiboan jardungo dira ekitaldi bakoitzarekin GKE edo proiektu sozial bat bultzatuz.

    Aurreko urteetan Gure Señeak eta AFA Bizkaiarekin lan egin ondoren, aurten VASS Sanfilippo Euskadi elkartearen ondoan egongo gara. VASS Sanfilippo Euskadi irabazi asmorik gabeko elkartea da, Euskadiko Sanfilippo sindromea duten umeen senide eta lagunek osatua. Bere helburua sindromea duten umeak eta familiak beraien bizi kalitatea hobetzen laguntzea da. Sanfilippok, zoritxarrez, historia luzea dauka Euskadin, eta egun 8 kasu daude herrialdean, bat Gipuzkoan eta 7 Bizkaian.

    Orkestra sinfonikoa eta rock taldea

    Fair Saturday egun berezia izanik, kontzertu berezia izatea nahi dugu. Kontzertuaren toki ederraz gain, zeinetan urte askotan jotzen saiatu garen, lankide paregabeak izango ditugu egun hartan.

    Alde batetik, aurretik lagun izan ditugun Madrilgo JOECOM orkestrarekin bilduko gara. Pasa den denboraldian prestatu genuen ‘La Flauta Mágica. Tu Primera Ópera’ ikuskizunarekin Madrilera mugitu ginenez, oraingo honetan beraiek Bilbora etorriko dira 80 lagun inguruko orkestra osatzeko.

    Beste alde batetik, Caledonian Road rock talde bilbotarra izango dugu musikari kutsu bihurria jartzeko. Gainera, taldeko abeslaria Aitor Fernández da, gurekin A Disney Dream proiektuan parte hartu zuelarik.

    Beraz, 2015ean egin genuen Behotsik Symphonic Rock Tour proiektuaren antzeko kontzertuaz gozatu nahi baduzue, hurbildu zaitezte datorren azaroaren 25eko arratsaldeko 8etan Bilboko Azkuna Zentrora, Fair Saturday eguna ospatzera eta VASS Sanfilippo Euskadiren alde egitera.

    Behotsik

    17 urria, 2017
    Berriak
    Azkuna Zentroa, Bilbo, Caledonian Road, Fair Saturday, JOECOM, Kontzertua, VASS Sanfilippo Euskadi
  • Behotsikeko gazteek Radio Euskadiko momentu oneei musika jartzen diete

    Behotsikeko gazteek Radio Euskadiko momentu oneei musika jartzen diete

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5147660/los-jovenes-behotsik-dan-musica-mejores-momentos-radio-euskadi/

    Radio Euskadiko Graffitin, Behotsik Orkestrako gazteak garaiz datoz beraien ostiraletako zitara. Aste honetan, Borja Molláren ordez, Asier Lemos dator Ioritz Madariaga eta Unai Ibáñez laguntzera. Hirurek Radio Euskadiko programazioko momentuak aukeratu dituzte eta beraien soinu banda berezia jarri diete.

    Horrez gain, katxi baten eta zintzarri baten arteko erlazio musikala bilatu dute. ¡Ez da gutxi!

    http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/10/16/2199402/20171016_12190816_0010722017_002_001_GRF_ORQUESTA.mp3

    Behotsik

    13 urria, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa
  • Badator 17-18 denboraldia

    Badator 17-18 denboraldia

    Orkestraren 5. urteurrenak markatutako denboraldi politaren ondoren, zeinetan proiektu bereziak egin genituen, 17-18 denboraldia aurkezten dizuegu. Denboraldi potentea dugu aurretik eta energiaz eta gogoz beterik gatoz.

    17-18 denboraldi honetan musikarekin gozatzen jarraituko dugu, baina zuen parte hartzea areagotu nahi dugu. Horregatik, “Musikaz busti zaitez. Izan Behotsik” leloarekin, gurekin blai egitera gonbidatzen zaituegu, musikarekin gozatzera, eta Behotsik Orkestraren parte izatera, modu batean edo bestean, baina musika ardatz izanik, lagunen artean disfrutatzera.

    Momentuz proiektu pare bat baino ezin dizkizuegu aurreratu. Alde batetik, aurreko bi urteetan bezala, Fair Saturday ekimenean parte hartuko dugu. Aldi honetan, kontzertu oso berezia prestatzen ari gara, Bilboko toki berezi batean gauzatuko dena eta zeinetan kolaborazio oso bereziak izango ditugun.

    Bestalde, urte amaierarako gabonetako kontzertua prestatzen ari gara, non orkestraren parte eta lagun diren konpositore gazte biren obra berriak estreinatuko ditugun. Momentu polita izango da, bai beraientzat bai orkestrarentzat, obra bat estreinatzen dugun lehenengo aldia izanik.

    17-18 denboraldia honen parte sentitu eta musikaz gozatu nahi baduzu, ez ahaztu Behotsik Orkestran parte hartu ahal duzula, bai musikari gisa instrumenturen bat joz gero, bai bazkide moduan. Zure zain gaude, eta gogoratu, MUSIKAZ BUSTI ZAITEZ! IZAN BEHOTSIK!

    Behotsik

    10 urria, 2017
    Berriak, Nabarmenduta
    Behotsik, Bideoa
  • Catalunyari buruzko Radio Euskadiko momentuak Behotsiken soinu bandarekin

    Catalunyari buruzko Radio Euskadiko momentuak Behotsiken soinu bandarekin

    http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5133000/momentos-radio-euskad-catalunya-banda-sonora-behotsik/

    Aste honetan Unai Ibáñez Behotsik gazte orkestrako kideen asteroko txapelketako buruan jarri da. Unaik urriaren 1ean, Catalunyako erreferendumen egunean, poliziaren aldetik izugarrizko erasoa jaso zuen Generalitatearen ordezkaria den Marta Torrecilaren adierazpenei musika jarri die. Unaik Tchaikovskyren 1812 Obertura erabili zuen.

    Borja Mollák ‘Graffiti’-ko momentu bat aukeratu zuen, Idurre Eskisabelen asteroko kolaborazioa hain zuzen ere. Antropologo eta kazetariak, U-1eko gertakizunen harira, historian zehar gauzatu diren protesta bakezale motei buruz hitz egin zuen. Borjari Disneyren laburmetraia bat etorri zitzaion burura, edo hobeto esanda, honen musika, “Shilly Simphony”.

    Bukatzeko Ioritz Madariagak Espainiako erregearen hitzak hautatu zituen, zeinei Beethovenen musika jarri zien, piano eta orkestrarako 5. kontzertuko Adagioa.

    Datorren astean Behotsikek katxi bat zintzarri batekin lotuko dute. Sailkapena honela geratzen da: Unai Ibañez buruan 7 punturekin. Ondoren, Ioritz Madariaga 5 punturekin eta Borja Mollá 4rekin.

    http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2017/10/09/2196416/20171009_12204512_0010638256_002_001_GRF_BEHOTSIK.mp3

    Behotsik

    6 urria, 2017
    Berriak
    #BehotsikGraffiti, Prentsa

Proudly Powered by WordPress